Kontzeptu mapa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:Kontzeptu_mapa.jpg|400px|thumb|right|''Kontzeptu mapa baten adibidea'']]
[[Irudi:Mapa2.jpg|400px|thumb|right|''Kontzeptu mapa baten adibidea'']]
'''Kontzeptu mapa''', informazioa aurkezteko [[teknika]] bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.
'''Kontzeptu mapa''', informazioa aurkezteko [[teknika]] bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.



09:42, 28 ekaina 2007ko berrikusketa

Kontzeptu mapa baten adibidea

Kontzeptu mapa, informazioa aurkezteko teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.

Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez, kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.


Kontzeptu mapak osatzeko elementuak

Kontzeptua

Kontzeptu bat izen edo etiketa batez izendatzen den objektua da (Novak eta Gowin, 1988). Adibidez,etxea,ura,aulkia,hodeia. Kontzeptua gizakiaren gogoan objektu edo gertakari baten irudiaren adierazpen gisa uler daiteke (Segovia 2001). Hauetako batzuk elementu konkretuak adierazten dituzte (etxea, mahaia),beste batzuek,aldiz,nozio abstraktuak, errealitatean existitzen badira ere, ukitu ezin direnak ( demokrazia,estatua).

Lotura hitzak

Preposizio,juntagailu,aditzondoak dira. Kontzeptuak ez diren arren, hauek erlazionatzeko erabiltzen dira. Lotura hitzen nahiz kontzeptuen bidez, esanahi logikoak dituzten esaldiak eraiki daitezke, baita kontzeptuen arteko loturak ezarri ere.

Proposizioak

Proposizioak, unitate semantiko batean lotura hitzen bidez batutako kontzeptuak dira.

Lotura gezi eta lerroak

Normalean ez dira geziak erabiltzen kontzeptuen arteko harremana lotura hitzen bidez zehaztua baitago, ondorioz, lerroak erabiltzen dira kontzeptuak lotzeko.

Geziak

Novak eta Gowin-en arabera, kontzeptuen arteko menderakuntza gertatzen ez den kasuetan bakarrik erabil daitezke geziak. Hortaz, erlazio gurutzatuak adierazteko erabil daitezke, maparen atal batean eta bestean dauden kontzeptuak lotzeko, hain zuzen. Geziek, menderakuntza harremanik ez dagoela adierazten digu. Adibidez, ura, zuhaitza, etxea.

Lotura gurutzatuak

Mapa kontzeptualaren atal ezberdinetan aurkitzen diren kontzeptuen arteko harreman esanguratsu bat dagoenean erabiltzen dira. Lotura gurutzatuen adierazpen grafikoak geziak dira.

Elipsea edo obaloa

Kontzeptuak elipsearen barruan jartzen dira eta lotura hitzak kontzeptuak lotzen dituzten lerroen ondoan idazten dira. Autore askok kontzeptu eta proposizioez gain beste informazio mota bat sartzeko ere erabiltzen dituzte, hala nola, ekintzak, iruzkinak, zalantzak, teoria... Adierazpen bisualean, forma eta kolore ezberdinak hartzen dituzte bakoitza adierazteko.


Kontzeptu maparen ezaugarriak

  • Sinpleak izan behar dira eta argi adierazi behar dituzte kontzeptu eta proposizioen arteko harremanak.
  • Orokorrenetik espezifikora egituratua egon behar du. Hau da, ideia orokorrak egituraren goiko aldean azaldu behar dira, espezifikoak eta adibideak aldiz, beheko aldean.
  • Ikusgarriak izan behar dira. Izan ere, mapa ikusgarria bada, errazagoa da bertan azaltzen den informazioa buruz ikastea, baita buruz ikasitakoa iraunkorragoa izatea ere. Modu honetan, arreta arazoak dituzten ikasleen hautematea errazten da.
  • Inoiz errepikatzen ez diren kontzeptuak obaloen barruan aurkitzen dira eta lotura hitzak harreman lerroetatik gertu.
  • Gomendagarria da kontzeptuak letra larriz idaztea, lotura hitzak aldiz, minuskulaz. Hauek testuan erabili ez diren hitzak izan daitezke, beti ere, proposizioaren esanahia mantentzen den bitartean.
  • Lotura hitzetarako aditzak, juntagailuak edo bestelako lotura kontzeptualak erabil daitezke. Hauek, mapari zentzua ematen diote, baita gaiari buruz ezer ez dakien pertsona bati ere.
  • Ideia nagusia kontzeptu berdin ugaritan bana baldin badaiteke, altuera edo lerro berean agertu behar dira.
  • Kontzeptu mapa informazioa adierazteko modu labur bat da.


Nola egin kontzeptu mapak

  • Irakurtzen den heinean, ideia edo kontzeptu nagusi eta bigarren mailakoak identifikatu, hauekin zerrenda bat sortuz.
  • Zerrenda horrek irakurgaian agertzen diren kontzeptuak islatzen ditu, hauen arteko loturak eta ordena aldiz, ez.
  • Menpeko kontzeptuak aukeratu.
  • Menpeko harremanak izan ez arren, harreman gurutzatuak dituzten kontzeptuak aukeratu.
  • Garrantzia berdina duten kontzeptua bi edo gehiago izanez gero, hauek, lerro edo altuera berdinean azaldu behar dira, hau da, maila berdinean, ondoren, ideia garrantzitsuekin erlazionatuz.
  • Kontzeptuak lotzen dituzten lerroak erabili, eta lerro bakoitzaren gainean kontzeptu hauek argituko dituen hitz edo esaldi bat idatzi.


  • Kontzeptu edo proposizioei esanahi handiagoa emango dioten irudiak ezarri.
  • Kontzeptu edo proposizioak zehaztea ahalbideratzen duten adibideak diseinatu.
  • Kolore ezberdinak aukeratu, harremanak dituzten kontzeptuak eta menpekoak direnak ezberdindu (lotura gurutzatuak).
  • Irudiak aukeratu (obaloak, errektangeluak, zirkuluak...) erabiliko dugun informazioaren arabera.
  • Azken pausoa, maparen eraikuntza izango da, kontzeptuak antolatuz. Kontzeptuak, orokorrenetik zehatzenera adierazita egon behar dira, beheranzko ordenari jarraituz eta lerro gurutzatuak erabili behar dira, elkarrekin harremana duten kontzeptu edo proposizioak lotzeko.


Erabilpenak

  • Estruktura konplexuak diseinatu ( testu luzeak,hipermedia, web orrialde handiak, etab.).
  • Ideia konplexuen adierazpena.
  • Ikaskuntzan lagundu ezagutza berri eta zaharrak esplizituki integratuz.
  • Ulermena ebaluatu edo ulermen eza aurreikusi.
  • Kontzeptuen ulermena neurtu.

Kanpo loturak

[[1]]

[[2]]

[[3]]

[[4]]

[[5]]