Patxi López: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
→‎Seigarren lehendakaria: askotxo da Lopez «sozialista» dela esatea (asko jota, sozialdemokrata izango da)
45. lerroa: 45. lerroa:
[[2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan]] [[lehendakari]]gai izan zen. Sozialistek [[Barack Obama]]k [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] azken kanpainan erabilitako ideia asko erabili zituzten beren hautagaiak bultzatzeko (mitinetan, sloganetan...)<ref name= Mundo1/>. Azken emaitzetan [[Ezker abertzalea|Ezker Abertzalearen]] hautagaiak legez kanpo utzi izanak eragina izan zuen gehiengoen eraketan, eta Patxi Lopezek horregatik lortu zuen gehiengoa osatzea PPren babesarekin<ref>[http://www.berria.info/m1/ Berria: ''Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak - 2009'']</ref><ref>[http://www.gara.net/paperezkoa/20090302/124933/es/El/apartheid/impone/un/Parlamento/espanolista/excluye/a/101.000/votantes/y/abre/a/Lopez/la/puerta/de/Ajuria/Enea/ Gara: ''El apartheid impone un Parlamento españolista, excluye a 101.000 votantes y abre a López la puerta de Ajuria Enea'']</ref>.
[[2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan]] [[lehendakari]]gai izan zen. Sozialistek [[Barack Obama]]k [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] azken kanpainan erabilitako ideia asko erabili zituzten beren hautagaiak bultzatzeko (mitinetan, sloganetan...)<ref name= Mundo1/>. Azken emaitzetan [[Ezker abertzalea|Ezker Abertzalearen]] hautagaiak legez kanpo utzi izanak eragina izan zuen gehiengoen eraketan, eta Patxi Lopezek horregatik lortu zuen gehiengoa osatzea PPren babesarekin<ref>[http://www.berria.info/m1/ Berria: ''Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak - 2009'']</ref><ref>[http://www.gara.net/paperezkoa/20090302/124933/es/El/apartheid/impone/un/Parlamento/espanolista/excluye/a/101.000/votantes/y/abre/a/Lopez/la/puerta/de/Ajuria/Enea/ Gara: ''El apartheid impone un Parlamento españolista, excluye a 101.000 votantes y abre a López la puerta de Ajuria Enea'']</ref>.


Patxi Lopez kritikatua izan zen kanpainan PPrekin itunik ez zuela egingo esan ostean, legegintzaldi osorako itun estrategikoa sinatu zuelako.
Patxi Lopez kritikatua izan zen, kanpainan PPrekin itunik ez zuela egingo esan ostean, legegintzaldi osorako itun estrategikoa sinatu zuelako.


{{aipu|Ez dugula Alderdi Popularrarekin adostasunik ez dugula bilatuko errepikatu izan dut mila aldiz eta behin gehiago, Euskadin ez baitakite antinazionalismoa eta antisozialismoa besterik egiten''Patxi López'', 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako mitin batean. 2009-2-23. <ref>[http://ciberculturalia.blogspot.com/2009/04/la-hemeroteca-es-lo-que-tiene.html ''Ciberculturalia bloga''.]</ref>}}
{{aipu|Ez dugula Alderdi Popularrarekin adostasunik ez dugula bilatuko errepikatu izan dut mila aldiz eta behin gehiago, Euskadin ez baitakite antinazionalismoa eta antisozialismoa besterik egiten''Patxi López'', 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako mitin batean. 2009-2-23. <ref>[http://ciberculturalia.blogspot.com/2009/04/la-hemeroteca-es-lo-que-tiene.html ''Ciberculturalia bloga''.]</ref>}}


[[2009]]ko [[maiatzaren 5]]ean izendatu zuten [[Eusko Legebiltzar]]rean [[lehendakari]] 39 bozkarekin<ref>[http://www.nytimes.com/2009/05/07/world/europe/07spain.html?_r=1&scp=2&sq=patxi%20lopez&st=cse New York Times: ''New Basque President Vows to Fight ETA '']</ref>. [[Ibarretxe]]ren 35 botoak ez ziren nahikoak izan lehendakaritza berriz lortzeko<ref>[http://www.berria.info/albisteak/33621/Lopez_hautatu_dute_lehendakari_eta_Ibarretxek_politika_utzi_du.htm Berria: ''Lopez hautatu dute lehendakari eta Ibarretxek politika utzi du'']</ref>.
[[2009]]ko [[maiatzaren 5]]ean izendatu zuten [[Eusko Legebiltzar]]rean [[Eusko Jaurlaritzako lehendakari]], 39 bozekin.<ref>[http://www.nytimes.com/2009/05/07/world/europe/07spain.html?_r=1&scp=2&sq=patxi%20lopez&st=cse «New Basque President Vows to Fight ETA»], ''New York Times''.</ref> [[Ibarretxe]]ren 35 botoak ez ziren nahikoak izan lehendakaritza berriz lortzeko<ref>[http://www.berria.info/albisteak/33621/Lopez_hautatu_dute_lehendakari_eta_Ibarretxek_politika_utzi_du.htm «Lopez hautatu dute lehendakari eta Ibarretxek politika utzi du»], ''Berria''.</ref>


Patxi Lopez [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] lehen [[lehendakari]] [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|sozialista]] bihurtu zen, [[1978]]ra arte [[Eusko Kontseilu Nagusia|Kontseilu Nagusiaren]] presidente izan zen [[Ramon Rubial]] kontuan hartu gabe<ref name= Berria1/>. Lehendakari kargua hartzean ohitura ere aldatu zuen, zin egin beharrean, promes egin baitzuen, bere izaera laikoa aldarrikatuz<ref>[http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090507/mas-actualidad/politica/patxi-lopez-promete-cargo-200905071102.html El Correo: ''Arranca el tiempo del lehendakari Patxi López'']</ref><ref>[http://www.deia.com/es/impresa/2009/05/08/bizkaia/politika/558425.php Deia: ''López elimina la referencia al pueblo vasco en su promesa y lo sustituye por ciudadanía '']</ref>. Honez gain, [[Gernikako arbola]]ren aurrean egindako ekitaldian, lehen aldiz demokrazia ezarri zenetik, Guardia zibilak gonbidatu zituen. Herritar askok irain gisa hartu zuten hau eta handik denbora gutxira, Bizkaiko aldundiak Guardia Zibilei sarrera legez debekatu zien Gernikako Arbolaren eremura.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2009-05-08/002/008/Lopezek_aginte_makila_hartu_du.htm Berria: ''Lopezek aginte makila hartu du'']]</ref>
Eusko Jaurlaritzako lehendakarien artean, Patxi Lopez izan zen [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSOE]]ko lehena ([[1978]] arte [[Eusko Kontseilu Nagusi]]ko lehendakari izan zen [[Ramon Rubial]] kontuan hartu gabe).<ref name= Berria1/> Lehendakari kargua hartzean ohitura ere aldatu zuen, zin egin beharrean, promes egin baitzuen, bere izaera laikoa aldarrikatuz<ref>[http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090507/mas-actualidad/politica/patxi-lopez-promete-cargo-200905071102.html El Correo: ''Arranca el tiempo del lehendakari Patxi López'']</ref><ref>[http://www.deia.com/es/impresa/2009/05/08/bizkaia/politika/558425.php Deia: ''López elimina la referencia al pueblo vasco en su promesa y lo sustituye por ciudadanía '']</ref>. Honez gain, [[Gernikako arbola]]ren aurrean egindako ekitaldian, lehen aldiz demokrazia ezarri zenetik, Guardia zibilak gonbidatu zituen. Herritar askok irain gisa hartu zuten hau eta handik denbora gutxira, Bizkaiko aldundiak Guardia Zibilei sarrera legez debekatu zien Gernikako Arbolaren eremura.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2009-05-08/002/008/Lopezek_aginte_makila_hartu_du.htm Berria: ''Lopezek aginte makila hartu du'']]</ref>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

11:50, 27 azaroa 2014ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Francisco Javier López ÁlvarezPatxi López izenaz ezaguna— (Portugalete, Bizkaia, 1959ko urriaren 4a - ) Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari ohia eta PSE-EEko idazkari nagusi ohia da. IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan Eusko Legebiltzarreko kide izan da. Gaur egun, PSOEko zuzendaritza exekutiboko kide da.

Bizitza

Bilbon bizi bada ere, portugaletetartzat du bere burua.[1][2][3] Gurasoak ezkerraldekoak zituen: ama Portugaletekoa, eta aita Sestaokoa[1]. Amaren aldetik arbasoak Gueñesko La Quadra auzokoak dira, aitaren aldetik Deustukoak.[4] Aita Eduardo Lopez Albizu, Lalo, Euskal Herriko sozialismoaren agintari historikoa zuen. Horrek Patxi Lopezen ideologia finkatu zuen.[5] Gurasoak erbestean izan zituen Frankismoaren garaian ama Cáceresen eta aita Almerian.[1] Erbestetik itzulita, aitak klandestinitatean lagundu zuen Espainiako Alderdi Sozialista berreraikitzen. Hori zela eta, orduko buruzagi historikoak, Felipe González, Alfonso Guerra, Manuel Chaves eta abar, maiz joaten ziren haren etxera Ramón Rubial, Nicolas Redondo eta Eduardo Lopezekin bilerak egitera.[1][5]

Ez dauka goi mailako ikasketarik, izan ere, Ingeniaritza ikasketak lehenengo urtean bertan behera laga zituen[4], graduatu gabe[5]. Ez da euskalduna, hau da, ez daki euskaraz, baina ikasten aritu omen zen.[6] Beti politikari lotuta, orain arte ez du politikaz kanpoko enplegurik izan, ez inongo administraziotan, ez sektore pribatuan.

Musikazalea da, eta etxean instrumentu asko ditu, bat bera ere jotzen jakin ez arren.[1] Massive Atack, Van Morrison, Peter Gabriel, Bruce Springsteen, The Smiths edota Mikel Urdangarin ditu gustuko[7]. Dantzari ere ekin zion, izan ere, 15 urte eman zituen Portugaleteko "Berriztasuna" dantza-taldean.[7] Athletic Club, Club Portugalete eta Otxarkoaga FCko kluben bazkide da.

Emaztea Otxarkoaga auzoko Begoña Gil du,[7] 1995. urtetik Bilboko udaleko zinegotzia dena.[8]

Euskadiko Alderdi Sozialista

Euskadiko Gazteri Sozialistako kidea da 1975etik, eta, 1985tik 1988ra bertako idazkari nagusia izan zen[1][5]. 1977an PSEko kide bihurtu zen. 1986ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak izan zirela eta, UGT PSOEtik urrundu eta sindikatuko ordezkari gorenak ziren Nicolas Redondo eta Anton Sarazibar alderdiko Bizkaiko zerrendatatik atera eta Lopez, alderdiko batzar exekutiboan sartu zena, 1987an diputatu bihurtu zen Madrilgo Kongresuan[5]. Urte bi eman zituen Madrilen, non Jose Luis Rodriguez Zapatero ezagutu zuen[1]. 1986tik 1990ra arte Espainiako Diputatuen Kongresuan aritu zen. Eusko Legebiltzarrean, 1991tik dihardu etenik gabe.

Urte hartan Antolakuntza Idazkaritza hartu zuen, eta 1995ean Bizkaiko Instituzio Idazkaritza. 1997an Bizkaiko Idazkari Nagusia izendatu zuten[5], 2000an berretsia. PSE-EEko Idazkari Nagusi 2002ko martxoaren 23an hautatu zuten Nicolas Redondo Terrerosek dimititu eta gero[1][5].

Seigarren lehendakaria

2005ean lehendabizikoz izan zen lehendakarigaia. Bere alderdiak aurreko hauteskundeetan baino bost eserleku gehiago lortu bazituen ere, EAJko Juan Jose Ibarretxek irabazi zituen[5].

2006ko uztailaren 6an, ETAk su-etena aldarrikatu eta gero, Batasunako zenbait kiderekin bildu ondoren, PPk eta Ermuko Foroak kereila aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaiketa hasi zuen haren kontra[9]. Epaiketa 2009ko urtarrilaren 11n artxibatua izan zen[10].

2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan lehendakarigai izan zen. Sozialistek Barack Obamak AEBetako azken kanpainan erabilitako ideia asko erabili zituzten beren hautagaiak bultzatzeko (mitinetan, sloganetan...)[4]. Azken emaitzetan Ezker Abertzalearen hautagaiak legez kanpo utzi izanak eragina izan zuen gehiengoen eraketan, eta Patxi Lopezek horregatik lortu zuen gehiengoa osatzea PPren babesarekin[11][12].

Patxi Lopez kritikatua izan zen, kanpainan PPrekin itunik ez zuela egingo esan ostean, legegintzaldi osorako itun estrategikoa sinatu zuelako.

« Ez dugula Alderdi Popularrarekin adostasunik ez dugula bilatuko errepikatu izan dut mila aldiz eta behin gehiago, Euskadin ez baitakite antinazionalismoa eta antisozialismoa besterik egitenPatxi López, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako mitin batean. 2009-2-23. [13] »

2009ko maiatzaren 5ean izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako lehendakari, 39 bozekin.[14] Ibarretxeren 35 botoak ez ziren nahikoak izan lehendakaritza berriz lortzeko[15]

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien artean, Patxi Lopez izan zen PSOEko lehena (1978 arte Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari izan zen Ramon Rubial kontuan hartu gabe).[1] Lehendakari kargua hartzean ohitura ere aldatu zuen, zin egin beharrean, promes egin baitzuen, bere izaera laikoa aldarrikatuz[16][17]. Honez gain, Gernikako arbolaren aurrean egindako ekitaldian, lehen aldiz demokrazia ezarri zenetik, Guardia zibilak gonbidatu zituen. Herritar askok irain gisa hartu zuten hau eta handik denbora gutxira, Bizkaiko aldundiak Guardia Zibilei sarrera legez debekatu zien Gernikako Arbolaren eremura.[18]

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patxi López Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Patxi López


Aurrekoa
Juan Jose Ibarretxe
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

2009ko maiatzaren 7a - 2012ko abenduaren 17a
Ondorengoa
Iñigo Urkullu
Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre