La niña de tus ojos: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa: 58. lerroa:
[[Kategoria:Umorezko filmak]]
[[Kategoria:Umorezko filmak]]
[[Kategoria:Drama filmak]]
[[Kategoria:Drama filmak]]
[[Kategoria:Berlinen girotutako filmak]]
[[Kategoria:1998ko filmak]]
[[Kategoria:1998ko filmak]]

10:39, 2 maiatza 2014ko berrikusketa

La niña de tus ojos (euskaraz Zure neskato begikoa) 1998ko Fernando Trueba espainiar zinema zuzendariaren tragikomedia filma bat da. Bertan, Penélope Cruz, Antonio Resines, Jesús Bonilla, Jorge Sanz, Loles León, Rosa María Sardà, Neus Asensi, Santiago Segura eta Miroslav Táborský aktoreek antzeztu zuten. Filma honen argazkigintzako arduraduna Javier Agirresarobe euskal herritarra izan zen.

Espainiako Gerra Zibilan zehar eta Bigarren Mundu Gerra aurretik, Espainiako zinemagintza ekoiztetxeak nagusiki Errepublikaren aldekoak zirenez, Frankistek Alemania Nazia eta Italia Faxistan filmatzea derrigortuak egon ziren, Berlingo UFa estudioetan filmatu zituzten filma horien artean 1938ko Florián Reyek zuzendu eta Imperio Argentina abeslari eta aktoreak antzeztutako Carmen, la de Triana ("Karmen Trianakoa") filma eta haren alemanezko Andalusische Nächte ("Andaluziar Gaua") zeudelarik.

Filmak 7 Goya Sari irabazi zituen, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza Sarirako izendapena jaso zuelarik

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Espainiako Gerra Zibila puri-purian dagoela, espainiar zinemagile eta aktore talde bat Alemania Nazira joan eta Berlin hiriburuko UFA estudian La niña de tus ojos ("Zure neskato begikoa") filmaren alemanezko eta gaztelaniazko bertsioa filmatzen diardungo du.

Gerra atzean laga dutelako pozik eta aldi berean euren senideak eta lagunak egoera latz hartan gelditu direlako atsekabeturik, taldean bi joera politikoa duten kideek osatzen dute, euren buru Blas Fontiveros (Antonio Resines) zuzendaria dagoelarik. Laisterrera Joseph Goebbels (Johannes Silberschneider) alemaniar propaganda ministroaren abegikortasuna Macarena Granada (Penélope Cruz) espainiar flamenko abeslari, aktorea eta filmeko protagonistarekiko duen erakarpen sexualaren ondorioa besterik ez dela ohartuko dira, eta Alemanian andaluziarren papera antzezteko topatuko dizkien extra bakarrak naziek Konzentrazio-zelaietatik ekarriko dizkien preso judu, errusiar eta ijituak izango durela.

Aktoreak

Kanpo loturak