Jump to content

«Johann Bernhard Fischer von Erlach»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Johann Bernhard Fischer von Erlach lotu du, Wikidataren arabera.)
[[Fitxategi:Karlskirche_Detail.jpg‎|thumb|250px|right|[[Karlskirche|San Karlos Borromeoko elizaren fatxada]] ([[Viena]]).]]
'''Johann Bernhard Fischer von Erlach''' ([[Graz]], [[Austria]], 1656ko uztailaren 20a - [[Viena]], [[Austria]], 1723ko apirilaren 5a) austriar [[arkitektura|arkitekto]], [[dekorazio|dekoratzaile]], [[eskultura|eskultore]] eta [[artearen historia|arte historialaria]] izan zen.
 
[[Gian Lorenzo Bernini]]ren lantegian ikasi zuen [[Erroma]]n, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto-ibilbide ospetsua. [[Italia]]ko [[barroko]]aren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta [[Eliza Katolikoa]] goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen.
 
Lehen obretan [[Francesco Borromini]]ren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, [[Salzburgo]]n, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, [[Moravia]]); ondoren [[Versailles]] hartu zuen eredu [[Schönbrunn jauregia]] egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, [[Schwarzenberg jauregia]] adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta [[Karlskirche|Vienako San Karlos Borromeo elizaneliza]]n ([[Viena]], 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkitekturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). "Arkitektura historikoa" (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.
 
== Erreferentziak ==
128.153

edits