Nepal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.85.26.112 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Moeng wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
61. lerroa: 61. lerroa:


Nepalek bost urtaro ditu: uda, [[montzoi|montzoi garaia]], udazkena, negua eta udaberria. [[Terai lautada]]n montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.
Nepalek bost urtaro ditu: uda, [[montzoi|montzoi garaia]], udazkena, negua eta udaberria. [[Terai lautada]]n montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.

=== Mendiak ===

[[Himalaia]] mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago.
* [[Everest]] (8.848m): Munduko mendirik altuena. [[Tibet]]ekin ([[Txina]]) mugan dago.
* [[Kangchenjunga]] (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena. [[India]]rekin mugan dago.
* [[Lhotse]] (8.516m): Munduko laugarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago.
* [[Makalu]] (8.485m): Munduko bosgarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago.
* [[Cho Oyu]] (8.201m): Munduko seigarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago.
* [[Dhaulagiri]] (8.167m): Munduko zazpigarrena.
* [[Manaslu]] (8.163m): Munduko zortzigarrena.
* [[Annapurna]] (8.091 m): Munduko hamargarrena.


=== Ibaiak ===
=== Ibaiak ===
93. lerroa: 105. lerroa:
=== Nepalen batasuna ===
=== Nepalen batasuna ===


[[1768|1]] [[Prithvi Narayan Shah]] erregeak Katmandu konkistatzerakoan Nepalgo lurralde guztia batu zuen ''Shah'' dinastiari hasiera emanez, eta beraz data hau hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]rekin egin zuen topo [[1814]]ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek [[Sikkim]] eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. [[1857]]an Zipaioen errebolta gertatu zen [[India]]n eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da ''Gurkha Dibisioa'', ia lau mila soldaduk osatzen dutena.
[[1768]] urtean [[gurkha]] leinuko [[Prithvi Narayan Shah]] erregeak Katmandu konkistatzerakoan Nepalgo lurralde guztia batu zuen ''Shah'' dinastiari hasiera emanez, eta beraz data hau hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]rekin egin zuen topo [[1814]]ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek [[Sikkim]] eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. [[1857]]an Zipaioen errebolta gertatu zen [[India]]n eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da ''Gurkha Dibisioa'', ia lau mila soldaduk osatzen dutena.


=== XX mendea ===
=== XX mendea ===
115. lerroa: 127. lerroa:
[[2008]]ko [[maiatzaren 28]]an Asanblada Konstituziogile berriak [[errepublika federal]] aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.<ref>[http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=mundua&data=2008-05-29&orria=022&kont=008 Nepalen errepublika aldarrikatu dute, eta 240 urteko monarkia amaitu] ''Berria'', 2008ko maiatzaren 29a</ref>
[[2008]]ko [[maiatzaren 28]]an Asanblada Konstituziogile berriak [[errepublika federal]] aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.<ref>[http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=mundua&data=2008-05-29&orria=022&kont=008 Nepalen errepublika aldarrikatu dute, eta 240 urteko monarkia amaitu] ''Berria'', 2008ko maiatzaren 29a</ref>


== Banaketa administratiboa ==
== ==[[Kategoria:Nepal]]
[[Fitxategi:Nepal development regions.png|350px|thumb|Garapen eskualdeak]]
{{sakontzeko|Nepalen banaketa administratiboa}}
Nepal 5 '''garapen eskualdeetan''', 14 '''gunetan''' banatzen da. Halaber, 14 gune horiek 75 barrutitan banatzen dira.

;'''Garapen eskualdeak/विकास क्षेत्र'''

{| class="wikitable"
|-
! Eskualdea !! Azalera (km²) !! Biztanleak !! Hiriburua !! Hiri handiena
|-
| [[Ekialdeko eskualdea (Nepal)|Ekialdeko eskualdea]] || 28.456 || 5.344.476 || [[Dhankuta]] || [[Biratnagar]]
|-
| [[Erdialdeko eskualdea (Nepal)|Erdialdeko eskualdea]] || 27.410 || 8.031.629 || [[Katmandu]] || [[Katmandu]]
|-
| [[Mendebaldeko eskualdea (Nepal)|Mendebaldeko eskualdea]] || 29.398 || 4.571.013 || [[Pokhara]] || [[Pokhara]]
|-
| [[Erdi-mendebaldeko eskualdea (Nepal)|Erdi-mendebaldeko eskualdea]]|| 42.378 || 3.012.975 || [[Birendranagar]] || [[Tribhuvannagar]]
|-
| [[Mendebaldeko Urruneko eskualdea (Nepal)|Mendebaldeko Urruneko eskualdea]] || 19.539 || 2.191.330 || [[Dipayal Silgadhi]] || [[Mahendranagar]]
|}

== Etnografia ==
[[Fitxategi:Nepal ethnic groups.png|thumb|right|250px| nepalgo etnien banaketa geografikoa]]

Nepalen etnia ugarik egiten dute bat, ''nepaliak'' (khas edo pahariak), ''madhesiak'', ''newariak'', ''sherpak'', ''gurungak'', ''linbuak'' eta ''tamangak'' besteak beste. (ikus ondoko mapa)

=== '''[[Gurkha|Nepaldarrak]]''' ===

[[Gurkha|Gurkhek]] mendialdean zuten [[Gorkha|erreinuan]] dute jatorria, horregatik ''Khas'' edo ''pahari'' (menditar) ere esaten zaie eta gaur egun Nepalgo etniarik ugariena da. Hizkuntza indo-irandarra dute, aintzina ''gurkhali'' edo ''khaskura'' izenekoa eta modernizatu ondoren ''nepalia''. Gaur egun herrialdeko populazioaren %48ak erabiltzen duen hizkuntza da. Erlijioz [[hinduismo|hinduak]] dira eta kasta sistema batean antolaturik dago beren gizartea.

=== '''Madhesiak''' ===

[[Terai lautada]]ko [[hinduismo|hinduistak]] eta beraz hauek ere kasta sistemaren arabera banatuak. Bost milioi biztanle inguru dira. Beraien hiri nagusia [[Janakpur]] da.

=== '''[[Newari]]ak''' ===

[[Katmanduko ibarra|Katmanduko ibarreko]] biztanleak dira eta XVII menderarte beraien dinastia izan zen Nepalgo erresuma handienaren agintari. Erregeen egoitza eta beraz hiriburua [[Bhaktapur]] izan arren hiri handiena Katmandu zen. Beren hizkuntza, '''nepal bhasa''', tibet-birmaniarra da eta beraz erlijioz [[budismo|budistak]] dira. 1.245.232 pertsonako taldea da (2001).

=== '''[[Sherpa]]k''' ===

155.000 sherpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. [[Txina]]ko [[Sichuan]] probintziatik etorritakoak dira. Erlijio budista daukate.

=== '''Gurung''' ===

[[Gandaki Gunea|Gandaki]] eta [[Dhawalagiri Gunea|Dhawalagiri]] Guneetan bizi diren artzaiak dira. Milioi erdi pertsona inguru, erlijioz budistak eta [[tibetera|hizkuntza tibetarra]] hitzegiten dute.

=== '''Linbuak''' ===

[[Mechi Gunea|Nepal ekialdean]] bizi den etnia budista da. 400.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea.

=== '''Tamangak''' ===

[[Bagmati Gunea|Bagmati]] eta [[Janakpur Gunea|Janakpur]] inguruan bizi diren milioi eta erdi pertsonak osatzen duten etnia da. Beren tradizioen arabera ''Trisong'' errege tibetarrak bidali zituen 755.urtean bertara [[Tibet]]eko erresumaren muga zaintzera.

== Garraioa ==

Nepalen nazioarteko aireportu bakarra dago, Tribhuvan Nazioarteko Aireportua (nepaleraz त्रिभुवन विमानस्थल) ([[Aireportuen NAGE kodea|NAGE kodea]]: KTM).

Herrialdeko hiri garrantzitsuenak elkar konektatzen dituzten hiru errepide nagusi daude:
* '''Mahendra errepidea:''' Terai lautada osoa zeharkatzen du, 1000 km-ko luzera du. Ibilbidea: [[Kakarvitta]] (mendebaldeko muga)-[[Janakpur]]-[[Butwal]]-[[Mahendranagar]] (ekialdeko muga).
* '''Tribhuvan errepidea:''' Katmandu, hegoaldeko mugarekin konektatzen du. 158 km. Ibilbidea: [[Katmandu]] (Naubise)-[[Hetauda]]-[[Birganj]] (hegoaldeko muga).
* '''Prithvi errepidea:''' Katmandu, mendialdearekin konektatzen du. 275 km. Ibilbidea: [[Katmandu]]-[[Pokhara]]-[[Baglung]]

== Nepaldar famatuak ==

* [[Siddhartha Gautama]], Buda.
* [[Tenzing Norgay]], mendizale [[sherpa]].
* Jhamak Ghimire, idazlea.
* Manisha Koirala, [[Bollywood]]eko aktoresa

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}

== Kanpo loturak ==
{{commons|नेपाल}}
* {{eu}} [http://www.jalgi.com/atlasa/estatuak.html Jalgi.com atlasa] datuak, mapak eta irudiak
{{CIA|np}}
* {{es}} [http://www.nepal.es/ Nepal.es] Madrilgo kontsulatua
* {{en}} [http://www.nepal.com/ Nepal.com] Nepal Channel

{{Gizateriaren ondarea Nepalen}}

[[Kategoria:Nepal]]

12:34, 3 martxoa 2014ko berrikusketa

Nepal
Sayaun Thunga Phool Ka
Goiburua: Mother and Motherland are Greater than Heaven (en) Itzuli

Nepalgo bandera

coat of arms of Nepal (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaKatmandu
27°42′36″N 85°19′12″E
Azalera147.181,254346 km²
Punturik altuenaEverest
Punturik sakonenaKechana Kawal (en) Itzuli (70 m)
KontinenteaAsia
MugakideakTxinako Herri Errepublika eta India
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika federala
Nepalgo presidenteaRam Chandra Poudel (en) Itzuli
Prime Minister of Nepal (en) ItzuliPushpa Kamal Dahal (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Nepal (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of Nepal (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria29.164.578 (2021)
−1.163.299 (2020)
Dentsitatea198,15 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioahinduismo, budismo, islam, Kirat Mundhum (en) Itzuli, kristautasun, Prakriti eta Bon
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 20
Emankortasun-tasa1,93 (2021)
Eskolaratu gabeko umeak1.055.237 (2016)
Alfabetizazioa% 59,6 (2011)
Bizi-itxaropena72,12 (2021)
Giniren koefizientea32,8 (2010)
Giza garapen indizea0,602 (2021)
Ekonomia
BPG nominala24.472.013.233,847 $ (2017)
3.340.029.987,6617 (2016)
BPG per capita849 $ (2017)
119 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa79.194.307.766 nazioarteko dolar (2017)
7.171.187.942 (2016)
BPG per capita EAPn2.702,416 nazioarteko dolar (2017)
217,384 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala0,6 % (2016)
Erreserbak9.435.255.966 $ (2017)
700.745.696 (2016)
Inflazioa10,4 % (2016)
2,8 (2015)
Historia
Sorrera data: 1768ko irailaren 25a eta 2008ko maiatzaren 28a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+977
ISO 3166-1 alpha-2NP
ISO 3166-1 alpha-3NPL
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta BS 546 (en) Itzuli
Internet domeinua.np
nepal.gov.np
Everest mendia, munduko mendirik garaiena.

Nepal, ofizialki Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala (संघीय लोकतान्त्रिक गणतन्त्र नेपाल) Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. 2008ko maiatzaren 28an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma hindu bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita.

Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.

Etimologia

Historian zehar Katmanduko ibarra gobernatu duen etnia Newaria izan da eta hauek eman diote izena herrialdeari, izan ere Newar eta Nepal hitz berdinaren aldaera fonetikoak dira, nahiz eta argi ez dagoen zein izan zen lehenengo hitza. Batzuen ustez Nepal izena Newar hitzaren sanskritizazioz sortu zen, beste batzuen ustez Nepal da aurrenekoa eta erabilerak Newar bihurtu zuen.

Geografia

Nepalek lauki zuzen baten itxura dauka, eta iparraldetik hegoaldera altueraz nabarmen jaisten da, izan ere Himalaiako zortzi mila metrotako mendietatik hasi eta hegoaldeko Terai lautadan 250 metrotako altueraraino iristen baita.

Mapa topografikoa

Eremuak

Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, Parbat izenekoa, glaziar erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, Pahad izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, Katmanduko ibarra adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik Terai lautada, geografikoki Indiaren jarraipena dena, beroa eta hezea. Arroz soro zabalak eta oihan tropikala duten parke nazionalak daude bertan.

Nepalek bost urtaro ditu: uda, montzoi garaia, udazkena, negua eta udaberria. Terai lautadan montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.

Mendiak

Himalaia mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago.

Ibaiak

Ibaiek ipar-hego norabidea dute eta Ganges ibaira isurtzen dituzte beren urak. Hiru ibai arro garrantzitsu daude Nepalen:

  • Karnali ibaia: Mendebaldean dago. 1.080 kilometroko luzera du eta bere arroa 127.950 km²-koa da.
  • Gandaki/Narayani ibaia: Erdialdean dago. 630 kilometroko luzera du eta bere arroa 46.300 km²-koa da.
  • Koshi ibaia: Ekialdean dago. 729 kilometroko luzera du eta bere arroa 95.156 km²-koa da.

Parke Nazionalak

Hamar Parke Nazional eta basabizitzaren hiru erreserba ditu Nepalek. Chitwan Parke Nazionala (Terai lautadan) eta Sagarmatha Parke Nazionala (Himalaia mendikatean) dira ezagunenak eta bisitatuenak.

Hiriak

Nepalgo hiri handienak hauek dira:

  1. Katmandu (1.442.271 biztanle)
  2. Pokhara (293.696 biztanle)
  3. Biratnagar (189.000 biztanle)
  4. Patan (183.310 biztanle)

Historia

Hasierako erresumak

Kiratiak k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. Ashoka enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, Kirat, Licchavi, Thakuri, Malla... gehienak hinduistak, Terai lautada baitzen beren bizilekua. Hala ere Buda hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, Lumbini hain zuzen ere. Katmanduko ibarraren jabe ziren newariak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua Bhaktapur zuten baina Katmandu zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten Patanen ere.

Tenplu hinduak Patan hirian, Erdi Aroko hiru Newar erresuma bateko hiriburua
1952ko gobernua. Tribhuvan erregea erdian uniformez
Manifestazioa Katmandun, 2004ean

Nepalen batasuna

1768 urtean gurkha leinuko Prithvi Narayan Shah erregeak Katmandu konkistatzerakoan Nepalgo lurralde guztia batu zuen Shah dinastiari hasiera emanez, eta beraz data hau hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin egin zuen topo 1814ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek Sikkim eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. 1857an Zipaioen errebolta gertatu zen Indian eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da Gurkha Dibisioa, ia lau mila soldaduk osatzen dutena.

XX mendea

Agintari absolutupean egon zen herrialdea XX mendean. Erregeak Shah dinastiakoak ziren baina Rana familia indartsua zen de facto Nepal kontrolatzen zuena, lehen ministroaren kargua herentziaz jasotzen baitzuen. Rana familiak Lehen Mundu Gerran parte hartu nahi izateak herritarren haserrea ekarri zuen eta hurrengo urteetan matxinada eta istiluak izan ziren Nepalen. Egoera aprobetxatu nahian Tribhuvan erregeak mugimendu horiek gidatzen zituen Praja Parishadekin lan egin zuen Rana familiaren erregimena eror zedin. 1950ean ordea errege familia osoak alde egin behar izan zuen Ranatarren beldurrez baina bi hile baino ez zituen egin Indian, herriak Rana familia erregearen itzulera negoziatzera behartu baitzuen.

1955ean Tribhuvan hiltzean bere seme Mahendra bihurtu zen errege. Honek ez zuen demokrazia onartu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi, parlamentua desegin, alderdi politikoak ilegalizatu eta Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelan sartu zuen.

1972an Birendra bihurtu zen errege. Hasieran aitaren monarkia absolutuarekin jarraitu bazuen ere herriaren presioak sistema aldatzera behartu zuen. 1980an egin zuen gaiaren inguruko lehenengo erreferenduma eta alderdi gabeko sistemaren aldekoek irabazi zuten bozken %55a lortuz.

Nepalgo gerra zibila

Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta 1990ean Nepal monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan.

Giro honetan errege familia osoaren erahilketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen Gyanendra bihurtu zen errege.

Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 zuten menpe), errege berriak parlamentua itxi eta 2002an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. 2005ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibo osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, 2006ko apirilaren 24an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali estatu laiko deitu zion. Konstituzioa ere eraberritu zen.

2008ko apirilaren 11ako hauteskundeak Nepalgo Alderdi Komunista-Maoistak (CPN-M) irabazi zituen bozen %30,5a lortuz[1]. Kongresuaren Alderdiak (NC) bozen %22,8a lortu zuen eta Nepalgo Alderdi Komunista Batua Marxista-Leninistak (CPN-UML), berriz, %21,6a. Horiek horrela, maoistek monarkia absolutua bertan behera uzteko asmoa adierazi zuten.

2008ko maiatzaren 28an Asanblada Konstituziogile berriak errepublika federal aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.[2]

Banaketa administratiboa

Garapen eskualdeak
Sakontzeko, irakurri: «Nepalen banaketa administratiboa»

Nepal 5 garapen eskualdeetan, 14 gunetan banatzen da. Halaber, 14 gune horiek 75 barrutitan banatzen dira.

Garapen eskualdeak/विकास क्षेत्र
Eskualdea Azalera (km²) Biztanleak Hiriburua Hiri handiena
Ekialdeko eskualdea 28.456 5.344.476 Dhankuta Biratnagar
Erdialdeko eskualdea 27.410 8.031.629 Katmandu Katmandu
Mendebaldeko eskualdea 29.398 4.571.013 Pokhara Pokhara
Erdi-mendebaldeko eskualdea 42.378 3.012.975 Birendranagar Tribhuvannagar
Mendebaldeko Urruneko eskualdea 19.539 2.191.330 Dipayal Silgadhi Mahendranagar

Etnografia

nepalgo etnien banaketa geografikoa

Nepalen etnia ugarik egiten dute bat, nepaliak (khas edo pahariak), madhesiak, newariak, sherpak, gurungak, linbuak eta tamangak besteak beste. (ikus ondoko mapa)

Nepaldarrak

Gurkhek mendialdean zuten erreinuan dute jatorria, horregatik Khas edo pahari (menditar) ere esaten zaie eta gaur egun Nepalgo etniarik ugariena da. Hizkuntza indo-irandarra dute, aintzina gurkhali edo khaskura izenekoa eta modernizatu ondoren nepalia. Gaur egun herrialdeko populazioaren %48ak erabiltzen duen hizkuntza da. Erlijioz hinduak dira eta kasta sistema batean antolaturik dago beren gizartea.

Madhesiak

Terai lautadako hinduistak eta beraz hauek ere kasta sistemaren arabera banatuak. Bost milioi biztanle inguru dira. Beraien hiri nagusia Janakpur da.

Newariak

Katmanduko ibarreko biztanleak dira eta XVII menderarte beraien dinastia izan zen Nepalgo erresuma handienaren agintari. Erregeen egoitza eta beraz hiriburua Bhaktapur izan arren hiri handiena Katmandu zen. Beren hizkuntza, nepal bhasa, tibet-birmaniarra da eta beraz erlijioz budistak dira. 1.245.232 pertsonako taldea da (2001).

Sherpak

155.000 sherpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. Txinako Sichuan probintziatik etorritakoak dira. Erlijio budista daukate.

Gurung

Gandaki eta Dhawalagiri Guneetan bizi diren artzaiak dira. Milioi erdi pertsona inguru, erlijioz budistak eta hizkuntza tibetarra hitzegiten dute.

Linbuak

Nepal ekialdean bizi den etnia budista da. 400.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea.

Tamangak

Bagmati eta Janakpur inguruan bizi diren milioi eta erdi pertsonak osatzen duten etnia da. Beren tradizioen arabera Trisong errege tibetarrak bidali zituen 755.urtean bertara Tibeteko erresumaren muga zaintzera.

Garraioa

Nepalen nazioarteko aireportu bakarra dago, Tribhuvan Nazioarteko Aireportua (nepaleraz त्रिभुवन विमानस्थल) (NAGE kodea: KTM).

Herrialdeko hiri garrantzitsuenak elkar konektatzen dituzten hiru errepide nagusi daude:

  • Mahendra errepidea: Terai lautada osoa zeharkatzen du, 1000 km-ko luzera du. Ibilbidea: Kakarvitta (mendebaldeko muga)-Janakpur-Butwal-Mahendranagar (ekialdeko muga).
  • Tribhuvan errepidea: Katmandu, hegoaldeko mugarekin konektatzen du. 158 km. Ibilbidea: Katmandu (Naubise)-Hetauda-Birganj (hegoaldeko muga).
  • Prithvi errepidea: Katmandu, mendialdearekin konektatzen du. 275 km. Ibilbidea: Katmandu-Pokhara-Baglung

Nepaldar famatuak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nepal