Aralar (alderdi politikoa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
| ikurra = [[Fitxategi:Aralar (logo).jpg|180px]]
| ikurra = [[Fitxategi:Aralar (logo).jpg|180px]]
| kolore = red
| kolore = red
| presidentea = [[Patxi Zabaleta]]
| presidentea = [[Rebeka Ubera]]
| buruzagia =
| buruzagia =
| bozeramailea =
| bozeramailea =
15. lerroa: 15. lerroa:
}}
}}
{{argitzeko|alderdi politikoari|Aralar (argipena)}}
{{argitzeko|alderdi politikoari|Aralar (argipena)}}
'''Aralar''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] alderdi politiko [[abertzale]], [[independentismo|independentista]] eta ezkertiarra da. [[Euskal Herritarrok]]en (EH) banantze baten ondorioz sortu zen.
'''Aralar''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] alderdi politiko [[abertzale]], [[independentismo|independentista]] eta ezkertiarra da. [[Euskal Herritarrok]]en (EH) banantze baten ondorioz sortu zen. Gaur egun [[Euskal Herria Bildu|EH Bildu]] koalizioaren kide da.


== Historia ==
== Historia ==
68. lerroa: 68. lerroa:
[[2007]]ko maiatzaren udal hauteskunde, foru parlamentu eta batzar nagusietarako, [[Ezker Batua Berdeak]]ekin koalizioan aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko 112 udalerritan, [[Nafarroa]]n, Nafarroa Bai hautes-koalizioaren barruan 42tan eta beste 26tan bakarrik edo plataformen bidez.
[[2007]]ko maiatzaren udal hauteskunde, foru parlamentu eta batzar nagusietarako, [[Ezker Batua Berdeak]]ekin koalizioan aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko 112 udalerritan, [[Nafarroa]]n, Nafarroa Bai hautes-koalizioaren barruan 42tan eta beste 26tan bakarrik edo plataformen bidez.


Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Aralarrek, ilegalizazioak emandako karguak alde batera utzita, 56 zinegotzi propio eskuratu zituen, eta EB-Aralar koalizioak lortutako 12 batzarkideetatik 4. Gainera, 4 udalerrik Aralarreko alkatea daukate: [[Asparrena]]k, [[Aretxabaleta]]k, [[Elgeta]]k eta [[Zaldibia]]k
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Aralarrek, ilegalizazioak emandako karguak alde batera utzita, 56 zinegotzi propio eskuratu zituen, eta EB-Aralar koalizioak lortutako 12 batzarkideetatik 4. Gainera, 4 udalerrik Aralarreko alkatea daukate: [[Asparrena]]k, [[Aretxabaleta]]k, [[Elgeta]]k eta [[Zaldibia]]k.


Nafarroan, [[nafarroako Parlamentua|Foru Parlamentuan]] Nafarroa Bairen zerrendak eskuratutako 12 eserlekuetatik, 5 ordezkari aralarkideei dagozkie eta [[Iruñe]]ko 8 zinegotzietatik 3. Guztira Aralarrek nafarroan 3 alkate dauzka (Berriozar, Irurtzun, Zizur Nagusia), eta 30 zinegotzi.
Nafarroan, [[nafarroako Parlamentua|Foru Parlamentuan]] Nafarroa Bairen zerrendak eskuratutako 12 eserlekuetatik, 5 ordezkari aralarkideei dagozkie eta [[Iruñe]]ko 8 zinegotzietatik 3. Guztira Aralarrek nafarroan 3 alkate dauzka (Berriozar, Irurtzun, Zizur Nagusia), eta 30 zinegotzi.

19:04, 15 azaroa 2014ko berrikusketa

Aralar
Sorrera2001
Egoitza nagusiaIruñea
Ideologia politikoaEzker Abertzalea, independentismoa
Eserlekuak erakundeetanEusko Legebiltzarrean
3 / 75

Nafarroako Parlamentuan
5 / 50

Euskadiko Batzar Nagusietan
1 / 153

Europar Legebiltzarrean
1 / 736
(Herrien Europa koalizioan, legegintzaldi osoa ez)

Espainiako Diputatuen Kongresuan
7 / 350
(Amaiur koalizioan)

Espainiako Senatuan
3 / 208
(Amaiur koalizioan)
www.aralar.net
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aralar (argipena)».

Aralar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale, independentista eta ezkertiarra da. Euskal Herritarroken (EH) banantze baten ondorioz sortu zen. Gaur egun EH Bildu koalizioaren kide da.

Historia

90eko hamarkadan sortu zen Herri Batasunako korronte kritiko moduan, Patxi Zabaleta buru zelarik.[erreferentzia behar]

2000. urtean ETAren su etena amaitzean, Euskal Herritarrokeko sektore nagusiak Batasuna alderdian birsortzea erabaki zuen. Aralar korrontearen inguruan bildutakoek, berriz, ezker abertzale ofizialari borroka armatuaren inguruan hausnarketarik ez egitea leporatu eta alderdiaren barne antolakuntza kritikatu zuten. Batasunaren ildo nagusiekin ados ez egonik, Aralarrek alderdi politiko independente gisa antolatzea erabaki zuen.

Espainiako Kongresurako aurkeztu zen 2004ko martxoan eta Zutikekin koalizioan Euskal Autonomia Erkidegoan, baina eserleku bakar bat ere ez zuen lortu. Nafarroan Nafarroa Bai (NaBai) koalizioa bultzatu zuen, EA, Batzarre, EAJ eta independenteekin elkartuta. Nafarroa Baik Madrileko legebiltzarrean eserleku bat lortu eta Uxue Barkos independenteak hartu zuen.

Europako hauteskundeetara aurkeztu zen 2004. urtean, baina ez zuen eserlekurik lortu.

2004ko azaroan Donostian II. Kongresua egin zen, eta Patxi Zabaleta berretsi zen alderdiko koordinatzaile nagusia izateko. Alderdiaren gazteria eratu zen Iratzarri izenarekin. Militanteek alderdi independente moduan jarraitzea erabaki zuten eta ezkerreko hainbat jende, lehen Batasunan ez zegoena, alderdira erakarri zuten.

2005eko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Gipuzkoatik parlamentari bat lortu zuen.

2006ko azaroaren 18 eta 19an Bilboko Euskalduna jauregian III. Kongresua egin zuen "Ezkerraberri" lemapean, han lehenengo kongresuko ildo nagusiei eutsi eta exekutiba berritu zen. Patxi Zabaleta aukeratu zuten berriz alderdiko koordinatzaile nagusi bozen %93,03rekin.

2007tik aurrera Jon Abrilek hartu ditu alderdiaren koordinatzaile funtzioak, nahiz eta Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusi izaten jarraitu, azken honek Nafarroa Bai hautes koalizioko Nafarroako parlamentari bezala duen kargua egoki landu dezan.

2010eko abenduan Araban eszisioa izan zuen alderdiak. Hainbat militantek —%40, euren arabera— eta herrialdeko udal ordezkari guztiek Aralar utzi eta Araba Bai sortu zuten[1]. 2011an Amaiur Koalizioaren barnean aurkeztu zen (Ezker Abertzalea, Alternatiba eta Eusko Alkartasunarekin) Espainiako hauteskunde orokorretara.

2014ko azaroaren 8an, Aralarrek VI. biltzarra hasi zuen. Besteak beste, ezker abertzale «berriaz» eta haren egituraketaz aritu zen. Iñaki Aldekoak beharrezko jotzen zuen pausoak ematea[2]. Aralarreko VI. biltzarrean afiliatuen %13k onartu zuen estatutu berrien aurkako osoko zuzenketa[3].

Azaroaren 15ean, Rebeka Ubera izendatu zuten Aralarreko idazkari nagusi[4].

Ideologia

Abertzalea eta ezkertiar moduan definitzen dira, eta bere egiten dituzte ezker abertzalearen aldarrikapen historikoak:

  • Demokrazia.
  • Sozialismoa.
  • Independentismoa. Euskal Herriaren independentzia nahi dute errepublika independente moduan, autodeterminazio eskubidearen eta herri gisa aitortuak izatearen bitartez.
  • Estatuaren biolentziaren aurka (polizia eta militarrak) eta ETArenaren aurka, bide politikoak defendatzen ditu eta desobedientzia zibilaren alde dago.
  • Ingurumena eta antiglobalizazioa.

Kritikak

Jatorrizko alderdiak eta haren inguru sozialak luze eta gogor kritikatu du. Militantziaren barrutik ere instituzioetan hartutako lan ildoagatik eta aukeratu dituen aliantzengatik kontrako iritziak izan ditu eta horren ondorioz hasierako jarraitzaile esanguratsu batzuk atzean gelditu dira (Txillardegi, besteak beste).

Hasieran, erradikalismoaren "makillajea" izatea egozten zitzaien EAJ eta EAren aldetik, baita PP eta PSE-EEren aldetik ere. Ezker abertzalean jatorria duen alderdia izaki, sektore maioritarioaren eta Aralarren arteko harremanak zailak izan dira, eta eraso batzuk izan ditu bere egoitzetan.

Emaitzak

2003ko hauteskunde foraletan 24.068 boto lortu zituen Nafarroan, %8,02, eta lau eserleku Nafarroako Parlamentuan. Lurralde honetan bertan, %4,76 lortu zuen udal hauteskundeetan eta hiru alkate, Leitza, Altsasu eta Luzaidekoak alegia. EAEn botoen %1,51 lortu zuen, 30 zinegotzi, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari bat eta Zaldibiako alkatetza.

2004ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, EAEn Zutik alderdiarekin batera aurkeztu eta botoen %3,09 lortu zuen. Nafarroan Nafarroa Bai koalizioaren barne aurkeztu zen, %18,04 eta Espainiar Kongresurako eserleku bat lortu. Nafarroan hirugarren aldiz lortutako ordezkaritza abertzale hori Uxue Barkosek hartu zuen.

2005ean Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetara aurkeztu eta %2,33 lortu zuen erkidegoan, Gipuzkoatik (%3,96)eta legebiltzarkide bat, Aintzane Ezenarro. 2007ko udal eta foral hauteskundeetan, berriz, Ezker Batuarekin aurkeztu zen.

2009ko hauteskunde autonomikoetan gorakada nabarmena izan zuen, 62.214 boto eta 4 eserleku lortu baitzituen.

Aralar erakundeetan

2007ko maiatzaren udal hauteskunde, foru parlamentu eta batzar nagusietarako, Ezker Batua Berdeakekin koalizioan aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko 112 udalerritan, Nafarroan, Nafarroa Bai hautes-koalizioaren barruan 42tan eta beste 26tan bakarrik edo plataformen bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Aralarrek, ilegalizazioak emandako karguak alde batera utzita, 56 zinegotzi propio eskuratu zituen, eta EB-Aralar koalizioak lortutako 12 batzarkideetatik 4. Gainera, 4 udalerrik Aralarreko alkatea daukate: Asparrenak, Aretxabaletak, Elgetak eta Zaldibiak.

Nafarroan, Foru Parlamentuan Nafarroa Bairen zerrendak eskuratutako 12 eserlekuetatik, 5 ordezkari aralarkideei dagozkie eta Iruñeko 8 zinegotzietatik 3. Guztira Aralarrek nafarroan 3 alkate dauzka (Berriozar, Irurtzun, Zizur Nagusia), eta 30 zinegotzi.

Erakundeetan
Zinegotziak 130
Alkateak 8
Eusko Legebiltzarra 4 (75etik)
Nafarroako Parlamentua 5 (50etik)
Bizkaiko Batzar Nagusiak 1 (51tik)
Gipuzkoako Batzar Nagusiak 2 (51tik)
Arabako Batzar Nagusiak 1 (50etik)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak