Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9089805 orrian
28. lerroa: 28. lerroa:
[[Kategoria:Euskal Autonomia Erkidegoa]]
[[Kategoria:Euskal Autonomia Erkidegoa]]
[[Kategoria:Espainiako botere judiziala]]
[[Kategoria:Espainiako botere judiziala]]
[[Kategoria:Euskal Herriko epaitegiak]]

19:48, 3 azaroa 2014ko berrikusketa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia Espainiako Justizia Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan duen justizia organo gorena da. Auzitegiaren egungo presidentea Juan Luis Ibarra da.

Alor zibilean, zigor-alorrean, administrazioarekiko auziak eta gizarte arloen gainean du eskumena. Hiru Sala ezberdinetan banatzen da. Auzitegiko Presidentea dago, eta sala bakoitzarentzat Presidente bat. Halaber, arlo bakoitzak bere Presidentea du eta sala guztiak hainbat magistratuek osatzen dute.

« Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da:
  • Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide Zibil Foralaren gaietan kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.
  • Gaztigatzeko eta sozial mailan, instantzia eta gradu guztietara, kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak izan ezik.
  • Kontentzioso-administratibo mailan eta Autonomia Erkidegoak legegintza exklusiboa dueneko gaietan

instantzia eta gradu guztietara, beraiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak diktaturikoak izanez gero, eta lehen instantzian, aldiz, Estatuko Administrazioak diktaturikoak baldin badira.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialen arteko konpetentzi arazoetara.
  • Jabegoaren Erregistroetan sarrera eduki behar duten Euskal Zuzenbide bereziaren dokumentuen kalifikapenari buruzko errekurtsoetara. Autonomia Estatutuaren 14. artikulua[1]
»

Plazen banaketa lehiaketa bidez egiten da, Estatu mailako arau orokorrei jarraituz:

« Magistratu, Epaile eta Idazkarien izendapena Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege Organikoetan aurrikusten den bezalaxe egingo da, Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emanez, izatasuna eta auzotasuna dela eta, salbuespenik egin gabe. Autonomia Estatutuaren 35.1 artikulua[1] »

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak