San Martzial baseliza (Irun): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′52″N 1°45′59″W / 43.33114°N 1.76652°W / 43.33114; -1.76652
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:
* [[Aldabe (Irun)|Aldabe edo San Martzial mendia]]
* [[Aldabe (Irun)|Aldabe edo San Martzial mendia]]


[[Kategoria:Euskal Herriko baselizak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako baselizak]]
[[Kategoria:Irungo eraikinak]]
[[Kategoria:Irungo eraikinak]]
[[Kategoria:Irungo historia]]
[[Kategoria:Irungo historia]]

09:17, 17 azaroa 2014ko berrikusketa

San Martzial baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°19′52″N 1°45′59″W / 43.33114°N 1.76652°W / 43.33114; -1.76652
Map
Arkitektura

San Martzial baseliza Gipuzkoako Irun udalerrian dagoen baseliza bat da, hain zuzen ere Aldabe edo San Martzial mendian dago. Irundarrek aski ezaguna, maitatua eta bisitatua den lekua da.

Espainia eta Frantzia arteko muga Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen Bidasoa ibaian finkatu zenetik (XV. mende amaieran), oso posizio estrategikoan aurkitu izan da Aldabe mendia, horren ondorioz ugari izan direlarik haren inguruan izandako borrokak, ezagunenak 1522ko San Martzialko gudua eta 1813ko San Martzialgo bigarren gudua, biak ala biak espainiarrek irabaziak. Konbentzio Gerran (1793-1795) eta Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) ere izan ziren borrokak, azken kasu honetan 1936ko abuztuan eta iraileko lehen egunetan (Irungo gudua), matxinatuek mugara iritsi nahi zutelako eta holan zonalde errepublikarra isolatu.

Historia

XVI. menderarte eta jatorriz Aldabeko Haitza izenez ezaguna zen. 1522ko ekainaren 30an jazotako San Martzialeko guduan nafar eta frantziarren aurka lortutako garaipena oroitarazteko asmoz Gipuzkoako kapitain jeneral zen Beltrán de la Cueva gaztelarrak baseliza eraiki zuen. Beltrán de la Cuevaren lehenbiziko asmoz fraideentzako monasterio bat eraikitzea izan zen, baina Irungo herriak San Martzialen omenezko baseliza bat egitea eskatu zion, garaipen hura lortu zen eguneko santua baitzen, ordutik aurrera Aldabe mendiak San Martzial mendia izena jaso zuelarik. Mendi honetan izen berdineko Aldabe baserria ere badago, XIX. mendeko arkitektur ondare oparoa zuelarik.

Antzinako baseliza hura 1796an tximista batek kiskaldu eta sunstitu zuen, 1804 berreraikia eta bertan irudi berria ipini zelarik. Kanpoaldean, baselizaren hormari atxikitutako monumentu txiki bat dago, bertan, 1899an mendira doan bidea eraikitzen lagundu zutenen izenak idatziak dauden koaderno bat gordetzen delarik. Era berean, San Martzialgo guduak oroitarazten dituen bi oroitarriz osatutako pinakulu bat ere badago. Zaharberritua izan ostean, 1910an dorrea altxatu zen. Espainiako Gerra Zibilan zehar eraikinak berriz ere kalteak jasan zituen.

Baseliza honen aldamenean behatoki bat ere badago, bertatik Irun, Txingudiko badia, Hondarribia, Bidasoaldea eta Jaizkibelgo ikus goza ahal daitekelarik, bai eta aldameneko jatetxean euskal gastronomiako edozein plater dastatu ere.

Ikus gainera