Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|Sarako idazleari|Ziburuko idazlea|Joanes Etxeberri Ziburukoa}}
{{Beste erabilpenak|Sarako idazleari|Ziburuko idazlea|Joanes Etxeberri Ziburukoa}}
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) euskal idazlea izan zen<ref>[http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0116.htm Joanes Etxeberri literaturaren zubitegian]</ref>.
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) euskal idazlea eta sendagilea izan zen<ref>[http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0116.htm Joanes Etxeberri literaturaren zubitegian]</ref>.


== Biografia ==
== Biografia ==

15:43, 29 azaroa 2014ko berrikusketa

Joanes Etxeberri (Sara, Lapurdi, 1668 - Azkoitia, Gipuzkoa, 1749) euskal idazlea eta sendagilea izan zen[1].

Biografia

Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari Saran ekin zion, momentu eta hartan bertan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zelarik. Hamaika seme-alaba izan zituzten eta haien artean Agustin, Mutrikuko mediku izanen zena, da aipagarriena. Gerora Hego Euskal Herrira joan zen, 1713ko abenduaren 11n Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Baztango Elizondon ere lan egin omen zuen denbora batean baina betez ere Beran bizitu izan zen 1722ra arte. Urte hartan Hondarribiara joan zen horrezkero zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak, Etxeberri Hondarribitik aldegitera eraman zuen. 1725eko urrirako Azkoitiko mediku ageri zen. Bezeroen artean Loiolako josulagunak zeuzkan, haien artean Kardaberaz edota Larramendi zituelarik. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, 1749ko lehenengo erdialdean 81 urterekin zendu zelarik[2]. Euskaltzale handia zen eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Sarako erretorea buruzagi eta aitzindaritzat zeukan eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren, bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.

Lanak

Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:

Bizi izan artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren XX. menderarte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".

Bazen laugarren obra bat ere; Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak