Edukira joan

«Laki»: berrikuspenen arteko aldeak

2.720 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Laki lotu du, Wikidataren arabera.)
No edit summary
 
Erupzioaren eraginez Islandiako biztanleriaren laurden bat hil zen eta mundu osoan eragindako klima aldaketek eta errautsek beste sei milioi pertsona hil zituztela uste da.<ref>http://www.history.com/shows/how-the-earth-was-made/videos#how-the-earth-was-made-iceland History Channel</ref>.
 
==1783ko erupzioa==
[[1783]]ko [[ekainaren 8]]an, [[Islandia]]n, goizez uhartearen hegoaldeko Laki sumendiak eztanda egin zuen. Hurrengo egunetan, guztira, bost [[erupzio]] izan ziren eta 1784ko otsailera bitarte beste bost erupzio txikiago ere jasan zituen. Ondorioz, zortzi arrakala zabaldu eta laba isurtzen hasi ziren. [[Laba]] jarioa ez zen beste hainbeste hilabete pasa arte eten<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2235/islandiako-sumendia-eta-frantziako-iraultza «Islandiako sumendia eta Frantziako iraultza»], ''Argia'', 2010-06-20, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
===Eragina Islandian===
[[Islandia]]n uztak alferrik galdu ziren erabat, abelburuen %75 hil zen eta goseak uhartea hartu zuen. Hurrengo hilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren, garai hartan [[Islandia]]k zituen biztanleen %25, gutxi gorabehera<ref name=aa></ref>.
 
[[Sumendi]]ak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten [[gas]]ek adinako kalterik eragin, eta ez soilik Atlantikoko uharte bolkanikoan<ref name=aa></ref>.
 
===Eragina Erresuma Batuan===
Lakik 100 milioi tona [[sufre dioxido]] jaurti zituen atmosferara. Laino trinko gorrixka egun gutxitan iritsi zen [[Londres]]era zein [[Paris]]era, eta uztailean ipar hemisferio osoan zabalduta zegoen. Uda hartan, [[Erresuma Batua]]n itsasontziek portuetan geratu behar izan zuten eta zenbait lekukok idatzi zuten eguzkiak “odolaren kolorea” zuela. Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000 britainiar inguru hil omen ziren [[uda]] bero hartan. Ondoren negu luze eta ikaragarri hotza etorri zen, eta hotzak beste 8.000 britainiar eraman zituen<ref name=aa></ref>.
 
===Eragina Ameriketako Estatu Batuetan eta beste estatuetan===
Eguzki izpiek ezin zuten lurrazalera lehengo indarraz iritsi eta hurrengo hiru urteetan, [[tenperatura]] batez beste bi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan. [[Mississippi]] ibaia osorik izoztu zen, [[New Orleans]]eraino eta, beraz, izotza Mexikoko Golkora iritsi zen. 1784an muturreko eguraldiak gosetea eraman zuen [[Egipto]]ra eta sei biztanletik bat zendu zen. Japoniako inoizko goseterik larrienetakoa ere, [[Tenmei]] gosetea, orduantxe izan zen<ref name=aa></ref>.
 
Garaikideek ez zuten Lakiren erupzioa ondorengo hondamendiekin lotu, baina egungo historialariek gero eta argiago dute lotura hori. Bost urte geroago [[Paris]]eko biztanleak goseak jota zeuden, azken urteetako [[eguraldi]] kaxkarrak eta uzta txarrek eraginda. Eta, besteak beste arrazoi horregatik, [[Frantziako Iraultza]] piztu zen<ref name=aa></ref>.
 
==Biktimak==
Orotara, Laki [[sumendi]]aren erupzioak bi milioi hildako eragin zituela kalkulatzen da eta horrek historiako erupziorik hilgarriena bihurtzen du<ref name=aa></ref>.
 
== Ikus, gainera ==
4.660

edits