Facebook: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.154.177 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Wiki13 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
40. lerroa: 40. lerroa:
===Facebook beste hizkuntzetan: ===
===Facebook beste hizkuntzetan: ===


Facebooken llas gordaspunto com atuetan sortu zelako. Beste hizkuntzak facebooken erabiltzaileak egin dituzten itzulpenen ondorioz sortu dira. Itzultzeko lan hau boluntarioki eta dohainik egiten dute eta facebook orrialdean bertan dagoen botoi batekin lanari ekin ahalko diozu.
Facebooken hizkuntz ofiziala ingelesa da, Estatu Batuetan sortu zelako. Beste hizkuntzak facebooken erabiltzaileak egin dituzten itzulpenen ondorioz sortu dira. Itzultzeko lan hau boluntarioki eta dohainik egiten dute eta facebook orrialdean bertan dagoen botoi batekin lanari ekin ahalko diozu.





11:46, 11 martxoa 2014ko berrikusketa

Facebook
URL helbidea facebook.com
Webgune mota Gizarte-sare zerbitzua
Erabiltzailea erregistratzeaBai
Hizkuntza(k)Gaztelera, Euskara, Ingelesa...
Jabea
EgileaMark Zuckerbergek
Argitalpen data2004ko otsailean
Egoeraaktiboa

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez izan, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.

2008an goi mailako tituludun jende gehien zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean Facebookaren hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemaniarrezko, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak sortu zituzten eta.

2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.

2012ko maiatzaren 18an New Yorkeko NASDAQ merkatuan kotizatzen hasi zen.

Izena

Facebookaren izena AEBetako unibertsitateetan lehen urteko ikasleei ematen dieten liburutik dator, bertan ikasleen argazkiak agertzen dira, eta elkar ezagutza errazteko asmoz ematen zaie liburu hori.

Historia

Honek Harvard unibertsitatean ikasten zuen eta bulego zentralak Californian daude. Ideia web-ean oinarritutako komunitate bat sortzea zen. Bertan jendea bere gustuko gauzak, argazkiak, irudiak eta dena delakoa partekatzea ahalbidetzen duena. Bestalde ideia hau beste pertsona batek izan zuen 80ko hamarkadaren amaieran. Baina Zuckerberg izan zuen ideia berria facebookeko plataforma beste garatzaile batzuetara hedatzea. 2007 eta 2008 urteen artean facebook gazteleraz jarri zen martxan, boluntario batzuei esker ingelesetik itzulita. Honi esker Latinoamerikako herrialdetara ere zabaldu egin zen. Gaur egun informatikari buruzko oinarrizko ezagupenak dituen edozein pertsona modu birtualeko komunikazio bide hauetara sartzeko aukera izango du.

Nazioartean izandako eragina:

Munduan facebook erabilgarri gehien dituzten 10 herrialdeak

Venezuelan egin berri dagoen inkesta batean 13 eta 21 urte bitarteko gazteak facebook erabiltzaile aktiboak dira.

Bestalde Chilen unibertsitate batean oinarritutako inkesta bat 18 eta 29 urte bitarteko pertsonen %73a facebook erabiltzen du.

Facebook beste hizkuntzetan:

Facebooken hizkuntz ofiziala ingelesa da, Estatu Batuetan sortu zelako. Beste hizkuntzak facebooken erabiltzaileak egin dituzten itzulpenen ondorioz sortu dira. Itzultzeko lan hau boluntarioki eta dohainik egiten dute eta facebook orrialdean bertan dagoen botoi batekin lanari ekin ahalko diozu.


Eskainitako zerbitzuak

Lagun zerrenda: Honen bitartez ezaguna duzun edonor agregatu ahalko da hura erregistratuta baldin badago. Honi esker lagunekin argazkiak partekatu ahalko dira baita duela asko kontaktua galdu zenuen pertsonekin kontaktuan jarri ahalko zara.

Txata: Momentuko mezularitza zerbitzua da. Ordenagailu batetik baita mugikor batetik erabili ahal dena.

Taldeak eta orrialdeak: Gehien garatu diren elementuak dira. Taldeak gai batean interesatuak dauden pertsonak biltzen dituzte hauek gai horri buruzko irudiak baita informazioa eta haien ikuspuntua emateko. Orrialdeak ordea helburu espezifiko batekin sortzen dira eta ez dituzte elkarketak proposatzen. Horretaz gain ez daukate fororik non orrialdearen partaideak ideiak partekatu ahal.

Horma: Honako bat dago profil bakoitzean. Bertan profilaren jabeari mezu bat utzi ahalko diote bere lagunak ondoren hau ikusteko. Hauk soilik erregistratuak dauden pertsonak ikusi ahalko dute.

Argakiak: 5mila milioi profil argazki daude. 160 terabyte gordeta dauzka.

"Gustatzen zait" botoia: Erabiltzailea edo bere kontaktuak egiten dituzten iragarpenen azpiko aldean dago. Botoiaren irudian esku bat behatz potoloarekin gora begira agertzen da eta egindako iragarpena gustukoa duzun edo ez adierazteko balio du.

Aplikazioak: Aplikazio txikiak dira nor den zure lagunik onena jakiteko edota zure pertsonalitateari buruzko informazioa lortzeko.

Jokoak: Facebook-en aplikazio gehienak ROL jolasekin erlazionatuta daude. Baita ere trebetasun jokoak daude.

Polemika

The Guardian egunkari ingelesaren arabera, 2008an CIAk 27,5 milioi dolarreko diru-sarrera egin zuen Facebooken. Facebookeko datu basean sartzeak aukera asko ematen dizkio CIAri, pertsonen mezuak, dituzten lagun sareak eta elkartzen diren ekintzak ikus ditzaketelako. Horrek pertsona bakoitzaren profil sozio-politikoa egitea ahalbidetuko lieke. Legearen kontrakoa izango litzatekeen jarrera honek polemika handia sortu du toki batzuetan, adibidez Kolonbian; non uste baita bertan CIAk FARCen aurkako manifestaldi bat egiteko deialdia egin zuela, ezkutuan eta kolonbiar batzuen izenean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Facebook Aldatu lotura Wikidatan