Pilotaleku: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Frontón pelota.PNG|right|300px|thumb|Ezker paretako pilotalekuaren eskema]] |
[[Fitxategi:Frontón pelota.PNG|right|300px|thumb|Ezker paretako pilotalekuaren eskema]] |
||
[[Fitxategi:Semantisation cancha mur a gauche --Domaine public--Creation personel EUSKARAZ.gif|right|300px|thumb|Jokalariak duen ikuspegiaren eskema]] |
[[Fitxategi:Semantisation cancha mur a gauche --Domaine public--Creation personel EUSKARAZ.gif|right|300px|thumb|Jokalariak duen ikuspegiaren eskema]] |
||
'''Pilotalekua''' [[pilota]] jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (''soropil'' edo ''pilota soro'' izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat |
'''Pilotalekua''' [[pilota]] jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (''soropil'' edo ''pilota soro'' izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat paretarik gabe dutela). Bada lau hormako pilotalekua ere, hormaz erabat inguratua: [[trinket]]a. Pilotaleku hormadunari '''''frontoia'''''<ref>Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, euskara baturako ''pilotaleku'' izena egokiagoa dela zehaztu du.</ref> ere esaten zaio. |
||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
17:48, 18 abendua 2014ko berrikusketa
Pilotalekua pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat paretarik gabe dutela). Bada lau hormako pilotalekua ere, hormaz erabat inguratua: trinketa. Pilotaleku hormadunari frontoia[1] ere esaten zaio.
Ezaugarriak
Gaur egungo pilotalekurik ohikoena 10 metro garaiko pareta batez, biz edo hiruz osatua dago, eta neurri hauek izan ohi ditu: 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze. Ipar Euskal Herrian, pilotaleku ireki gehienek pareta bakarra dute.
Ezkerreko pareta luzeak ezker pareta du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiari errebote deitzen zaio.
Lurrean, beste bi marra daude, labur (edo motz) eta luze (edo pasa) izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak, frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek.
Pilotaleku ospetsuak
- Aritzbatalde pilotalekua, Zarautzen.
- Astelena pilotalekua, Eibarren.
- Atano III.a pilotalekua, Donostian.
- Beotibar pilotalekua, Tolosan.
- Galarreta pilotalekua, Hernanin.
- Labrit pilotalekua, Iruñean.
- Ogeta pilotalekua, Gasteizen.
- Uarkape Pilotalekua, Arrasaten.
Pilotaleku motak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaza |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezker pareta |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinket |
Bitxitasunak
Jorge Oteizaren arabera, pilotalekuak «hutsaren» edo euskal estetikaren «hustasunaren» adierazle nagusi dira, harrespilekin batera.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, euskara baturako pilotaleku izena egokiagoa dela zehaztu du.