Talesen teorema (zirkulua): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Thales' theorem lotu du, Wikidataren arabera.
45. lerroa: 45. lerroa:


[[Kategoria:Geometriako teoremak|Tales]]
[[Kategoria:Geometriako teoremak|Tales]]
[[Kategoria:Triangeluaren geometria]]
[[Kategoria:Hirukiaren geometria]]


[[es:Teorema de Tales#Segundo teorema]]
[[es:Teorema de Tales#Segundo teorema]]

19:21, 27 abuztua 2014ko berrikusketa

Artikulu hau zirkuluaren Talesen teoremari buruzkoa da; Talesen beste teoremari buruzkoa beste hau da: «Talesen teorema (elkarketa)».

Zirkuluaren Talesen teoremak hau dio:

Zirkunferentzia batean inskribaturiko triangeluaren alde bat diametroa bada, triangelua zuzena da.

Froga

Eman dezagun O zentroko eta r erradioko zirkunferentzia bat,

OA, OB eta OC zuzenkiak berdinak dira,

zirkunferentzia bereko erradioak baitira.

Beraz, AOB eta BOC triangeluak isoszeleak dira.

ABC triangeluaren angeluen batura hau da:


Berdintza horren bi gaiak zati bi egin eta gero, hau lortzen da:

Adierazpen horrekin, frogatuta geratzen da teorema.

Talesen zirkulua zirkuluerdi bat da, non diametroa triangelu zuzen baten hipotenusa den.

Talesen esfera esferaerdi bat da, non diametroa triangelu zuzen baten hipotenusa den.

Geometria klasikoan, bi teorema daude Talesen teorema izena daukatenak: bata hau da, zirkuluaren Talesen teorema; eta bestea, elkarketaren teorema. Uste da Tales Miletokoa K. a. VI. mendeko greziar matematikari eta filosofoak formulatu zituela bi teorema horiek, eta berarengandik datorkie izena.

Lehenengoa (zirkuluarena) artikulu honen gaia da, eta triangelu zuzenen zirkunzentroen funtsezko berezitasun bat argitzen du ("hipotenusaren erdigunean dago zirkunzentroa"), marrazketa geometrikoan angelu zuzenak eraikitzeko erabiltzen dena.

Bigarrenak (elkarketaren teorema), aldiz, azaltzen du nola eraiki triangelu baten beste triangelu antzeko bat (“antzeko triangeluek angelu berdinak dituzte”).

Triangelu isoszeleek bi angelu berdin dituztela frogatzeko erabili zituen Talesek emaitza horiek, bai eta triangelu baten hiru angeluen batura bi angelu zuzen dela ere.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talesen teorema (zirkulua) Aldatu lotura Wikidatan