Renfe Operadora: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:
| weborria = http://www.renfe.es
| weborria = http://www.renfe.es
| oharrak = (*) 2005ean sortu zen [[RENFE]]ren zatiketaz. Honela Renfe Operadora eta Adif sortu ziren.
| oharrak = (*) 2005ean sortu zen [[RENFE]]ren zatiketaz. Honela Renfe Operadora eta Adif sortu ziren.
| aurrekoa = • [[R.E.N.F.E.]] <br> • [[F.E.V.E.]]
| aurrekourtea = [[1941]]
| urtea = [[2005]]
}}
}}



17:43, 7 uztaila 2014ko berrikusketa

Renfe Operadora
Renfe Operadoraren 102 Serieko trena
EsloganaEl tren y tú (Trena eta zu)
MotaEnpresa publikoa
SektoreaTrenen ustiaketa
Sorrera2005*
EgoitzaPío XII etorbidea, 110; 28036 Madril
 Espainia
PresidenteaJulio Gómez-Pomar
MerkatuakEspainia
Irabaziak -39,52 milioi € (2012)
EBITDA385.610.000 € (2012)[1]
Langileak13.893 (2012)[2]
EskumendekoakAVE, Alvia, Altaria, Alaris, Euromed, Talgo, Arco, Trenhotel, Estrella, Renfe Distantzia Ertaina, Renfe Aldiriak, Renfe Feve
Webguneahttp://www.renfe.es
Oharrak(*) 2005ean sortu zen RENFEren zatiketaz. Honela Renfe Operadora eta Adif sortu ziren.
Kronologia
R.E.N.F.E.
F.E.V.E.
Renfe Operadora

Renfe Operadora Espainiako trenbide eragile publikoa da, Espainiako Sustapen Ministerioaren menpekoa. Bidaiarien garraioaz arduratzen da gehienbat, Interes Orokorreko Sarean monopolioan ibiltzen delarik. Bestalde, zamak ere garraiatzen ditu.

Konpainia RENFE (Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles) enpresaren zatiketaz sortu zen 2005eko urtarrilaren 1.an, Trenbide Sektorearen Legearen ondoren.[3] Hala, alde batetik Renfe Operadora sortu zen eragile funtzioa betetzeko, eta bestetik Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) sortu zen trenbide azpiegiturak kudeatzeko.

Historia

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako burdinbide sareek nazionalizazio eta batasun prozesua jasan zuten. Hala, burdinbide konpainia nazional ezberdinak sortu ziren, bidaia internazionalak ustiatzea zaildu egin zela. Europar Batasunak burdinbide sareen integrazioa eta liberalizazioa sustatzearen ondorioz, 1991ean 91/440/CEE Zuzentaraua onartu zen, zeinak aipatzen duen europar burdinbide nazionalen azpiegituren kudeaketa eta tren ustiapena bereizi behar direla,[4] aire eta errepide bidezko garraioetan gertatzen den bezala. Bereizketa honek ahalbidetuko luke eragile internazional batek bere zerbitzuak eskaini ahal izatea.

Zuzentarau hau eta gerokoak Trenbide Sektorearen 39/2003 Legean batzen dira, 2003ko azaroaren 17an onartutakoa. Lege honek adierazten duenez, Espainiako kasuan bereizketa bi enpresa ezberdinetan banatzean datza. Banaketa 2005eko urtarrilaren 5ean sartu zen indarrean, RENFE enpresa desagertarazi zela.

Renfe Operadorak RENFEtik jaso zituen tren guztiak, mantenimendu tailerrak eta trenak eragiten dituzten eta mantentzen dituzten langileak. Bestalde, azpiegiturak eta txartel salmentak Adifen esku gelditu ziren.

2012an zabalera estuko burdinbideak kudeatzen zituen FEVE espainiar enpresa publikoa Renfe Operadoraren barne gelditu zen, aurreko enpresa desagertuz. Urte horretako abenduaren 31n Renfe Operadorak FEVE sareko ustiapena bere gain hartu zuen, eta Adifek bere azpiegitura.[5] Hala, Renfe Feve marka komertziala jaio zen.

Tren zerbitzuak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renfe Operadora Aldatu lotura Wikidatan