Ander Lipus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 193.252.175.225 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
15. lerroa: 15. lerroa:
Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere [[India]]ko kathakali antzerki-dantzak Kalamandalam Haridasan guruarekin ikasia. Halaber, ADEL (Arte Drama Euskal Laborategia) zuzentzen du eta hainbat [[irrati|irratsaio]] eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu.
Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere [[India]]ko kathakali antzerki-dantzak Kalamandalam Haridasan guruarekin ikasia. Halaber, ADEL (Arte Drama Euskal Laborategia) zuzentzen du eta hainbat [[irrati|irratsaio]] eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu.


[[2003]]an ''"Agujeros en el cielo"'' [[film]]ean parte hartu zuen. [[2005]]eko Donostia saria jaso zuen Yuri Sam lanagatik, eta aurretik Euskal Aktoreen Batasunak [[1999]]. urtean saritua. Azkenik, [[bertsolaritza]]ren munduan, [[2007]]ko [[Bertso Eguna]] eta "Bertsotranpak" ekimenetan parte hartu du.
[[2003]]avsntesnty,u,
n ''"Agujeros en el cielo"'' [[film]]ean parte hartu zuen. [[2005]]eko Donostia saria jaso zuen Yuri Sam lanagatik, eta aurretik Euskal Aktoreen Batasunak [[1999]]. urtean saritua. Azkenik, [[bertsolaritza]]ren munduan, [[2007]]ko [[Bertso Eguna]] eta "Bertsotranpak" ekimenetan parte hartu du.


== Antzezlanak ==
== Antzezlanak ==

11:15, 21 martxoa 2014ko berrikusketa

Ander Lipus.

Ander Lipus, jaiotzez Iñigo Ibarra, (Markina-Xemein, 1971-) abangoardiako antzerkilari, bufoi eta aktore bizkaitarra da.

Bizitza

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren (“La doble Inconstancia”, Miguel Narros, “El manuscrito encontrado en Zaragoza”, Francisco Vidal, “Duelos”, Javier Garcimartín, e.a), Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu zen.

1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritua. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako lan aipagarrienak: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”), “Yuri Sam (otoitza)” eta “Au revoir! Triunfadoreak”.

Beste zenbait antzerki talderekin ere egin du lan: Txalo-k ekoiztutako “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”, Ramon Bareak zuzendua; “Badum Mundua” haurrendako musikala idatzi eta zuzendu Hortzmuga taldearekin; Martxel Mariscal-en “Ezequiel” lana Sagarroi rock taldearekin; “Zeta” Hika Teatroa. “Putzuak lehortzen” Agerre Teatroa.

Azken bost urtetan herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua ere zuzendu du: “Ritos, gure azken lur zatia” .

Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere Indiako kathakali antzerki-dantzak Kalamandalam Haridasan guruarekin ikasia. Halaber, ADEL (Arte Drama Euskal Laborategia) zuzentzen du eta hainbat irratsaio eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu.

2003an "Agujeros en el cielo" filmean parte hartu zuen. 2005eko Donostia saria jaso zuen Yuri Sam lanagatik, eta aurretik Euskal Aktoreen Batasunak 1999. urtean saritua. Azkenik, bertsolaritzaren munduan, 2007ko Bertso Eguna eta "Bertsotranpak" ekimenetan parte hartu du.

Antzezlanak

  • "Publikoari Gorroto" (2012) [1](Huts Teatroa - Artedrama) Xabier Mendigurenek idatzia
  • "Errautsak" (2010) (Artedrama - Le Petit Théâtre de Pain - Dejabu panpin laborategia)
  • "Ibañeta" (Haize Berri - Artedrama)
  • "Erregea eta bufoia"
  • "Aulki Hutsa" (Le Petit Théâtre de Pain)
  • "Hala mintzatu zen Zappatrusta"
  • "Bertsotranpak"
  • "Metamorfosis" (Doctor Deseorekin)
  • "Au Revoir Triunfadoreak!"
  • "Ezequiel" (Sagarroi taldearekin)
  • "Fitola balba, karpukit tui"
  • "Yuri Sam (otoitza)"
  • "Emaztea kapelarekin nahasten zuen gizona"
  • "Caja XXI Kutxa"
  • "8 olivetti poetiko"
  • ANDERGROUND trilogia: "Ardoaz", "Minutu Bakarra" eta "Mis rarezas dirías tú".

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Bloga: ISPILU DRAMATIKOA - Ander Lipus-en eskutik http://www.artedrama.com/ispiludramatikoa/