Facundo Perezagua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q8960747 orrian
43. lerroa: 43. lerroa:
[[Kategoria:1860ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1860ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1935eko heriotzak]]
[[Kategoria:1935eko heriotzak]]
[[Kategoria:Komunistak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko komunistak]]

20:32, 29 maiatza 2014ko berrikusketa

Facundo Perezagua
Datu pertsonalak
Izen osoa Facundo Perezagua Suárez
Jaio 1860ko azaroaren 27a
Toledo ( Espainia)
Hil 1935eko apirilaren 29a (74 urte)
Bilbo ( Bizkaia)

Facundo Perezagua Suárez (Toledo, 1860ko azaroaren 27a - Bilbo, 1935eko apirilaren 29a) espainiar politikari sozialista eta sindikalista izan zen, Bizkaian PSOE eta UGT eratu eta antolatu zuena[1].

Lanbidez langile metalurgikoa, gaztea zela Madrilera joan eta han Pablo Iglesias ezagutu eta PSOEren lehendabiziko kideetako bat izan zen. 1885ean Bizkaira bidalia, sozialismo zabaldu zuen hasieran Somorrostroko meatzarien eta gero Ezkerraldeko langileen artean[2]. Hasieran, elkarte ahulak baziren ere, 1890eko greba orokorra zuzendu zuen, noiz 30.000 bizkaitar langile greban izan ziren eta langile-mugimendua Gipuzkoara zabaldu zen.

1891n Zugaztietako zinegotzi hautatu zuten baina jabea ez zenez ezin izan zuen kargua hartu. 1895ean Bilbokoa hautatu eta orduan taberna bat zuenez, zinegotzi izendatua izan zen.

XX. mendearen hasieran Indalecio Prieto agertu eta tirabira politikoak izan ziren haien artean[3], 1915ean alderditik bota arte. 1919an berriro onartua, Urriko Iraultzaren ondorioz III. Internazionalaren alde azaldu eta Ramón Lamoneda, Antonio García Quejido, Óscar Pérez Solís edo Daniel Anguianorekin batera alderdi sozialista utzi zuen gerora Partido Comunista de España izango zen Partido Comunista Obrero Español sortzeko.

Primo de Riveraren diktadura eta gero politika utzi zuen. 1933ko azaroaren hauteskundeetan saiakera egin baina ez zuen kargua lortu.

Eusko Gudarostearen 10. batailoiak, komunistarena, bere izena zeraman.

Erreferentziak