Larrunarri: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°01′26″N 2°05′13″W / 43.0239°N 2.0869°W / 43.0239; -2.0869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
euskara batuan «Zaldibia»k -a itsasia du, «Donostia»k bezala (Zaldibiako, Zaldibiatik...)
53. lerroa: 53. lerroa:
Larraitzeko aparkalekua atzean utzi eta Zamaoko langa edo ataka iragan ondoren pistan gorantz joango gara. Kastesui gainan eskuinera [[Gaztelu (mendia)|Auza-Gaztelu]] mendirantz doan bidea dago, baina gu pistan aurrera jarraitu beharko dugu. Pistan zigi-zaga batzuk burutu ondoren, pista laga eta bide bazterrean dagoen markatutako bidezidor batean goruntz segituko gara.
Larraitzeko aparkalekua atzean utzi eta Zamaoko langa edo ataka iragan ondoren pistan gorantz joango gara. Kastesui gainan eskuinera [[Gaztelu (mendia)|Auza-Gaztelu]] mendirantz doan bidea dago, baina gu pistan aurrera jarraitu beharko dugu. Pistan zigi-zaga batzuk burutu ondoren, pista laga eta bide bazterrean dagoen markatutako bidezidor batean goruntz segituko gara.


[[Irudi:Txindoki Zaldibitik, Euskal Herria.jpg|thumb|250px|left|Larrunarri edo Txindoki mendia [[Zaldibia|Zaldibi]] ingurutik ikusia.]]
[[Irudi:Txindoki Zaldibitik, Euskal Herria.jpg|thumb|250px|left|Larrunarri edo Txindoki mendia [[Zaldibia]] ingurutik ikusia.]]


Bidezidor honetan gora Ameztiko langa edo atakara iritsiko gara, hemendik aurrera jarraituz azpialdean [[pinu]]di handi bat izango dugu, goialdera begiratu ezkero Txindoki mendiaren gailur dotorea ikus daitekelarik. Behin pinudia atzean utzita harkaitzean landutako bidezidor batean barneratuko gara, azkenik Oria iturrira iritsiko garelarik. Oria iturrian nahi izan ezkero [[ur]]ez hornitu edo atseden har dezakegu.
Bidezidor honetan gora Ameztiko langa edo atakara iritsiko gara, hemendik aurrera jarraituz azpialdean [[pinu]]di handi bat izango dugu, goialdera begiratu ezkero Txindoki mendiaren gailur dotorea ikus daitekelarik. Behin pinudia atzean utzita harkaitzean landutako bidezidor batean barneratuko gara, azkenik Oria iturrira iritsiko garelarik. Oria iturrian nahi izan ezkero [[ur]]ez hornitu edo atseden har dezakegu.

00:32, 2 apirila 2014ko berrikusketa

Larrunarri / Txindoki
Datu orokorrak
Garaiera1.346 m
Prominentzia198 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′26″N 2°05′13″W / 43.0239°N 2.0869°W / 43.0239; -2.0869
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarraitzetik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Larrunarri edo Txindoki[1] Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan; Larrunarri izenaren aldaera fonetikoa da.[2]

Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da.

Izena

Antzinatik, Larrunarri izenaz izan da ezaguna. XX. mendeko lehenengo erdialdean, baina, mendiaren ekialdeko artegi baten izena, Txindoki, mendi osorako ere zabaldu zen.[3] Ondoko herrietan, Larrunarri izenak iraun du, Ñañarri aldaeraren bidez; urrutiagokoetan, berriz, Txindoki da gaur egun erabiliena.

Bestalde, gaur egun, mendiak Goierri alde askotatik duen itxuraren ondorioz Euskal Herriko Cervino ezizena ere jaso izan du, Cervino mendiaren antzeko itxura piramidala baitu.

Jada 1927an Pyrenaica aldizkariaren 4. zenbakian egindako testu honetan mendiaren izenak aipatu eta Cervino mendiarekin parekatu zuten:[4]

« Aralarren iparraldean, dotore eta itzel, harro eta trinko, Larrunarri haitza altxatzen da. Beste batzuk ohikoagoa den Txindoki izenaz deitzen dute eta gipuzkoar Goierrin eskualdean Nañarri, beharbada alde hartatik mehe eta makalagoa baitirudi. Baina edonondik begiratuta ere, gure bistara beti dotore eta itzel aurkezten zaigu: egun grisetan arrexka, egun eguzkitsuetan urdin. Bere magalean hagin, elorri, txara eta zuhaixkak hedatzen dira, bere odolezko sustraiak harkaitz gogorretan erroturik. Itsas mailatik 1.430 metroko garaieran eta garaiera honek bere anaien artean hirugarren postuan bakarrik sailkatuarazten du, nahiz eta Ganbo eta Hirumugarrieta mendiak Larrunarri baina garaiagoak izan, bera da beti dotoreena. Txindoki, Zaldibiako harantxotik ikusita, Cervinoren profilaren nolabaiteko antza du. »
1927an Pyrenaica aldizkarian Larrunarri mendiari buruz gaztelaniaz argitaratutako artikuluren zati baten itzulpena.

Mitologia

Larrunarri edo Txindoki mendia Gaintza udalerri ingurutik ikusia.

Euskal Herriko mitologiaren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat (Anboto, Aketegi, Oiz edota Mondarrain... mendiekin batera), ondorioz Txindoki eta Mairen inguruko kondaira ugari daude, hauetan Txindokiko Dama izenez aipatu ohi delarik.

Kondaira baten arabera Txindokiko Dama delakoa Amezketako Irabi baserriko neska bat izan omen zen. Behin batez bere amak madarikatu eta deabruak Txindoki gailur inguruko leizera behin betiko bizitzera eraman zuelarik.[5]

Sarbideak

  • Tolosaldetik: N-1 autobidean Alegiko irteera hartu, ondoren Amezketara doan GI-2233 errepide hartu, eta udalerri horretara ailegatzean GI-2233 errepidea aldapa gorantz hasi eta muino batean dagoen Abaltzisketa udalerrira iritsiko da. Berta, ezkerrera hartu eta beti GI-2233 errepidea jarraituz Larraitzera iritsiko gara. Berta, aparkalekura ailegatzea besterik ez dugu.

Igoera

Egurraletik

Igoera hau ohikoena eta mendizaleek gehien erabiltzen dutena da, nagusiki igoera luzeena baina errezena baita:

Larraitzeko aparkalekua atzean utzi eta Zamaoko langa edo ataka iragan ondoren pistan gorantz joango gara. Kastesui gainan eskuinera Auza-Gaztelu mendirantz doan bidea dago, baina gu pistan aurrera jarraitu beharko dugu. Pistan zigi-zaga batzuk burutu ondoren, pista laga eta bide bazterrean dagoen markatutako bidezidor batean goruntz segituko gara.

Larrunarri edo Txindoki mendia Zaldibia ingurutik ikusia.

Bidezidor honetan gora Ameztiko langa edo atakara iritsiko gara, hemendik aurrera jarraituz azpialdean pinudi handi bat izango dugu, goialdera begiratu ezkero Txindoki mendiaren gailur dotorea ikus daitekelarik. Behin pinudia atzean utzita harkaitzean landutako bidezidor batean barneratuko gara, azkenik Oria iturrira iritsiko garelarik. Oria iturrian nahi izan ezkero urez hornitu edo atseden har dezakegu.

Oria iturria atzean utzi eta langa bat kokatzen den biragune bat. Aipagarria da biragune honen ezkerraldean, Tximista edo Rayo izeneko bidezidorra ere har dezakegula, baina bide hau Egurral lepora zuzenean doa eta oso mutureko malda gogorrak zeharkatzen ditu, hortaz oso mendizale trebatu edo zailduentzat bakarrik aholkatua dago.

Hortaz, jende gehienak hartu ohi duen bidea hartuko dugu: langa eta biragunea atzean utzi eta bidea malda gogor baten goruntz joango da, azkenik Zirigarateko atakara iritsiko garelarik, hemendik ordurarte burututako bidea eta Oria iturriaren ikuspegi bikaina dago.

Zirigarate edo Ziate lepoan (920 metro) ezkerretara harkaitz batzuen artean doan bidezidorra hartu eta goruntz jarraituko dugu. Harkaitzen eremua utzi eta bidezidorra piskanaka-piskanaka Aralarko goi larretan barneratuz joango da, tartean iturri baten albotik ere igaroko garelarik, bidezidorraren azpialdean Ziate Goikoa izeneko etxolak (1.008 metro) ere ikus ahalko ditugularik.

Azkenean, Txindoki gailurraren azpian dagoen Egurral lepora iritsiko gara (1.154 metro). Orain, gailurrera daraman azken malda gogor eta aldapatsua igotzea besterik ez zaigu gelditzen. Hau igo ondoren, jada Txindokiko gailurran egongo gara (1.346 metro).

Berez, Txindokiko gailurra ez da oso tontor zabala. Bertan, suziri baten eskultura eta metalezko plaka bat daude. Bestalde, gailurraren hegoaldean dagoen tontortxo batean metalezko gurutz bat ere ikus daiteke. Txindokiko tontorpean (amildegitik behera), haitzulo bat ere badago, kondairaren arabera hau Mariren bizilekuetako nat litzateke.

Muitzetik

Igoera hau aurrekoa baino laburragoa baina gogorragoa ere bada. Behin Larraitzeko aparkalekua eta Zamaoko atsedenlekua atzean utzi eta txindokirako igoerako bidea hasten den ataka edo langa iragaten da (905 metro - 0 ord.). Bide honetan goruntz jarraitu eta beste bidezidorretan sartu gabe, azkenean bidea antena errepikagailu batean amaitzen da.

Antena honen kokapenean dagoen bidezidor batean barneratu eta Muitzeko erreka zeharkatzen duen igoera malkartsu bat burutu ondoren Aralarko goi larreetara iritsiko gara (905 metro - 1 ord. 10 min.). Leku honetatik Goierri nahiz Amezketako ikuspegi paregabeaz gozatu liteke.

Ondoren, bidezidor baten aztarna jarraituz azkenean Txindokiko gailurraren oinetan dagoen Egurral lepora iritsiko gara (1.162 metro - 1 ord. 45 min.). Hortik aurrera, aurreko igoera deskribatzen den gailurrera doan bidezidor aldapatsuan gora egin eta tontorrera iristea besterik ez dago.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Aimar MAIZ: «Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak», Goierri Ekialdeko Hitza 2011-06-16.
  3. Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Txindoki», Auñamendi Entziklopedia.
  4. Ascensión al Txindoki/Larrunarri. Pirineos3000.com (Gaztelaniaz)
  5. Larrunarri/Txindoki. Aralar, Cuadernos Pirenaicos. Miguel Angulo - Iñaki Alcalde. 2003. Sua edizioa. (Gaztelaniaz)


Larrunarri edo Txindoki mendiaren ikuspegi panoramikoa.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larrunarri Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa