Kaskarotenea ikastolaren auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
63. lerroa: 63. lerroa:


[[Azaroaren 28]]an jakin zenez, [[abenduaren 2]]an jakingo zen Ziburuko ikastolaren epaia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002210/013/003/2014-11-29/asteartean_jakinen_da_ziburuko_ikastolaren_epaia.htm «Asteartean jakinen da Ziburuko ikastolaren epaia»], ''Berria'', 2014-11-29</ref>.
[[Azaroaren 28]]an jakin zenez, [[abenduaren 2]]an jakingo zen Ziburuko ikastolaren epaia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002210/013/003/2014-11-29/asteartean_jakinen_da_ziburuko_ikastolaren_epaia.htm «Asteartean jakinen da Ziburuko ikastolaren epaia»], ''Berria'', 2014-11-29</ref>.

[[Abenduaren 2]]an, epaileak Poulouren eskaria ukatu eta ez zioten isuna handituko Ziburuko ikastolari. Epaileak ontzat jo zuen [[Seaska]]k gunetik joateko egiten dituen "indarrak". [[Ziburu]]ko Herriko Etxeak Seaska auzitara bidali zuen, ikastolaren egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurora igotzeko<ref>Itxaso Cuevas - Ipar Euskal Herriko Hitza, [http://www.berria.eus/albisteak/105978/epaileak_poulouren_eskaria_baztertuta_ez_diote_isuna_handituko_ziburuko_ikastolari.htm «Epaileak Poulouren eskaria baztertuta, ez diote isuna handituko Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-12-02</ref>.


==Kanpo loturak==
==Kanpo loturak==

23:25, 2 abendua 2014ko berrikusketa

Kaskarotenea ikastolaren auzia 2014ko ekainean hasi zen Ziburuko udalaren eta ikastolaren artean.

Ikastolaren sorrera

2012ko azaroan, Ziburuko Marinela auzoko eskola publikoa obretan zegoenez, herriko etxeak Kaskarotenia ikastolari utzi zion eskola publikoaren lur eremu bat. Bertan kokatu zen ikastola[1].

2012an, Marinelako eskola publikoan bi bungalow zituen ikastolak, baina ikastola sortu zenetik behin-behineko eraikina izan zen hori. Geroztik, elkarrizketak izan zituzten herriko etxearekin. Besteak beste, haur eskola bat eraikiko zuela agindu zion auzapezak ikastolari[1].

2014ko maiatzean, Herriko etxeak eta Ziburuko ikastolak egindako azken bilkura egon zen. Hortik aurrera, Guy Poulou auzapezak erabaki zuen elkarrizketa gehiago ez izatea, «konfiantza hautsia» zelako[1].

Gertaerak

Arazoa, protestak eta lehen auzia

2014ko ekainaren 4an jakin zenez, Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan zegoen uztailetik aurrera. Guy Poulou auzapezak ez zuen berritu nahi Ziburuko Herriko Etxeak (Lapurdi) ikastolarekin sinatutako akordioa[2]. Ekainaren 9ean, Guy Poulou Ziburuko auzapezari kalean erantzun zioten ikastolako gurasoek: Kaxkarotenia ikastolaren aldeko elkarretaratzea egin zuten[3].

Uztailaren 30ean, Ziburuko ikastola auzitara eraman zuen udalak, eta isuna handituko zion egunero. Abuztuaren 12an izango zen epaiketa, Baionan. Eraikinean gelditzen ziren egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko zuen ikastolak[4]. Abuztuaren 6an, Ziburuko ikastola sostengatzera dei egin zuten[5]. Abuztuaren 12an, Ziburuko ikastola sostengatu zuten ehun lagunek baino gehiagok elkarretaratzean[6]. Egun berean jakin zenez, ostegunean emango dute Ziburuko ikastolari buruzko deliberoa. Goizean egin zen Ziburuko Kaxkarotenia ikastolaren aurkako epaiketa, Baionan. Seaskak salatu zuen epaiketa hitzarmen baten gainean oinarritu zen arren, "kontratu morala bat" zegoela kolokan[7].

Abuztuaren 13an, Ziburuko ikastolaren kontratua ez zela argia salatu zuen defentsak[8]. Abuztuaren 14an, Ziburutik abiatu zen Ikasle Abertzaleak antolatutako hamabigarren Eskola Ibiltaria. Hiru eguneko bidean, prestakuntza, aldarrikapenak eta aisialdia uztartuko zituzten, «euskal eskola nazionala» helburu[9].

Abuztuaren 15ean jakin zenez, leku berean segituko zuen Ziburuko ikastolak behin-behinean, auzia irabazirik. Epaileak zioen gaia hark aztertzeko «konplexuegia» zela. Seaskak elkarrizketara deitu zuen alkatea[10].

Bigarren auzia

Abuztuaren 21ean jakin zenez, Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara eramango zuen auzapezak, berriz ere[11]. Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eraman zuen Kaskarotenia ikastola, Paueko Auzitegi Administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak eskatu zuen epaiketa "lehenbailehen" egiteko[12].

Abuztuaren 22an jakin zenez, abuztuaren 29an egingo zen Ziburuko ikastolaren aurkako auzia. Ziburuko Herriko Etxeak auzitara bidali zuen Kaskarotenia ikastola, Paueko auzitegi administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak "urgentziaz" egin zedila eskatu zuen[13].

Abuztuaren 25ean, Ziburuko ikastolako gurasoek berretsi zuten murgiltze eredua nahi zutela. Ikastolako gurasoek gutun bat bidali zieten Guy Poulou auzapezari eta herriko kontseiluari[14]. Abuztuaren 27an, Ziburuko auzapezaren jarrera salatu zuten herritarrek, ikastola auzitara eramateagatik, eta murgiltze sistemaren beharra berretsi zuten[15].

Abuztuaren 29an jakin zenez, Paueko administrazio auzitegiak astelehenean emango zuen epaiaren deliberoa. Goizean egin zuten Ziburuko ikastolaren auziko epaiketa. Ikastola orduan zuen lekutik botatzea galdegin zuen herriko etxeak[16].

Abuztuaren 30ean, Berrian egindako elkarrizketan, Paxkal Indok ez zuen kanporaketa bat izango zenik sinesten, ez eta «sinetsi nahi ere»[17]. Egun bereko egoera hauxe zen: hitzarmena baliogabea zen, baina kaleratzearen presa zalantzan zegoen. Hitzarmenaz, urgentziaz eta alternatibez eztabaidatu zuten[18].

Irailaren 1ean, Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki zuen Paueko Auzitegiak. Kanporatzearen alde egin zuen epaileak, eta zazpi eguneko epea eman zien horretarako. Joaten ez baziren, epe horretatik aurrera ehun euroko isuna ordaindu beharko zuten egun bakoitzeko. Laida Mugika Ziburuko ikastolako lehendakariak adierazi zuenez, ez zuten pentsatzen eskola "hain azkar" uzteko esango zietenik, eta "azarora arte" han egon ahalko zirela espero zuten[19].

Elkartasuna eta erresistentzia

Irailaren 2an, Paxkal Indok honako hau esan zuen: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte". Ziburuko ikastolako haurrek normal-normal hasi zuten ikastolako lehen eguna. Ikastolako ordezkariek adierazi zutenez, ez ziren Marinelatik mugituko "aterabide bat atzeman arte"[20]. Egun bererako, 14.000 sinaduratik gora bildu zituzten Ziburuko ikastolaren alde[21].

Irailaren 6an, Ziburuko ikastola diruz sostengatzera dei egin zuen Seaskak, bertan eusteko. Eguneko 200 euro bederen behar zituztela azaldu zuten. 2013a urte «biziki gogorra» izan zutela adierazi zuen Seaskak, baina 2014an 137 ikasle gehiago izango zituzten, halere: guztira, 3.220 ikasle[22].

Irailaren 10ean jakin zenez, isuna ordainduko zuen ikastolak. Ziburun, ura eta argia ez zizkieten kendu, momentuz. Aterabidea lortu artean, laguntza eskatu zuten[23]. Egun berean, Kaskarotenea ikastolari isuna ordaintzen laguntzeko kanpaina bat abiatu zuen Ikastolen Elkarteak. 'Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari' leloa aukeratu zuen. Kontu korronte bat ireki zuen ekarpenak egiteko[24].

Irailaren 13an, Kontseilu Orokorraren lur bat erabiltzen ahalko zukeen Kaskarotenea ikastolak. Ziburuko Herriko Etxeari egin hiru proposamenen artean azkena zen egingarriena ikastolarentzat. Udala ez beste erakundeen oniritzia zuen[25].

Irailaren 23an, Ziburuko ikastola eta Txatxilipurdi elkartea saritu zituzten Bizipoza jaian[26].

Irailaren 24an, Ikastola diruz laguntzeko asmoz, festa egingo zuten Donostiako Doka kafe antzokian[27]. Irailaren 25ean, Ziburuko ikastolari babes ekonomikoa eman zion ELAk[28].

Urriaren 16an jakin zenez, Ziburuko ikastola babesteko martxa egingo zuten azaroaren 8an. Azaroan argindarra kenduko zion herriko etxeak Kaskaroteneari. Seaskaren eta gurasoen ustez, Zokoako aisialdi gunera joatea zen irtenbide bakarra, baina auzapezak ez zuen onartu[29].

Urriaren 21ean jakin zenez, 4.300 euroko isuna izango zuen eskolak jarraitzeagatik. Ziburuko ikastolara jo zuen epaitegiko idazkariak, isuna «lehenbailehen» ordain zezatela eskatuz. Auzapezaren «mendekua» dela zion Seaskak[30].

Urriaren 29an, Ziburuko ikastolarentzat isun handiagoa galdegin zuen auzapezak. 4.370 euroren zigorra ordaindu berri zuen Seaskak. Auzitegiaren aginduz, egun bakoitzeko 100 euro pagatu zituen ikastolak, baina kopurua 400era igo nahi zuen Poulouk[31].

Urriaren 30ean, Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi zuen Guy Poulouk. Ziburuko auzapezak zioen kontua justizia erabaki baten aplikatzea zela. Gurasoei zien egozten egoera blokeatuaren erantzukizuna, berak proposamenak egin zituelako[32]. Iñaki Ibarloza Ziburuko hautetsiak (EAJ) honako adierazpenak egin zituen: «Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori». Guy Poulou auzapezaren taldean zegoen, baina adierazia zion sostengua ikastolari. Justiziaren erabakia hor zegoela ere nabarmendu zuen: «Ni ezin naiz nire borondatez justizia baten kontra izan»[33].

Urriaren 31ean, gizarte eta kultur eragileek bat egin zuten manifestazioarekin. Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa euskal kulturaren eta Euskal Herriaren aurkakoa zela nabarmendu zuten euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hamaika lagunek. Ikastolako kideek bururaino joateko hautua berretsi zuten, eta babes gehiago eskatu[34].

Azaroaren 3an, argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman zuten goiza Ziburuko ikasleek. Egun horretan itzuli ziren ikasleak Kaskarotenea ikastolara. Ikastolaren aurkako mehatxua gogortu zuen Guy Poulou Ziburuko auzapezak, ikasleak oporretan egon ziren bitartean[35]. Poulouk esan zuen ez zegoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar zela. «Aterabidea» bilatu zuela uste zuen Ziburuko auzapezak, ikastolak egoki ikusten ez zuen arren. Argia kenduko ziela «abisatu» zuen[36].

Azaroaren 4an jakin zenez, Udalbiltzak 10.000 euro emanen zizkion Ziburuko ikastolari. Isuna eta lehenagoko zorrak ordaintzeko emanen zioen dirua, Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik. Hitzarmen orokor batean kokatuta, Udalbiltzak Seaskari urtero kopuru bera emateko konpromisoa hartu zuen[37].

Azaroaren 5ean jakin zenez, ekintza «sinboliko» bat eginen zuten azaroaren 6ko goizean Seaskako ikastola guztietan; oren batez —11:00etatik 12:00etara— argiak itzalita emanen dituzte eskolak, Ziburuko ikastolako komunitate osoari elkartasuna erakusteko. Keinua «pedagogikoa» ere izanen zela nabarmendu zuten Seaskako arduradunek. Izan ere, balioko zuen haurrei azaltzeko zein egoera zuten Ziburun[38].

Azaroaren 8an, Kaskarotenea ikastolari babesa ematera Ziburun 6.000 lagun bildu ziren, Seaskaren arabera[39].

Azaroaren 28an jakin zenez, abenduaren 2an jakingo zen Ziburuko ikastolaren epaia[40].

Abenduaren 2an, epaileak Poulouren eskaria ukatu eta ez zioten isuna handituko Ziburuko ikastolari. Epaileak ontzat jo zuen Seaskak gunetik joateko egiten dituen "indarrak". Ziburuko Herriko Etxeak Seaska auzitara bidali zuen, ikastolaren egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurora igotzeko[41].

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. a b c «KRONOLOGIA», Berria, 2014-08-30
  2. «Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan uztailetik aurrera», Berria, 2014-06-04
  3. Itsaso Cuevas, «Ziburuko ikastola ixteko arriskuan dela salatu dute», Berria, 2014-06-10
  4. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Ziburuko ikastola auzitara eraman du udalak, eta isuna handituko dio egunero», Berria, 2014-07-30
  5. «Ziburuko ikastola sostengatzera dei egin dute», Berria, 2014-08-06
  6. «Ziburuko ikastola sostengatu dute ehun lagunek baino gehiagok elkarretaratzean», Berria, 2014-08-12
  7. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Ostegunean emanen dute Ziburuko ikastolari buruzko deliberoa», Berria, 2014-08-12
  8. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Ziburuko ikastolaren kontratua ez zela argia salatu du defentsak», Berria, 2014-08-13
  9. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Ibiliaz ikasteko eskola», Berria, 2014-08-13
  10. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Leku berean segituko du Ziburuko ikastolak oraingoz, auzia irabazirik», Berria, 2014-08-15
  11. «Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara eramango du auzapezak, berriz ere», Berria, 2014-08-21
  12. Itxaso Cuevas, «Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du udalak», Berria, 2014-08-21
  13. Iparraldeko Hitza, «Abuztuaren 29an iraganen da Ziburuko ikastolaren aurkako auzia», Berria, 2014-08-23
  14. Itsaso Cuevas, «Ziburuko ikastolako gurasoek berretsi dute murgiltze eredua nahi dutela», Berria, 2014-08-25
  15. Itsaso Cuevas, «Ez dute beste eskolarik nahi», Berria, 2014-08-27
  16. «Paueko administrazio auzitegiak astelehenean emanen du epaiaren deliberoa», Berria, 2014-08-29
  17. Itxaso Cuevas, ««Asteartean haurrekin joanen naiz ikastolara»», Berria, 2014-08-30
  18. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Hitzarmena baliogabea zen, baina kaleratzearen presa zalantzan dago», Berria, 2014-08-30
  19. «Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki du Paueko Auzitegiak», Berria, 2014-09-01
  20. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Paxkal Indo: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte"», Berria, 2014-09-02
  21. «14.000 sinaduratik gora jada Ziburuko ikastolaren alde», Berria, 2014-09-02
  22. Mikel Peruarena Ansa, «Ziburuko ikastola diruz sostengatzera dei egin du Seaskak, bertan eusteko», Berria, 2014-09-06
  23. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Isuna ordainduko du ikastolak», Berria, 2014-09-10
  24. «Kaskarotenea ikastolari isuna ordaintzen laguntzeko kanpaina bat abiatu du Ikastolen Elkarteak», Berria, 2014-09-10
  25. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Kontseilu Orokorraren lur bat erabiltzen ahalko luke Kaskarotenea ikastolak», Berria, 2014-09-13
  26. «Ziburuko ikastola eta Txatxilipurdi elkartea saritu dituzte Bizipoza jaian», Berria, 2014-09-23
  27. «Ziburuko ikastola lagunduz», Berria, 2014-09-24
  28. «Ziburuko ikastolari babes ekonomikoa eman dio ELAk», Berria, 2014-09-25
  29. Itxaso Cuevas, «Ziburuko ikastola babesteko martxa eginen dute azaroaren 8an», Berria, 2014-10-16
  30. Oihan Vitoria, «4.300 euroko isuna eskolan jarraitzeagatik», Berria, 2014-10-21
  31. «Ziburuko ikastolarentzat isun handiagoa galdegin du auzapezak», Berria, 2014-10-30
  32. Nora Arbelbide, «Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi du Guy Poulouk», Berria, 2014-10-31
  33. N. A., ««Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori»», Berria, 2014-10-31
  34. «Gizarte eta kultur eragileek bat egin dute manifestazioarekin», Berria, 2014-10-31
  35. Itxaso Cuevas (Ipar Euskal Herriko Hitza), «Argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman dute goiza Ziburuko ikasleek», Berria, 2014-11-03
  36. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Poulouk esan du ez dagoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar dela», Berria, 2014-11-04
  37. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Udalbiltzak 10.000 euro emanen dizkio Ziburuko ikastolari», Berria, 2014-11-04
  38. «Argirik gabe ariko dira oren batez bihar Seaskan», Berria, 2014-11-06
  39. «Karrika bete dute ikastolaren alde, Ziburuko auzapezari erantzuteko», Berria, 2014-11-09
  40. «Asteartean jakinen da Ziburuko ikastolaren epaia», Berria, 2014-11-29
  41. Itxaso Cuevas - Ipar Euskal Herriko Hitza, «Epaileak Poulouren eskaria baztertuta, ez diote isuna handituko Ziburuko ikastolari», Berria, 2014-12-02