Das Kapital: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t removed Category:Ekonomia; added Category:Marxismoa using HotCat |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
[[Kategoria:1885eko liburuak]] |
[[Kategoria:1885eko liburuak]] |
||
[[Kategoria:1894ko liburuak]] |
[[Kategoria:1894ko liburuak]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Marxismoa]] |
||
[[Kategoria:Komunismoa]] |
[[Kategoria:Komunismoa]] |
||
[[Kategoria:Politika liburuak]] |
[[Kategoria:Politika liburuak]] |
11:01, 16 martxoa 2014ko berrikusketa
Das Kapital | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Karl Marx (1867) |
Argitaratze-data | 1867, 1885, 1894 |
Generoa | Ekonomia, teoria politiko |
Jatorrizko izenburua | Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie |
Hizkuntza | aleman |
Herrialdea | Alemania |
Kapitala, jatorriko izenburuan Das Kapital edo Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie(alemanez das kapiˈtaːl ahoskatua) Karl Marx alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena da. Hiru aletan argitaratu zen, 1867, 1885 eta 1894. urteetan; azken biak Engelsek idatzi zituen Marxek idatzitako eskuizkribu batzuen gainean oinarriturik. Obran Marxek sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez kapitalismoak bere kasa egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen. Das Kapital liburuaren parte handi bat gainbalio kontzeptuaren gainean dago idatzia. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez lan indarra, salgaia besterik ez da, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo iraupen-bideak ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak iraupen-bideak ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek gainbalio esaten dio. Obraren bigarren eta hirugarren aleetan Marxek sistemak oso-osorik hartuta dituen arazoez idazten du: krisi kapitalistei buruz eta kapitalaren interesari buruz besteak beste.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Das Kapital |