Monumentu natural: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hizkuntzaren aldetik txukuntzea
11. lerroa: 11. lerroa:
{{commonskat}}
{{commonskat}}


[[Kategoria:Natura]]
[[Kategoria:Naturagune babestuak]]


[[cs:Památný strom]]
[[cs:Památný strom]]

09:37, 13 maiatza 2014ko berrikusketa

Cono de Arita monumentu naturala, Saltako probintzian (Argentina).

Monumentu naturala balio paisajistiko, geologiko edo historiko berezia edo beste mota batekoa (baita sinbolikoa ere) duen elementu natural bat da, hala nola: ehunka urte dituen zuhaitz bat, baso bat, leize bat, uharte bat, eta abar. Monumentu naturalaren kontserbazioak babes berezi bat eskatzen du, goragoko babesa izan dezakeen inguru batetik kanpo izaten baitira.

Monumentu naturalen adibide dira Tenerifeko dragoa, milaka urte dituena, edo Lausa Haranean dagoen Santiago Mendiko Monumentu Naturala.

Babes irizpidea

Oinarrian, babes berezi bat merezi duten singulartasun, bakantasun edo edertasun nabarmeneko eraketek osatutako naturako gune edo elementuak izendatzen dira monumentu natural.

Kategoria honen barnean sartu ohi dira beren balio kultural, zientifiko edo paisajistikoen garrantzi edo singulartasunagatik interes berezia duten eraketa geologikoak, aztarnategi paleontologikoak eta lurreko bestelako elementuak ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monumentu natural Aldatu lotura Wikidatan