San Martzial baseliza (Irun): berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
Link-a gaizki zegoen. |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
| irudi-oina = |
| irudi-oina = |
||
| herria = [[Irun]] |
| herria = [[Irun]] |
||
| helbidea = |
| helbidea = Aldabe edo San Martzial mendia |
||
| herrialdea = EH |
| herrialdea = EH |
||
| lekua = Gipuzkoa |
| lekua = Gipuzkoa |
14:47, 6 iraila 2014ko berrikusketa
San Martzial baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°19′52″N 1°45′59″W / 43.33114°N 1.76652°W |
Arkitektura | |
San Martzial baseliza Gipuzkoako Irun udalerrian dagoen baseliza bat da, hain zuzen ere Aldabe edo San Martzial mendian dago. Irundarrek aski ezaguna, maitatua eta bisitatua den lekua da.
Historia
XVI. menderarte eta jatorriz Aldabeko Haitza izenez ezaguna zen. 1522ko ekainaren 30an jazotako San Martzialeko guduan nafar eta frantziarren aurka lortutako garaipena oroitarazteko asmoz Gipuzkoako kapitain jeneral zen Beltrán de la Cueva gaztelarrak baseliza eraiki zuen. Beltrán de la Cuevaren lehenbiziko asmoz fraideentzako monasterio bat eraikitzea izan zen, baina Irungo herriak San Martzialen omenezko baseliza bat egitea eskatu zion, garaipen hura lortu zen eguneko santua baitzen, ordutik aurrera Aldabe mendiak San Martzial mendia izena jaso zuelarik. Mendi honetan izen berdineko Aldabe baserria ere badago, XIX. mendeko arkitektur ondare oparoa zuelarik.
Antzinako baseliza hura 1796an tximista batek kiskaldu eta sunstitu zuen, 1804 berreraikia eta bertan irudi berria ipini zelarik. Kanpoaldean, baselizaren hormari atxikitutako monumentu txiki bat dago, bertan, 1899an mendira doan bidea eraikitzen lagundu zutenen izenak idatziak dauden koaderno bat gordetzen delarik. Era berean, San Martzialgo guduak oroitarazten dituen bi oroitarriz osatutako pinakulu bat ere badago. Zaharberritua izan ostean, 1910an dorrea altxatu zen. Espainiako Gerra Zibilan zehar eraikinak berriz ere kalteak jasan zituen.
Baseliza honen aldamenean behatoki bat ere badago, bertatik Irun, Txingudiko badia, Hondarribia, Bidasoaldea eta Jaizkibelgo ikus goza ahal daitekelarik, bai eta aldameneko jatetxean euskal gastronomiako edozein plater dastatu ere.