Lev Kamenev: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa: 30. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}


{{DEFAULTSORT:Kamenev, Lev Borisovitx]]
{{DEFAULTSORT:Kamenev, Lev Borisovitx}}


[[Kategoria:Errusiako komunistak]]
[[Kategoria:Errusiako komunistak]]

01:58, 21 abuztua 2014ko berrikusketa

Kamenev

(Jaiotza-izena: Rosenfeld) Politikari sobietarra (Mosku, 1883 - Mosku, 1936). 1901ean Alderdi Sozialdemokratako ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Genevan Lenin eta Zinovievekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, Pravda egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an Iraultza gailendu zen arte ez zuten aske utzi. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen Stalinen aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero traizioz salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.

Gartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziuraski torturak jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, Purga Handia deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutza besteak beste, berak eraman zuela.

Hil eta gero, eta Stalinen mendeku tipikoaren arabera, Kameneven familiak ere patu izugarri latza izan zuen. Bere emazte eta bi seme erahil zituzten. Bakarrik bere semerik gazteena, Vladimir Glebov, biziiraun zuen Stalinen presondegietara eta 1994an hil zen.[1]

Kamenevek bere erruduntasuna aldarrikatu zuen

Kamenev: Nik, Zinovievek eta Trotskik abiarazi genuan konplot terrorista (...). Alderdiaren zuzendaritzaren eta herrialdearen aurkako mugagabeko gorrotoak ekarri gaitu hona.

Fiskalak Kamenevi laguntzen dio (...):

Vichinski: Maltzurkeria eta botere pertsonala lortzeko grina izan al ziren arrazoi bakarrak?

K.: Bai, gure taldeak boterea lortzeko grina.

V.: Ez al duzu uste horrek ez duela inolako zerikusirik gizarte-idealekin?

K.: Iraultzaren eta kontrairaultzaren arteko antzekotasun bera da.

V.: Kontrairaultzaren alde al zaude?

K.: Bai.

- P. Brouek "Moskuko prozesuak" liburuan jasoa, 1964.

Erreferentziak

  1. Geert Mak, In Europa, 2009. Episode "1933, Russia"