Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
| |
| |
||
* 2005 - "Shorora" |
* 2005 - "Shorora" |
||
* 2005 - "Sery |
* 2005 - "Sery Mer" |
||
* 2006 - "Mayrik" |
* 2006 - "Mayrik" |
||
* 2006 - "Heranum |
* 2006 - "Heranum Em" |
||
* 2007 - "Hima" |
* 2007 - "Hima" |
||
* 2007 - "Arjani |
* 2007 - "Arjani E" (feat. Sofi Mkhejan) |
||
* 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani" |
* 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani" |
||
* 2008 - "[[Qélé, Qélé]]" |
* 2008 - "[[Qélé, Qélé]]" |
18:12, 16 maiatza 2014ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da sikret8 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Sirusho | ||
---|---|---|
Sirusho 2008. urtean | ||
Datuak | ||
Jaioterria | Erevan, Armeniako SES, SESB (gaur egun, Txantiloi:ARM) | |
Jaiotza data | 1987ko urtarrilaren 7a (37 urte) | |
Musika mota | Popa, folk musika | |
Tresnak | Ahotsa, pianoa | |
Urteak | 1995 — gaur egun | |
Webgunea | www.sirusho.am |
Siranux Harutiunian[1] (armenieraz, Սիրանուշ Հարությունյան; Erevan, Armeniako SES, SESB, 1987ko urtarrilaren 7a), Sirusho (Սիրուշո; euskal grafiaz, Siruxo) ezizenaz ezagunagoa, armeniar abeslari, musikagile eta pianista da.
Biografia
Hastapenak
Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna [2][3].
Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, Sirusho [2][4].
Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan [4].
2005-2007: Sheram eta Hima
Soul eta pop musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, Gusan Xeram autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen Sheram (euskal grafiaz, Xeram) izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen [2].
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanian herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen Hima hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak [5][2].
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta R&B musika, Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, duduk, dhol eta zurna tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani E" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean [6].
2008-2009: Eurovision
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion Armeniako Telebista Publikoak: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea Eurovision Abesti Txapelketan, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "Qélé, Qélé" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") [7].
2008ko Eurovision Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako Dima Bilan abeslariak irabazi zuen [8].
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "Erotas" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako laïko herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen [9].
Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora 2009ko Eurovisionen. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan Stepanakerteko Gu geure mendiak gara monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, Karabakh Garaia lurraldean dago, de jure Azerbaijango Errepublikan dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen [10].
2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, Robert Kotxarianen, semearekin [11].
2010-gaur egun: Arrakasta
Diskografia
Albumak
- Sirusho (2000)
- Sheram (2005)
- Hima (2007)
- Havatum Em (2010)
Singleak
|
Erreferentziak
- ↑ 163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2014.05.15).
- ↑ a b c d "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz) AV Production. 2014.05.13
- ↑ "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz) ArmStar. 2014.05.13
- ↑ a b "Biografia" Sirushoren webgune ofiziala. 2014.05.13
- ↑ "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow) 2014.05.15
- ↑ Sofi Mkheyan Bio. 2014.05.15
- ↑ "Armenia: Sirusho's song selected tonight" Eurovision.tv. 2014.05.13
- ↑ Eurovision Song Contest 2008 eurovision.tv. 2014.05.15
- ↑ Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009) ESCToday
- ↑ Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus Frontlineclub. 2009.05.16
- ↑ "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter 2014.05.16
- ↑ "Sirusho releases Antarber Ashkharh" Wiwibloggs. 2014.05.15
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirusho |
Aurrekoa Hayko 2007an Anytime You Need abestiarekin |
Armenia 2008ko Eurovision Abesti Txapelketan Qélé, Qélé abestiarekin |
Ondorengoa Inga & Anush 2009an Jan Jan abestiarekin |