Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa: 34. lerroa:


=== 2008-2009: Eurovision ===
=== 2008-2009: Eurovision ===
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qélé, Qélé]]" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") <ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qélé, Qélé]]" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") <ref name=Bibliografia2></ref><ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.


[[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen <ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
[[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen <ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
40. lerroa: 40. lerroa:
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "Erotas" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako [[laïko]] herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok [[Boaz Mauda]] eta [[Jelena Tomasevic]] 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen <ref>[http://www.esctoday.com/multimedia/showVid.php?id=tT3hhG_xJv0 Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009)] ''ESCToday''</ref>.
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "Erotas" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako [[laïko]] herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok [[Boaz Mauda]] eta [[Jelena Tomasevic]] 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen <ref>[http://www.esctoday.com/multimedia/showVid.php?id=tT3hhG_xJv0 Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009)] ''ESCToday''</ref>.


Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora [[2009ko Eurovision Abesti Txapelketa|2009ko Eurovision]]en. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijango Errepublika]]n dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen <ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.
Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora [[2009ko Eurovision Abesti Txapelketa|2009ko Eurovision]]en. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijango Errepublika]]n dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen <ref name=Bibliografia1></ref><ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.


2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, [[Robert Kotxarian]]en, semearekin <ref>[http://www.reporter.am/go/article/2009-06-12-in-a-fairytale-wedding-a-talented-pop-singer-marries-a-president-s-son "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter] 2014.05.16</ref>.
2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, [[Robert Kotxarian]]en, semearekin <ref>[http://www.reporter.am/go/article/2009-06-12-in-a-fairytale-wedding-a-talented-pop-singer-marries-a-president-s-son "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter] 2014.05.16</ref>.


=== 2010-gaur egun: ''Havatum Em'' eta ''PreGomesh'' ===
=== 2010-gaur egun: ''Havatum Em'' eta ''PreGomesh'' ===
2009a amaitu bezain laster, abeslaria bere laugarren albuma prestatzen hasi zen. Herrialdeak [[2010eko Eurovision Abesti Txapelketa|2010eko Eurovisionera]] bidaliko zuen ordezkaria aukeratzeko galan bertan, Sirushok laugarren lanaren oinarria izango zen balada aurkeztu zuen jendaurrean, "Havatum Em" (euskaraz, "Sinesten dut"). Saioak arrakasta handia izan zuen eta Maltako aukeraketa galara ere gonbidatu zuten.
2009a amaitu bezain laster, abeslaria bere laugarren albuma prestatzen hasi zen. Herrialdeak [[2010eko Eurovision Abesti Txapelketa|2010eko Eurovisionera]] bidaliko zuen ordezkaria aukeratzeko galan bertan, Sirushok laugarren lanaren oinarria izango zen balada aurkeztu zuen jendaurrean, "Havatum Em" (euskaraz, "Sinesten dut"). Saioak arrakasta handia izan zuen eta Maltako aukeraketa galara ere gonbidatu zuten <ref>[http://esctoday.com/15576/sirusho_havatum_em_official_video_released/ Sirusho: Havatum Em official video released!] esctoday. 2014.05.17</ref>.


Urte bereko maiatzaren 22an, Sirushok laugarren albuma kaleratu zuen, ''Havatum Em'' izenekoa. Bertan sartu zituen, besteak beste, "[[Erotas]]" abestia, "Time to Pray", 2008an Eurovisionen abesteko aurkeztu zituen lau kantak, eta "Havatum Em". Lan honek arrakasta handia izan zuen, batik bat, Armenian, eta armeniar diasporan promozionatzeko ere hainbat kontzertu eman zituen.
Urte bereko maiatzaren 22an, Sirushok laugarren albuma kaleratu zuen, ''Havatum Em'' izenekoa. Bertan sartu zituen, besteak beste, "[[Erotas]]" abestia, "Time to Pray", 2008an Eurovisionen abesteko aurkeztu zituen lau kantak, eta "Havatum Em". Lan honek arrakasta handia izan zuen, batez ere, Armenian, eta armeniar diasporan promozionatzeko ere hainbat kontzertu eman zituen.


Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It", ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu.
Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It", ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak, gainera, bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu <ref>[http://www.youtube.com/watch?v=lxeclRZfYJU SIRUSHO NEW ! - I Like It (Official Music Video) HD 2011] YouTube. 2011.11.11</ref>.


2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena argitara eman zen, "[[PreGomesh]]" (ՊռեԳոմեշ; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Hala, Sirushok gaineratu zuen <ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."
Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "[[PreGomesh]]" (ՊռեԳոմեշ; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiarekin
, Sirushok gaineratu zuen <ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."


Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestia armeniar herriaren aldeko Musika bideoa ere, arrakasta handikoa izan da. Guztira, hiru milioi bisita baino gehiago izan ditu youtuben.
Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestia armeniar herriaren aldeko Musika bideoa ere, arrakasta handikoa izan da. Guztira, hiru milioi bisita baino gehiago izan ditu youtuben.

20:16, 17 maiatza 2014ko berrikusketa


Sirusho
Sirusho 2008. urtean
Sirusho 2008. urtean
Datuak
JaioterriaErevan, Armeniako SES, SESB
(gaur egun, Txantiloi:ARM)
Jaiotza data1987ko urtarrilaren 7a (37 urte)
Musika motaPopa, folk musika
TresnakAhotsa, pianoa
Urteak1995 — gaur egun
Webguneawww.sirusho.am

Siranux Harutiunian[1] (armenieraz, Սիրանուշ Հարությունյան; Erevan, Armeniako SES, SESB, 1987ko urtarrilaren 7a), Sirusho (Սիրուշո; euskal grafiaz, Siruxo) ezizenaz ezagunagoa, armeniar abeslari, musikagile eta pianista da.

Biografia

Hastapenak

Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna [2][3].

Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, Sirusho [2][4].

Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan [4].

2005-2007: Sheram eta Hima

Soul eta pop musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, Gusan Xeram autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen Sheram (euskal grafiaz, Xeram) izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen [2].

Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanian herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen Hima hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak [5][2].

Sirusho Eurovision txapelketan.

Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta R&B musika, Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, duduk, dhol eta zurna tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani E" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean [6].

2008-2009: Eurovision

Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion Armeniako Telebista Publikoak: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea Eurovision Abesti Txapelketan, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "Qélé, Qélé" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") [4][7].

2008ko Eurovision Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako Dima Bilan abeslariak irabazi zuen [8].

Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "Erotas" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako laïko herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen [9].

Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora 2009ko Eurovisionen. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan Stepanakerteko Gu geure mendiak gara monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, Karabakh Garaia lurraldean dago, de jure Azerbaijango Errepublikan dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen [2][10].

2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, Robert Kotxarianen, semearekin [11].

2010-gaur egun: Havatum Em eta PreGomesh

2009a amaitu bezain laster, abeslaria bere laugarren albuma prestatzen hasi zen. Herrialdeak 2010eko Eurovisionera bidaliko zuen ordezkaria aukeratzeko galan bertan, Sirushok laugarren lanaren oinarria izango zen balada aurkeztu zuen jendaurrean, "Havatum Em" (euskaraz, "Sinesten dut"). Saioak arrakasta handia izan zuen eta Maltako aukeraketa galara ere gonbidatu zuten [12].

Urte bereko maiatzaren 22an, Sirushok laugarren albuma kaleratu zuen, Havatum Em izenekoa. Bertan sartu zituen, besteak beste, "Erotas" abestia, "Time to Pray", 2008an Eurovisionen abesteko aurkeztu zituen lau kantak, eta "Havatum Em". Lan honek arrakasta handia izan zuen, batez ere, Armenian, eta armeniar diasporan promozionatzeko ere hainbat kontzertu eman zituen.

Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It", ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak, gainera, bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu [13].

Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "PreGomesh" (ՊռեԳոմեշ; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman Komitas artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiarekin

, Sirushok gaineratu zuen [14]: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."

Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestia armeniar herriaren aldeko Musika bideoa ere, arrakasta handikoa izan da. Guztira, hiru milioi bisita baino gehiago izan ditu youtuben.

Music Awards nominatua izan da.

One year later, on December 10, 2012, Sirusho unveiled the new single "PreGomesh". A dance track she penned with the musical inspiration of an Armenian folk song "Lorva Gutanerg", developed by Komitas. An elaborated music video was shot for the occasion, featuring the singer in various dance routines and traditional outfits.


[15]

Diskografia

Albumak

  • Sirusho (2000)
  • Sheram (2005)
  • Hima (2007)
  • Havatum Em (2010)

Singleak

  • 2005 - "Shorora"
  • 2005 - "Sery Mer"
  • 2006 - "Mayrik"
  • 2006 - "Heranum Em"
  • 2007 - "Hima"
  • 2007 - "Arjani E" (feat. Sofi Mkhejan)
  • 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
  • 2008 - "Qélé, Qélé"
  • 2009 - "Erotas"
  • 2009 - "Time to Pray" (feat. Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic)
  • 2010 - "Havatum Em"
  • 2011 - "I Like It"
  • 2012 - "PreGomesh"
  • 2013 - "See" (feat. Sakis Rouvas)
  • 2014 - "Antarber Ashkharh"

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirusho


Aurrekoa
Hayko 2007an
Anytime You Need abestiarekin
Armenia 2008ko Eurovision Abesti Txapelketan

Qélé, Qélé abestiarekin
Ondorengoa
Inga & Anush 2009an
Jan Jan abestiarekin