Jean Hiriart-Urruti: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal kazetari +euskal herritar kazetari)
12. lerroa: 12. lerroa:


== Hiriart-Urruti eta Eskualduna astekaria ==
== Hiriart-Urruti eta Eskualduna astekaria ==
Hiriart-Urrutik euskal kazetaritzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan ren irakurle nagusi: euskal [[nekazari]] [[kristau]]a. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea, [[laborantza]], hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.
Hiriart-Urrutik [[euskal herritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan ren irakurle nagusi: euskal [[nekazari]] [[kristau]]a. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea, [[laborantza]], hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.


Dena den, aipagarria da lexikoari ezezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: euskal kazetaritzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izateraren kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-Urrutik badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena euskal kazetari trebatugabeak. Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.
Dena den, aipagarria da lexikoari ezezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: [[euskal herritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izateraren kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-Urrutik badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena [[euskal herritar]] [[kazetaritza|kazetari]] trebatugabeak. Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.


Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko. [[Lehen Mundu Gerra]]n zirelarik [[Jean Saint-Pierre]]k, [[Jean Elissalde]]k eta [[Jean Etxepare Bidegorri|Jean Etxepare]] medikuak [[Ardenne|Ardenetako]] frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.
Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko. [[Lehen Mundu Gerra]]n zirelarik [[Jean Saint-Pierre]]k, [[Jean Elissalde]]k eta [[Jean Etxepare Bidegorri|Jean Etxepare]] medikuak [[Ardenne|Ardenetako]] frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.

10:06, 29 abendua 2014ko berrikusketa

Jean Hiriart-Urruti.

Jean Hiriart-Urruti[1][2] (Hazparne, Lapurdi, 1859ko urtarrilaren 30a - 1915eko azaroaren 4a) apaiza, euskal idazlea eta kazetaria izan zen. Eskualduna astekariaren sortzailea (1887) eta zuzendaria izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. «Maestro de prosistas» (prosisten maisu) izan zen, Koldo Mitxelenaren iritziz.

« Hiriart-Urruty ez zen berenaz inpiztazale: zuhurki ari zen, ez nahiz irakurleak ez nahasi, ez sumindu, ezihesi igorri. Bainan erlisionea, ala zuzena, ala eskuara, ala herriaren ona nehork kolpatuz geroz, nehun ez zagoken gure gizona: etsaiari nola ez zion ihardokitzen? Trufa, piko, ausiki, zaharo-aldi, denak on zitzaizkon; eta hari baizik ezagutu ez diogun harrigarriko elasturian bazeraman bere solasa: batean motz eta idor, bertzean luze eta guri; han bil, hemen harro; beti airos, beti bizi; gatz, biper, ozpinak merke; hasarre-bulta gehienen artetik ere irria eta zirtoa iturriaren pare punttakotik bazarizkola »
Piarres Lafitte (1971, 37. or.)
« Fue un escritor extraordinario, periodista que sabe pasar de la charla chispeante al ataque apasionado, en un estilo de tono muy popular y al mismo tiempo de una elegancia fina. »
Luis Villasante (1979, 199. or.)

Bizitza

Jean Hiriart-Urruti: Euskalduna aldizkarian argitaratutako pasarte bat

Larresoroko apaizgaitegian eta Baionan egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko irakasle izendatu zuten 1881. urtean, eta apaiz egin zen hurrengoan. Eskualduna astekariaren sortzaile (1887) eta zuzendari izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. Lapurteraz idazten zuen, behe-nafarrerarekin osatuz. 1907an Hazparneko kalonje izendatu zuten, Gratien Ademaren lekua betetzeko.

Hiriart-Urruti eta Eskualduna astekaria

Hiriart-Urrutik euskal herritar kazetaritzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan ren irakurle nagusi: euskal nekazari kristaua. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea, laborantza, hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.

Dena den, aipagarria da lexikoari ezezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: euskal herritar kazetaritzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izateraren kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-Urrutik badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena euskal herritar kazetari trebatugabeak. Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.

Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko. Lehen Mundu Gerran zirelarik Jean Saint-Pierrek, Jean Elissaldek eta Jean Etxepare medikuak Ardenetako frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.

Estilo aldetik, euskara landua baina xehea, argia zerabilen Hiriart-Urrutik, doi-doi irakurtzen zekiten laborariek soberako nekerik har ez zezaten. Idazkera bizi eta indartsukoa, lapurtera zerabilen batez ere.

Idazlanak

Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten bi liburu eman dira argitara: Mintzaira, aurpegia: gizon! (1971), eta Zezenak Errepublikan (1972).

Artikulugintza

Erreferentziak

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.