Michel Piccoli: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
100. lerroa: 100. lerroa:


{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}

{{DEFAULTSORT:Piccoli, Michel}}


[[Kategoria:Frantziako aktoreak]]
[[Kategoria:Frantziako aktoreak]]
[[Kategoria:Frantziako zinema zuzendariak]]
[[Kategoria:Frantziako zinema zuzendariak]]
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:1925eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1925eko jaiotzak]]

14:56, 19 martxoa 2014ko berrikusketa

Michel Piccoliren erretratua.

Michel Piccoli (Paris, Frantzia, 1925) antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea da. Zineman eta antzerkian batera jardun du; erregistro askotako antzezlea da Piccoli. Luis Buñuelekin lortu zuen ospeak Costa-Gravas, Resnais, Ferreri eta beste zuzendari famatuekin lan egiteko aukera eman zion. Juliette Grecorekin ezkondu zen. Ezkerreko militantzia zinemaren arlo guztietara hedatze aldera, film ekoizpenari ekin zion 1960 ondoko urteetan.

Ikuspegi eta lan horren emaitza dira, besteak beste, Bertrand Tavernier-en Des enfants gâtés (1977, Apopiloak) eta Luciano Tovoliren Il generalo dell´armata morta (1983, Gudaroste hilaren jenerala), Ismail Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagunean oinarritua. 1976an Dialogues égoïstes (Elkarrizketa berekoiak) liburua argitaratu zuen. Beste zenbait film: French can can (1955), Le Doulos (1963, Salataria), Mépris (1963, Erdeinua), La guerre est finie (1966, Gerra amaitu da), Le Fantôme de la liberté (1974, Askatasunaren mamua, Luis Buñuelena; izan ere, Piccoli izan da haren antzezle hoberenetako bat), La Grande Bouffe (1973, Betekada handia), Themroc (1973), Atlantic City (1980). 1995. urtean lan garrantzitsua egin zuen Agnès Vardaren Ehun eta bat gau lanean, zinema sinbolikoki adierazteko aukeratu baitzuen hark. Zuzendari-lanetan ere aritu da: Train de nuit (1994), Alors voilá (1997).

Filmografia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Piccoli Aldatu lotura Wikidatan