Joan Ignazio Iztueta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:
1815az gero, eta aurreko garai ilun haien ondoren, [[Donostia]]n izan zen Iztueta literatura lanetara emana. Donostiako udaletxeak agindu zion bil zitzala ahal zituen dantza eta dantzarako musika gehienak, artxiboetan gordetzeko eta gazteei erakusteko. Lan horren ondorioz argitaratu zuen ''Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere'' liburua. Horregatik hartzen da Iztueta lehen folkloristatzat.
1815az gero, eta aurreko garai ilun haien ondoren, [[Donostia]]n izan zen Iztueta literatura lanetara emana. Donostiako udaletxeak agindu zion bil zitzala ahal zituen dantza eta dantzarako musika gehienak, artxiboetan gordetzeko eta gazteei erakusteko. Lan horren ondorioz argitaratu zuen ''Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere'' liburua. Horregatik hartzen da Iztueta lehen folkloristatzat.


Bigarren aldiz alargundu eta 1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción Urruzola [[zizurkil]]darrarekin. Donostiako harresietako Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan, eta kartzelako [[alkaide]] ere izan zen. Bere lanetan euskararen alde eta dantzen alde jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen ziren apaizekin eztabaidan sartuta. Horren lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion gutuna, Frai Bartolome Santa Teresaren kontra: ''Carta eguiten diona D. Juan Ignacio Iztuetac apez D. Juan Jose Mogueli, aita beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto euskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu duen Moguel berac'' (1829)''.
Bigarren aldiz alargundu eta 1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción Urruzola [[zizurkil]]darrarekin. Donostiako harresietako Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan, eta kartzelako [[alkaide]] ere izan zen. Bere lanetan euskararen alde eta dantzen alde jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen ziren apaizekin eztabaidan sartuta. Horren lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion gutuna, Frai Bartolome Santa Teresaren kontra: ''Carta eguiten diona D. Juan Ignacio Iztuetac apez [[Juan Jose Mogel|D. Juan Jose Mogueli]], aita beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto euskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu duen Moguel berac'' (1829)''.


Donostian zegoelarik gazteleraz poesia anonimoren batzuk ere idatzi zituen, Elias Legarda, [[Claudio Antón Luzuriaga]], [[José Manuel Collado|Jose Manuel Collado]] eta beste zenbait oligarka donostiar ezagunen aurkako poema satirikoa kasu (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda''):
Donostian zegoelarik gazteleraz poesia anonimoren batzuk ere idatzi zituen, Elias Legarda, [[Claudio Antón Luzuriaga]], [[José Manuel Collado|Jose Manuel Collado]] eta beste zenbait oligarka donostiar ezagunen aurkako poema satirikoa kasu (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda''):

15:00, 23 apirila 2014ko berrikusketa

Joan Ignazio Iztuetaren omenez Zaldibian jarritako eskultura: Ricardo Ugarteren La vertical del sonido.

Joan Ignazio Iztueta (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - 1845eko abuztuaren 18a) euskal idazle eta poligrafoa izan zen. Dantzari arina ere izan zen. Arlo askotan nabarmendu zen.

Ez zaio ezagutzen Iztuetari goi mailako ikasketarik. Berak esaten du, gainera "gizon lego eskolatu bageko jakin-ez bat" zela; hala ere, idazkietan jakintza maila nahiko handia erakusten du.

Biografia

Zaldibian jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Hogeita hiru urte zituela ezkondu zen lehen aldiz, Joaquina Linzoain urnietarrarekin. Handik hamabi urtera alargundu zen.

Zergatiak garbi agertzen ez badira ere, Azpeitiko kartzelan egon zen 1801-1807 urte bitartean, agidanez lapurreta bategatik edo, beste zenbaiten ustetan, haur hiltze batean laguntzaile izateagatik. Ezaguna dena da Kontxesi Bengoetxea donostiarra ezagutu zuela han, hura bi haur hiltzeagatik kondenatua, eta harekin maiteminduta, 1808an ezkondu zela. Kartzela garaikoa da Kontxesiri izeneko bertso saila, gerora entzute handikoa izan zena. Oso ezaguna da bertso horien hasiera: "Maite bat maitatzen det maitagarria". Frantsesen kontrako gerran frantziarren aldeko jarrera izan zuen, frantsestu gisa, eta ogasun alorrean karguren bat izan zuen Donostian.

1815az gero, eta aurreko garai ilun haien ondoren, Donostian izan zen Iztueta literatura lanetara emana. Donostiako udaletxeak agindu zion bil zitzala ahal zituen dantza eta dantzarako musika gehienak, artxiboetan gordetzeko eta gazteei erakusteko. Lan horren ondorioz argitaratu zuen Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere liburua. Horregatik hartzen da Iztueta lehen folkloristatzat.

Bigarren aldiz alargundu eta 1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción Urruzola zizurkildarrarekin. Donostiako harresietako Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan, eta kartzelako alkaide ere izan zen. Bere lanetan euskararen alde eta dantzen alde jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen ziren apaizekin eztabaidan sartuta. Horren lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion gutuna, Frai Bartolome Santa Teresaren kontra: Carta eguiten diona D. Juan Ignacio Iztuetac apez D. Juan Jose Mogueli, aita beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto euskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu duen Moguel berac (1829).

Donostian zegoelarik gazteleraz poesia anonimoren batzuk ere idatzi zituen, Elias Legarda, Claudio Antón Luzuriaga, Jose Manuel Collado eta beste zenbait oligarka donostiar ezagunen aurkako poema satirikoa kasu (Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda):

"Yo soy en Guipúzcoa

un erótico duende

que todos miran,

y nadie entiende.

(...)

En fin, Don Elias

cuidar el cogote,

pues, si se descuida,

andará el garrote".[1][2][3]

Bizitzako azken urteak Zaldibian pasa zituen, gazteei dantzak irakasten eta bere lanik garrantzitsuena, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (hil ondoren, 1847an, argitara emana), idazten. Liburua bi zatitan banatuta dago: lehen zatian orduko Gipuzkoako ohiturak, bizimodua, animaliak, landareak, ibaiak eta abar deskribatzen ditu; eta bigarrenean, berriz, Zaldibiako batxillerraren Suma-ri jarraituz, eta Zamacolaren Historia de las naciones vascas plagiatuz, gipuzkoarren gudu eta gatazken kontaketa bat egin zuen. Gipuzkoako historia horretan ematen du bat-bateko bertsolaritzari buruz ezagutzen den lehen berri historikoa: Billabonan 1802an 4.000 entzuleren aurrean bi bertsolarik egindako saio luze baten aipamena.

Jose Garmendia Arruabarrenak Iztuetaren olerkiak eta lan ezezagunak bildu eta argitara eman zituen bi liburukitan (lehena 1968an eta bigarrena 1978an). Jesus Elosegik 1969an Juan Ignacio de Iztueta Echeberria (1767-1845) izeneko biografia jakingarria idatzi zuen.

Iritzi kritikoa

Errima edo puntuari eta erritmoaren ematen die Iztuetak garrantzi gehien. Haren eskuetan errima, askotan, ustekabean sortzen da, errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian. Erritmoari dagokionez, Iztuetak eta, geroago, Bilintxek gauza bera egin zuten: bertsoak kantatzeko, doinu berriak erabili zituzten, zaharrez gainera. Izan ere, errimen aldaketa ez ezik, neurriari ere astindu ederrak ematen dizkio Iztuetak. Molde erregularreko monotomia hautsiz, bat-batean bertso laburrak tartekatzen ditu, doinuak hala eskatuta ziurrenik.

Oin herrena edo gaztelerazko pie quebrado delakoa deitzen dena erabiltzen zuen, Bilintxen modura Juana Bixenta Olabe bertso sailean. Honexegatik eta biek olerkigintza eta bertsolaritza landu zutelako, Bilintxekin parekatu izan dute.

Lanak

Saiakera

Poesia

Antologia

Bilduma

Erreferentziak

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak