Atapuercako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°21′N 3°31′W / 42.35°N 3.52°W / 42.35; -3.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa: 57. lerroa:
Iturri batzuk [[El Cid]] parte-hartzaileen artean zegoela diote, baina, [[1043]]an edo [[1048]]an jaio zenez, gazteegia zen. Litekeena da aita [[Diego Laínez]] izatea.
Iturri batzuk [[El Cid]] parte-hartzaileen artean zegoela diote, baina, [[1043]]an edo [[1048]]an jaio zenez, gazteegia zen. Litekeena da aita [[Diego Laínez]] izatea.


Honek [[1055]]ean, nafartarren eskuetatik [[Basconcillos del Tozo|La Piedra]] eta [[Úrbel del Castillo]]ko gazteluak konkistatu zituen [[Urbel ibaia]]ren harana kontrolatuz.
Honek [[1055]]ean, nafarren eskuetatik [[Basconcillos del Tozo|La Piedra]] eta [[Úrbelgo gaztelua]]k konkistatu zituen [[Úrbel ibaia]]ren harana kontrolatuz.


== Gaur egun ==
== Gaur egun ==

18:40, 2 uztaila 2014ko berrikusketa

Atapuercako gudua
Atapuercako mendigunea
Data1054ko irailaren 1a
LekuaAtapuerca, Burgos
Txantiloi:ESP 42°21′N 3°31′W / 42.350°N 3.517°W / 42.350; -3.517
Koordenatuak42°21′N 3°31′W / 42.35°N 3.52°W / 42.35; -3.52{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
EmaitzaGaztelarren garaipena
Gudulariak
Leongo Erresuma
Gaztelako konderria
Iruñeko Erresuma
Buruzagiak
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa Gartzia III.a Santxez

Atapuercako gudua, 1054ko irailaren 1ean Atapuercako ibarreko Piedrahita herrian, Iruñeko erregea zen Gartzia III.a Santxezek Gaztela eta Leongo erregea zen Fernando I.a aurkako borroka izan zen.

Garaipena gaztelarren aldekoa zen eta Nafarroako erregea guduan hil zen. Fernandok Pisuergan bere laguntza eskertzeko 17 urte aurrerago emandako lurraldeak berreskuratu zituen.

Aurrekariak

Antso III.a Nagusia 1035ean hil zenean, bere inperioa semeen artean banatua zen. Fernandok Gaztelako konderria lortu zuen eta Gartziak, berriz, Iruñeko Erresuma.

1037an, Bermudo III.a Leongoa oinordekorik gabe hil zen Fernando Gaztelakoa bere koinataren aurkako Tamaróngo guduan. Hori zela eta, Fernandok Leongo erregearen titulua lortu eta 1038an Leonen sartu zen.

Aipatutako guduan Fernando Gartzia bere anaiaren laguntza izan zuenez, lehen Gaztelako konderriaren menpean izandako eskualde batzuk eman zizkion: Burgosko ateetatik Ocako mendietaraino, Briviescatik Úrbel ibaiaren haraneraino, Castrobartotik Briciaraino eta Nerbioi ibaiaren haranetik Santanderreino hain zuzen ere.

Bertsioak

"Chronica Silensis"

Siloseko beneditarrek gudua izan eta zenbait hamarkada geroago Gartzia bekaiztiak Naiaran gaixorik zegoen Fernando I.a anaia eraso zuela idatzi zuten.

Fernando sendatu zenean, Gartziak berriro bisitatu zuen pakea egiteko asmoz. Orduan Fernando anaia atxilotu eta Ceako dorrean giltzaperatu zuen. Nafarra ihes egin zuenean, guda deklaratu eta gaztelarren enbaxadak uko egin zituen.

Gartzia gertuko Agés herrian lurperatua izan zen eta hilobia duela gutxi aurkitua izan zen.

Gaztela eta Leongo osteek Atapuercan, Burgosetik hiru legoa ekialderantz, zeuden, orduko Iruñeko Erresuma zena. Gartzia tropa laguntzaile mairuen laguntza izan zuen eta baliteke Ramiro I.a Aragoikoa bere anaiarena.

"De rebus gestis D. Didaci Gelmirez, primi Compostellani Archiepiscopi"

Santiago Compostelakoaren urte liburuek Gartziaren hiltzailea Antso Fortun izeneko bere zalduna zela esan zuten "bere emaztea [erregeak] iraindua zelako".

Nafarroako jarraigo batzuek heriotza borrokan aukeratu zuten, tartean erregearen hiltzailea Funeseko jauna zena.

"Chronica Naierensis"

Naiarako kronikak esan zuen Bermudoren senideek Gartzia hil zutela, bizirik harrapatzeko Fernandoren aginduak desobedituz.

Nafartarrek, hala ere, gauera arte mantendu zituzten posizioak eta Naiarara eraman zuten hilotza lurperatzeko. Guduan bertan Antso Peñalengoa nerabea errege berri izendatu zuten.

Beste bertsioa

Fernando, bertsio honetan, anaia axolagabea da eta "Santanderreko Asturias", Gaztela Zaharra, Briviesca eta Errioxa hartu zituen. Anai gaixoa bisitatzera joan zenean, Gartziak ihes egin zuen. Gartzia Fernando gaixoa errezeloak kentzeko asmotan bisitatzera joan zenean, aldiz, Fernandok Gartzia atxilotu eta Ceako dorrean giltzaperatu zuen.

Dorretik ihes egin eta gero, armada hartu, mairuen laguntza eskatu eta Gaztela eraso zuen. Atapuercan eginiko bake-negoziaketak kale egin eta soldadu traidore bik (bata, Antso Fortun) erail zuten. Erregea San Iñigoren eskuetan hil zen.

Fernando hilotza Naiarara eramatea laga eta Briviesca, Montes de Oca eta Errioxako herri batzuk konkistatu zituen. Iruñeko Erresumako muga Ebron kokatu eta Antso Peñalengoa errege berria Fernandoren basailu bihurtu zen.

El Cid ote

Iturri batzuk El Cid parte-hartzaileen artean zegoela diote, baina, 1043an edo 1048an jaio zenez, gazteegia zen. Litekeena da aita Diego Laínez izatea.

Honek 1055ean, nafarren eskuetatik La Piedra eta Úrbelgo gazteluak konkistatu zituen Úrbel ibaiaren harana kontrolatuz.

Gaur egun

1940an gudua gogoratzeko bertan zegoen 6.000 urteko menhir batean inskripzio bat grabatu zuten.

1996tik aurrera, Atapuercako eta inguruko herrietako biztanleek gudua antzezten dute abuztuaren azken igandean.

Bibliografia