Arte (zuhaitza): berrikuspenen arteko aldeak
t →Ezaugarriak: akatsa zuzentzea |
t →Habitata: informazio gehikuntza txikia |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
== Habitata == |
== Habitata == |
||
Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian autoktonoa da |
Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea ''artadia''[[https://es.wikipedia.org/wiki/Encinar|Encinar]] da. |
||
== Erabilera == |
== Erabilera == |
14:15, 18 azaroa 2014ko berrikusketa
Arte (zuhaitza) | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus ilex |
Banaketa mapa | |
Subespezieen banaketa: Quercus ilex ilex (berdez), Quercus ilex rotundifolia (arrosaz). | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | artearen zur |
Artea (Quercus ilex) zuhaitz mota bat da.
Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Halere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto erorkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.
Ezaugarriak
Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 m garai izan daiteke.
Zurtoina – Azala
Zurtoinaren azala marroi iluna eta zartatua da.
Hostoak
Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.
Fruituak
Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.
Habitata
Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia[[1]] da.
Erabilera
Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.
Mitologia
Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte (zuhaitza) |