Patriot Games (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = Patriot Games | izenburu originala = Patriot Games | izenburua euskaraz = Abertzaleen Jokoa | urtea = 1992 | estreinaldia = 1992ko e...
 
51. lerroa: 51. lerroa:
* [http://www.imdb.com/title/tt0105112/ ''Patriot Games'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}
* [http://www.imdb.com/title/tt0105112/ ''Patriot Games'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}


[[Kategoria:Phillip Noycek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:Ekintza filmak]]
[[Kategoria:Ekintza filmak]]

00:35, 24 uztaila 2014ko berrikusketa

Patriot Games (euskaraz Abertzaleen Jokoa) 1992ko Phillip Noyce estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Tom Clancy idazleraren Patriot Games eleberrian oinarritua dago. Bertan, Harrison Ford, Anne Archer, Patrick Bergin, Sean Bean, Thora Birch, James Earl Jones eta Richard Harris aktoreek antzeztu zutelarik.

1990eko The Hunt for Red October filmaren jarraipena da.

Argumentua

Jack Ryan (Harrison Ford) CIAko agente-ohia bere emazte Catherinne (Anne Archer) eta alaba Sallyrekin batera Londres hirian dago. Dena arazorik gabe doa, baina bapatean IRAk Lord William Holmes errege familiako kidearen aurka burututako atentatu baten lekuko da. Jackek parte hartu eta atentatua zapuztea lortzen du, IRAko kide batzuk hilez, tartean Paddy Miller gaztea. Haren anaia den Sean Miller atxilotua eta espetxeratua da, halere IRAko talde batek askatu eta talde berdineko beste unitate batean sartuko da.

Hortik aurrera, Seanek nola edo hala bere anaiaren heriotza mendekatu eta Jack Ryan hiltzea besterik ez du pentsatuko, haren familiaren aurkako jazarpena ere gauzatuz. Baina Jack ez da kikilduko eta bere familia babestu eta atzetik dituen IRAko kideekin behin betiko amaitzeko ahal duen guztia egingo du.

Aktoreak

Kanpo loturak