Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa: 18. lerroa:
'''Siranush Harutyunyan''' ([[armeniera]]z, Սիրանուշ Հարությունյան; [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[SESB]], {{data|1987|01|7}}), '''Sirusho''' (Սիրուշո) ezizenaz ezagunagoa, [[armeniar etnia|armeniar]] abeslari, musikagile eta pianista da.

== Biografia ==
== Biografia eta ibilbide musikala ==
Siranush Harutyunyan 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Syuzan Margaryan, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hrachya Harutyunyan aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.

26. lerroa: 26. lerroa:

[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Sheram|Gusan Sheram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.

[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]

Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanyan abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.

Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkheyan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.

Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qele, Qele]]" ("Goazen, goazen") <ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.

<ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkarh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkarh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>

21:55, 15 maiatza 2014ko berrikusketa

Sirusho
Sirusho 2008. urtean
Sirusho 2008. urtean
Datuak
JaioterriaErevan, Armeniako SES, SESB
(gaur egun, Txantiloi:ARM)
Jaiotza data1987ko urtarrilaren 7a (37 urte)
Musika motaPopa, folk musika
TresnakAhotsa, pianoa
Urteak1995 — gaur egun
Webguneawww.sirusho.am

Siranush Harutyunyan (armenieraz, Սիրանուշ Հարությունյան; Erevan, Armeniako SES, SESB, 1987ko urtarrilaren 7a), Sirusho (Սիրուշո) ezizenaz ezagunagoa, armeniar abeslari, musikagile eta pianista da.

Biografia eta ibilbide musikala

Siranush Harutyunyan 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Syuzan Margaryan, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hrachya Harutyunyan aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna [1][2].

Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, Sirusho [1][3].

Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan [3].

Soul eta pop musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, Gusan Sheram autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen Sheram izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen [1].

Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanyan abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen Hima hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak [4][1].

Sirusho Eurovision txapelketan.

Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta R&B musika, Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, duduk, dhol eta zurna tresnekin. Gainera, Sofi Mkheyan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean [5].

Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion Armeniako Telebista Publikoak: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea Eurovision Abesti Txapelketan, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "Qele, Qele" ("Goazen, goazen") [6].

[7]

Diskografia

Albumak

  • Sirusho (2000)
  • Sheram (2005)
  • Hima (2007)
  • Havatum Em (2010)

Singleak

  • 2005 - "Shorora"
  • 2005 - "Sery mer"
  • 2006 - "Mayrik"
  • 2006 - "Heranum em"
  • 2007 - "Hima"
  • 2007 - "Arjani e" (feat. Sofi Mkheyan)
  • 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
  • 2008 - "Qélé, Qélé"
  • 2009 - "Erotas"
  • 2009 - "Time to Pray" (feat. Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic)
  • 2010 - "Havatum Em"
  • 2011 - "I Like It"
  • 2012 - "PreGomesh"
  • 2013 - "See" (feat. Sakis Rouvas)
  • 2014 - "Antarber Ashkharh"

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirusho

Aurrekoa
Hayko 2007an
Anytime You Need abestiarekin
Armenia 2008ko Eurovision Abesti Txapelketan

Qélé, Qélé abestiarekin
Ondorengoa
Inga & Anush 2009an
Jan Jan abestiarekin