Koral itsasoko uharteak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Coral Sea Islands lotu du, Wikidataren arabera.
t «Coral_Sea_Islands.gif» fitxategiaren ordez «Coral_Sea_Islands.png» jarri da (eragilea: GifTagger; arrazoia: Replacing GIF by exact PNG duplicate.).
2. lerroa: 2. lerroa:


== Geografia ==
== Geografia ==
[[Fitxategi:Coral Sea Islands.gif|thumb|300px|Koral itsasoko uharteak]]
[[Fitxategi:Coral_Sea_Islands.png|thumb|300px|Koral itsasoko uharteak]]
Gutxi gorabehera berrogeita hamaika uhartetxo eta uharte zingiratsuk osatzen dute. Haietako batzuek [[landaredia]] dute. [[atolia|Atoloiek]] oso tamaina desberdina dute. Batzuek kilometro batzuetako diametroa dute, baina munduko bigarren atoloi handiena izan daitekeena ere bertan dago: [[Lihou arrezifea]]. 100 km luze eta 30 km zabaleko [[urmaela]] du, eta denera 2.500 km². Gainerako arrezife eta uharte zingiratsuek 0,92 km²-ko azalera besterik ez dute osatzen. Uharte guztiak ere oso garaiera txikikoak dira.
Gutxi gorabehera berrogeita hamaika uhartetxo eta uharte zingiratsuk osatzen dute. Haietako batzuek [[landaredia]] dute. [[atolia|Atoloiek]] oso tamaina desberdina dute. Batzuek kilometro batzuetako diametroa dute, baina munduko bigarren atoloi handiena izan daitekeena ere bertan dago: [[Lihou arrezifea]]. 100 km luze eta 30 km zabaleko [[urmaela]] du, eta denera 2.500 km². Gainerako arrezife eta uharte zingiratsuek 0,92 km²-ko azalera besterik ez dute osatzen. Uharte guztiak ere oso garaiera txikikoak dira.



10:22, 3 abendua 2014ko berrikusketa

Koral itsasoko uharteak[1], Koral itsasoko uhartetxo eta arrezife tropikal batzuen multzoa, Queenslanden ipar-ekialdera.

Geografia

Koral itsasoko uharteak

Gutxi gorabehera berrogeita hamaika uhartetxo eta uharte zingiratsuk osatzen dute. Haietako batzuek landaredia dute. Atoloiek oso tamaina desberdina dute. Batzuek kilometro batzuetako diametroa dute, baina munduko bigarren atoloi handiena izan daitekeena ere bertan dago: Lihou arrezifea. 100 km luze eta 30 km zabaleko urmaela du, eta denera 2.500 km². Gainerako arrezife eta uharte zingiratsuek 0,92 km²-ko azalera besterik ez dute osatzen. Uharte guztiak ere oso garaiera txikikoak dira.

Willis uhartea, airetiko ikuspegia

Willis uhartetxoak oso lurralde garrantzitsuak dira bertan habiak egiten dituzten hegazti eta dortokentzat, baina bertako baliabide naturalak hutsalak dira. Gehienek 3 km² baino gutxiago dute.

Historia

Lurraldea 1969an sortu zen Coral Sea Islands Act delakoarekin, (horren aurretik, Queensland barruan zegoen). 1997an, Elizabeth eta Middleton arrezifeak hartuta, 800 kilometro inguru hegoaldera handitu zen, ia Tasmaniako itsasoraino.

Aipatutako bi arrezifeak Hegoaldeko Gales Berriko Lord Howe uhartetik (Australia) hurbilago daude (150 km inguru), lurraldeko gainontzeko partetik baino. Koral Hesi Handiko uharte, uharte zingiratsu eta arrezifeak ez daude lurraldearen barnean, Queenslandeko parte dira.

Lurraldea Australiaren mende dago, Canberratik Estatuko Fiskaltza Nagusiak (Attorney-General's Department) administratzen du. Lurraldearen defentsa Australiako estatuarena da, eta aldizka, Australiako itsas armadak ikuskatzen du.

Gaur egun, Australiak meteorologia-estazio automatikoak ditu uharte eta arrezife askotan. Lurraldean ez dago jarduera ekonomikorik (arrantzarako gune garrantzitsu bat izan ezik, baina oraindik ez dakite handik zenbat atera daitekeen). Lurraldean hiru edo lau lagun baino ez da bizi, eta meteorologia-estazioan lan egiten dute, Willis uhartean.

Instalazioak eta estazioak

Atoloi edo arrezife hauetan, meteorologia-estazio automatikoak daude:

Honako hauek itsasargia dute:

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koral itsasoko uharteak Aldatu lotura Wikidatan