Francisco Tomás y Valiente: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3753555 orrian
15. lerroa: 15. lerroa:
[[Kategoria:ETAk hildakoak]]
[[Kategoria:ETAk hildakoak]]
[[Kategoria:Espainiako legelariak]]
[[Kategoria:Espainiako legelariak]]
[[Kategoria:Epaileak]]

10:04, 31 abuztua 2014ko berrikusketa

Francisco Tomás y Valienteren izena duen etorbidea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan

Francisco Tomás y Valiente (Valentzia, 1932 - Madril, 1996) espainiar legelaria izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Valentzia eta Madrileko Zuzenbide fakultateetako irakasle laguntzaile izan zen, 1956tik 1963ra. 1964an Zuzenbide Historiako Katedra lortu zuen, La Lagunako Unibertsitatean, Tenerifen. Hurrengo urtean Salamancara aldatu zen, eta hamasei urtez aritu zen han. Jarduera politiko biziko urteak izan zituen, eta katedra galtzeko zorian izan zen, unibertsitatearen autonomiaren aldeko idazki bat izenpetzeagatik. 1979an Madrila aldatu zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun gisa. Espainiako Auzitegi Konstituzionala sortu zeneko lehen kideetako bat izan zen, eta lehendakari 1986ko martxoaz geroztik. 1989an Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aho batez, lehendakari hautatu zuen berriro, eta 1992an Miguel Rodríguez Piñeirok hartu zuen haren lekua.

Berrogeitik gora lan idatzi zituen aldizkari eta talde-liburuetan. Lanik aipagarrienak: El derecho penal en la monarquía absoluta (1969, Monarkia absolutuaren zuzenbide penala); El marco político de la desamortización en España (1983, Desmortiazioaren marko politikoa Espainian); Manual de Historia del Derecho español (1986, Espainiako Zuzenbidearen Historia Eskuliburua).

1996an hil zuen ETAko kide batek Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide fakultatean.

Erreferentziak