Limerick: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 52°39′55″N 8°37′26″W / 52.6653°N 8.6238°W / 52.6653; -8.6238
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
247. lerroa: 247. lerroa:
* [http://www.limerickcity.ie Limerick hiriko webgune ofiziala] {{en}}
* [http://www.limerickcity.ie Limerick hiriko webgune ofiziala] {{en}}


{{Limerick konderriko udalerriak}}
{{Irlandako hiri aurkibidea}}
{{Irlandako hiri aurkibidea}}



16:06, 5 urria 2014ko berrikusketa

Limerick
Luimneach
Limerick
Luimneach
Urbs Antiqua Fuit Studiisque Asperrima Belli
Gerrako trebezietan oso jaioa zen antzinako hiri bat bazen
Limerick hiriko ikuspegia: Shannon ibaia eta King John's gaztelua. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Txantiloi:IRL
Munster
Limerickeko konderria
AlkateaGerry McLoughlin
Izen ofizialaLimerick
Luimneach
Jatorrizko izenaLimerick
Luimneach
Posta kodeaL
Geografia
Koordenatuak52°39′55″N 8°37′26″W / 52.6653°N 8.6238°W / 52.6653; -8.6238
Map
Azalera20,79 km²
Altuera10 m
Demografia
Biztanleria58.319 (2016)
1.540 (2011)
Metropolia91,454
Dentsitatea2,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera812
Telefono aurrizkia61
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakQuimper, Cloppenburg, Spokane (Washington), New Brunswick (New Jersey), Kansas City, Santa Clara (Kalifornia) eta Hohenlohe (en) Itzuli
http://www.limerick.ie/ Webgune ofiziala

Limerick/Luimneach Irlandako Errepublikako hirugarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-mendebaldean kokatutakoa. Hiri hau Shannon ibaiak zeharkatzen du. Limerickek 57.106 biztanle ditu (2011) baina metropoli eremua 91.454-taraino iristen da.

Geografia eta klima

Limerick Shanon ibaiak sortzen duen estuarioan dago, eta ibaia zeharkatzeko hiru toki daudenez oso toki estrategikoa izan da betidanik. Bestalde Golden Vale lautadaren hegoaldean kokatzen da. Lautada hau oso aproposa da nekazaritza eta abeltzaintzareko.

Klima ozeaniko epela du. 977mm-ko prezipitazioak izaten ditu urtean eta batazbesteko tenperaturak 3 °C urtarrilean eta 20 °C uztailean dira. Sekula erregistratu den tenperaturarik baxuena -11'4 °C izan da (2010an) eta altuena 31'6 °C (1995ean)

    Datu klimatikoak (Shannon aireportua, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.8 15.5 20.2 23.5 28.0 31.6 30.6 29.8 26.1 22.3 18.2 15.3 31.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 9.2 11.1 13.3 16.0 18.5 19.8 19.6 17.7 14.3 11.1 9.0 14.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.0 6.2 7.8 9.5 12.1 14.6 16.4 16.2 14.2 11.2 8.3 6.3 10.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.2 3.2 4.5 5.7 8.2 11 13 12.7 10.8 8.2 5.5 3.6 7.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.2 -9.8 -7.8 -4.1 -0.9 1.5 6.0 2.9 1.3 -2.0 -6.6 -11.4 -11.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 102.3 76.2 78.7 59.2 64.8 69.8 65.9 82.0 75.6 104.9 94.1 104.0 977.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 16 12 14 11 12 11 12 13 12 16 15 15 159
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 2.3 1.4 0.5 0 0 0 0 0 0 0.1 1.3 7.9
Eguzki orduak 49.6 65.6 100.0 153.1 180.0 156.0 140.5 140.1 117.0 89.9 60.0 43.4 1295.2
Hezetasuna (%) 81 75 71 64 63 65 68 68 69 75 81 83 71.9
Iturria: [1]

Historia

Limerickeko lehenengo asentamenduak Inis Sibhtonn zuen izena, zeinak "erregearen uhartea" esan nahi duen. Limerick herria bera vikingoek sortu zuten 812 urtean eta hauek Hlymrekr izena eman zioten.

XII mendean normandiarrek hiria berdiseinatu zuten eta Joanes erregearen gaztelua eta Andre Mariaren katedrala eraiki zituzten. Garai hartan Thomond erresumako hiriburua izan zen eta hala iraun zuen 1543ean desegin zen arte. Gaur egun oraindik ohiko toponimoa da Thomond.

Shannon estuarioko hiri estrategikoa zenez, XVII mendeko gerra zibiletan nabarmen sufritu zituen Oliver Cromwellen (1651) eta Gilen III.aren aldekoen setioak (1690), batez ere Boyneko gudua galdu eta ihes egin zuten irlandar errebeldeei babesa eman zienean. Azken gertakari honek makina bat kondaira sortu ditu irlandar folklorean. Setioa Limerickeko Itunarekin amaitu zen 1691ean. Itun honek eskubideak eman zizkien katolikoei, beti ere Gilen III.aren menpekotasuna onartuz.

Bake egoera honek hiriaren loraldi ekonomikoa ekarri zuen. Merkataritzak ekarritako aberastasunari esker Limerick asko handitu zen eta erdigunean georgiar estiloko etxeak eraiki ziren, gaur egun duen itxura hartuz. 1800ko Batasun Agiriak eta Irlandako Gosete Handiak hiriaren hazkundea gelditu eta gainbehera ekarri zuen. Hala ere Dublin, Cork eta Waterforderako trenbideak eraiki ziren eta inguruko erdigune izaten jarraitu zuen.

XX mendea Irlandar Independentzia Gerrarekin hasi zen. Limericken britainiar armadaren aurkako protesta sutsuak izan ziren eta hiriak bere burua soviet aske izendatu zuen 1919 apirilaren 15ean. Egoera honek astebete iraun zuen.

Ekonomia

Dublinen eta Corkek ondoren, Irlandako hirugarren ekonomia gunea da. Unibertsitateak, Teknologia Institutuak eta Aireportuak Ipar Amerikako konpainia handiak ekarri dituzte Limerickera, besteak beste Dell (teknologia berriak) eta Johnson & Johnson (lentillak).

Dell-ek berak Irlandako Barne produktu gordinaren %2a ekoizten zuen, baina 2009an lantegia Limericketik atera eta Poloniara eramatean langabezia tasak gora egin du hirian. Gaur egun %28'6koa da, Irlandako batazbestekoaren bikoitza.

Kultura

Irlandako kultur hiri nagusietako bat da Limerick. Belltable Theater antzokia, arte garaikideko Limerick City Gallery of Art museoa, Irish Chamber Orchestra (Irlandako Ganbara Orkestra) eta Hunt Museum dira honen adibide.

Hiri honetan Angela's Ashes eleberria eta izen bereko filma girotuta daude. Bertakoa da The Cranberries musika talde famatua ere.

Kirolak

Errugbia da kirol maiteena Limerickeko konderrian, "Errugbiaren Irlandako hiriburua" dela esaten da. 2006 eta 2008an Heinecken Cup Europako txapelketa handia irabazi zuen Munster Rugby taldearen egoitza Limericken dago, Corken ere jokatzen badu ere. Irlandako liga handian dabiltzan elkarte ugari Limerickekoak dira, hala nola, Shannon, Garryowen, Old Crescent eta Young Munster. Shannon RFC da All-Ireland errugbi liga gehien irabazi dituen taldea, 9 hain zuzen ere.

Joko gaelikoei dagokienez Limerick GAA taldeak zazpi aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia. Futbol gaelikoaren atalean bi garaipen ditu txapelketa nagusian, baina biak ere XIX mendearen bukaeran lorturikoak dira.

Futbolean ere maila polita erakutsi du Limerickeko futbol taldeak Irlandako bi Liga eta bi Kopa irabaziz.

Ondasun nabarmenak

  • King John's gaztelua: 1200an Shannon ibaiaren uhartean eraikia.
  • Andre Mariaren katedrala: Katedral anglikar hau hiriko eraikin zaharrena, 1172an eraikia.
  • Saint John's katedrala: 1861ean jasotako katedral katolikoa.
  • Hunt museoa.

Pertsonaia ezagunak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. From the [1] of Met Éireann; see Shannon Airport (Weather Observing Stations). .

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Limerick Aldatu lotura Wikidatan