Wyoming: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
38. lerroa: 38. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
[[Sioux]]ak eta [[txeienea]]k («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean [[La Vérendrye]] anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.
[[Sioux]]ak eta [[txeiene]]ak («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean [[La Vérendrye]] anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

16:33, 1 urria 2014ko berrikusketa

Wyoming
State of Wyoming
Ereserkia: Wyoming
Goiburua: Equal rights

Wyomingeko bandera
Map_of_USA_WY.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Cheyenne
41°8′44″N 104°48′7″W
Azalera253.348
Ura %0,74
Punturik altuenaGannett tontorra
Punturik sakonenaBelle Fourche River (en) Itzuli
MugakideakMontana, Hego Dakota, Nebraska, Colorado, Utah eta Idaho
Administrazioa
GobernadoreaMatt Mead
Governor of Wyoming (en) ItzuliMark Gordon (en) Itzuli
LegebiltzarraWyoming Legislature (en) Itzuli
Epai autoritateaWyoming Supreme Court (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria576.851 (2020)
−9.256 (2015)
Dentsitatea2,28 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Derrigorrezko eskolaratzea-16
Ekonomia
BPG nominala36.241.500.000 $ (2020)
40.420.100.000 $ (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Historia
Sorrera data: 1890eko uztailaren 10a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
wyoming.gov

Wyoming Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Estatu honetako hiririk handiena Cheyenne da, hiriburua. Estatu Batuetako estatuetatik biztanle gutxien dituena da Wyoming. Beste hiri nagusiak Casper eta Laramie dira.

Geografia

Muga hauek ditu: iparraldean eta ipar-mendebaldean, Montana; ekialdean, Hego Dakota eta Nebraska; hegoaldean, Colorado; hego-mendebaldean, Utah; mendebaldean, Idaho.

1.500-2.000 metro arteko goi-lautada da Wyoming-eko lurraldea, mendikateek eta sakanek hautsita. Ekialdeko eskualdeak Missouri ibaiaren adarrek ureztatzen dituzte (Powder, Cheyenne, Belle Fourche, North Platte). Hego Dakotako mugan Black Hills mendiak daude. Estatuko erdialdea eta mendebaldea Rocky Mountains sistemaren barnean daude, eta han daude lurraldeko mendialde eta mendi garaienak: Laramie, Big Horn, Absaroka, Teton, Wyoming eta Wind (4.207 m Gannett mendian). Mendialdeon artean sakanak daude, Yellowstone Parke Nazionala esaterako, izen bereko aintzira barne.

Biztanleak

Wyomingeko biztanle-dentsitatea Estatu Batuetako txikiena da Alaskaren ondotik (1,8 biztanle km2-ko). Biztanleen laurdenak hirietan bizi dira, eta nekazaritza-eremuetan gainerakoa. Indiarrak % 2 baino gutxiago dira gaur egun, eta Wind River esparruan bizi dira. % 95etik gora zuriak eta hispanoak dira, eta badira, halaber, mexikar, eskandinaviar, italiar eta alemaniar talde txikiak.

Ekonomia

Turismoa (Yellowstongo eta Great Tetongo parke nazionalak), meategiak (petrolioa, gasa, ikatza, uranioa, burdina, fosfatoak), abere-hazkuntza (ardi- eta behi-azienda), basogintza eta sakanetan eta ibaien ertzetan egiten den laborantza (azukre-erremolatxa, garia, garagarra, patata) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria (petrolio-findegiak, zurgintza, janari-industria) hiri nagusietan baizik ez dago.

Historia

Siouxak eta txeieneak («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean La Vérendrye anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wyoming Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.