Angel Berruetaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
{{erreferentzia zerrenda|2}}

== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Angel Berroeta}}


[[Kategoria:2004ko hilketak]]
[[Kategoria:2004ko hilketak]]

10:39, 18 martxoa 2014ko berrikusketa

Angel Berroeta, eskuinean.

2004ko martxoaren 13an, Angel Berroeta Legaz, 61 urteko Iruñeko Donibane auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, Berroetarekin eztabaidatu zuen, Berroetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ETA ez zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, Madrilen, 11-M izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak ETA atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu, epaituak eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien.

Berruetaren hilketaren aurka 2004ko martxoaren 14an Hernanin deitutako manifestazio batean, Berroetaren hilketaren biharamunean, Kontxi Santxiz 58 urteko hernaniarra hil zen bihotzekoak jota, Ertzaintzak manifestazioaren aurka kargatu ondoren.

Aurrekariak

Angel Berroeta Legaz Iruñeko Donibane auzoko San Juan okindegiko jabea zen. Lau seme-alaben aita zen. Gurasoak erakundeko kidea zen, haren bi seme 1997 urtean atxilotuak izan ondoren, nahiz eta gero epaiketan errugabetuak izan.[1] Beste alde batetik, Valeriano de la Peña, espaniar polizia, Maria Pilar Rubio eta haien semea, Miguel José, Berroetaren dendako ondoko etxebizitza batean bizi ziren. Berroetarekin tirabira batzuk izanak ziren, Euskal Herriko gatazka dela eta bereziki. Familiak ez zuen inoiz erosten haren dendan.

2004ko martxoaren 11ko atentatuak Madrilen ETAk buruturikoak zirela adierazi zuen behin eta berriz espaniar gobernuak, haren agintean zeuden PP alderdiko ordezkarien bitartez, une hartan horren aldeko arrasto garbirik egon ez arren eta gerora atentatu islamista izan zela frogatu arren. Egun, hiru egun geroago ospatu behar ziren Espainiako hauteskunde orokorretan botu-emaileen aurrean legitimitatea irabazi nahian aurrera eramandako manipulazio-estrategia izan zela da iritzi nagusia.[2]

Gertakariak

2004ko martxoaren 13an, Madrilgo atentatuak izan eta bi egunetara, Maria Pilar Rubio Angel Berroetaren okindegira joan zen Madrilgo atentatua zela eta "No al terrorismo, ETA no" zioen afixa denda jartzeko asmoarekin. Berroetak ezezkoa eman arren, emakumeak kartela jarri egin zuen. Harekin eztabaidan hasi eta "tú eres un asesino, un etarra" bota zion Berroetari. Berroetak kartela kendu, puskatu eta lurrera bota zuen. Berroetak xingola beltza jarri zuen aurreko egunetan atentatuagatik eta denda ere itxi egin zuen denbora batez horregatik. Emakumea dendatik atera eta etxera igo zen, senarrari eta semeari gertatutakoa handituz berotu zituen. Horien semea jeitsi eta labankada hilgarri bat jo zion sabelean Berroetari. Ondoren, senar-emazteak jeitsi, etxeko atarian emazteak "Voy a matar a este hijo de puta" esan (euskaraz, "Putakume hori hil behar dut") eta dendara sartu ziren berriz. Orduan, Valeriano de la Peñak, senarrak, lau tiro bota zizkion Berroetari. Erasotzaileak euren etxera igo eta poliziari deitu zioten gertatutakoaren berri emateko, Berroeta dendan larriki zauriturik utzita. Ospitalera eraman eta minutu gutxira hil zen.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Ángel, la otra víctima del 11-M y de la campaña de mentiras de Aznar» publico.es 2014-03-10.
  2. (Gaztelaniaz) Sampedro Blanco, Víctor. (2005). Trece-M. Los Libros de la Catarata.
  3. (Gaztelaniaz) «Condenados el policía y su hijo a 20 y 15 años por asesinato y la mujer a 10 por provocarlo» diariodenavarra.es 2005-07-16.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angel Berruetaren hilketa