Michael James Adams: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
37. lerroa: 37. lerroa:
=== Heriotza ===
=== Heriotza ===
[[Irudi:Michael Adams X-15 crash site.jpg|thumb|Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.]]
[[Irudi:Michael Adams X-15 crash site.jpg|thumb|Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.]]
[[1967]]ko [[azaroaren 15]]ean Adamsek 7. aldiz pilotatu zuen X-15, [[X-15 3-65-97 hegaldia|3-65-97 hegaldia]]n. 81 kilometroko altitudera igo zen. Aireontziaren muturra 15 gradu eskuinera desbideratzen ari zen. 70 kilometroko altitudera jaisten ari zenean, aireontziak [[presio aerodinamiko handiena|presio aerodinamikoaren]] areagotze azkarra jasan zuen eta Adamsen aireontzia biraka hasi zen [[Mach zenbakia|Mach 5]]eko abiadura bortitzean. X-15 aireontzia 20 kilometroko altitude ingurura jaisten ari zela Mach 3,93ko abiaduran, bertikalki 15 [[G-indar|g]] (positiboak zein negatiboak) eta albotik 8 g jasaten ari zen, aireontziaren diseinu-mugak gaindituz. Ondorioz, jaurtiketa unetik 10 minutu eta 35 segundura, aireontzia apurtu eta Michael James Adam bertan hil zen.
[[1967]]ko [[azaroaren 15]]ean Adamsek 7. aldiz pilotatu zuen X-15, [[X-15 3-65-97 hegaldia|3-65-97 hegaldia]]n. 81 kilometroko altitudera igo zen. Aireontziaren muturra 15 gradu eskuinera desbideratzen ari zen. 70 kilometroko altitudera jaisten ari zenean, aireontziak [[presio aerodinamiko handiena|presio aerodinamikoaren]] areagotze azkarra jasan zuen eta Adamsen aireontzia biraka hasi zen [[Mach zenbakia|Mach 5]]eko abiadura bortitzean. X-15 aireontzia 20 kilometroko altitude ingurura jaisten ari zela Mach 3,93ko abiaduran, bertikalki 15 [[G-indar|g]] (positiboak zein negatiboak) eta albotik 8 g jasaten ari zen, aireontziaren diseinu-mugak gaindituz. Ondorioz, jaurtiketa unetik 10 minutu eta 35 segundura, aireontzia apurtu eta Michael James Adams bertan hil zen.


[[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]k hilosteko [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|astronauta hegalak]] intsignia eman zion bere azken hegaldiagatik.
[[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]k hilosteko [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|astronauta hegalak]] intsignia eman zion bere azken hegaldiagatik.

12:06, 30 abendua 2014ko berrikusketa

Michael James Adams
Bizitza
JaiotzaSacramento1930eko maiatzaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaJohannesburg (Kalifornia)1967ko azaroaren 15a (37 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
HeziketaU.S. Air Force Test Pilot School (en) Itzuli
Sacramento City College (en) Itzuli
University of Oklahoma (en) Itzuli
Sacramento Charter High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, hegazkinlaria, astronauta, proba-pilotua eta ingeniari aeroespaziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Graduamaior
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Astronauta
MisioakX-15 Flight 3-65-97 (en) Itzuli North American X-15
Denbora espazioanbaliorik ez eta 0 minutu

Find a Grave: 12684 Edit the value on Wikidata

Michael James Adams (Sacramento, Kalifornia, 1930eko maiatzaren 5a - Johannesburgetik hurbil, Kalifornia, 1967ko azaroaren 15a) pilotu eta astronauta estatubatuarra zen. Ameriketako Estatu Batuetako definizioaren arabera, baina ez ordea nazioartekoaren arabera, ezpazio-misio batean hildako lehenengo estatubatuarra izan zen.

Biografia

Sacramenton jaioa, Adams Sacramentoko Hiri Unibertsitatean graduatu zen. 1950ean Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadan izena eman zuen. Handik bi urtera, 1952an, pilotu hegalak intsignia lortu eta pilotu bilakatu zen Texaseko Aire Armadaren Webb Basean. Koreako Gerran borroka-pilotu egon zen. Ondoren, 30 hilabetez Louisianan zegoen Aire Armadaren England Baseko 813. Borroka-Bonbaketari Eskuadroian egon zen, eta gero beste 6 hilabetez Frantzian zegoen Chaumont Aire Basean egon zen.

Bere ibilbide militarrean hainbat sari eta intsignia lortu zituen.

1958an ingeniaritza aeronautikoan diplomatu zen Oklahomako Unibertsitatean. Ondoren, 18 hilabetez Massachusetts Institute of Technologyn astronautika-ikasketak egin eta gero, 1962an, Kalifornian dagoen Aire Armadaren Edwards Baseko probatako pilotuentzako eskolarako hautatua izan zen. Bertan pilotu eta ikasle onenaren Honts Saria irabazi zuen. Ondoren, Ikerkuntza Aeroespazialeko Pilotu Eskolara joan zen 1963ko abenduan ohorezko matrikulekin graduatuz. Michael James Adams, Edwards Baseko lau ikerkuntza aeroespazialeko pilotu hautatuetako bat izan zen NASAren bost hilabeteko serieko ilargiratze-saiakuntzetan parte hartzeko Martin Company-n, Baltimoren, Marylanden. 1965eko azaroan Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren Manned Orbiting Laboratory programan astronauta izateko hautatua izan zen. 1966ko uztailean USAF eta NASAren baterako North American X-15 programan sartu zen. 1966ko urriaren 6an X-15ean egin zuen hegan lehenengo aldiz.

Heriotza

Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.

1967ko azaroaren 15ean Adamsek 7. aldiz pilotatu zuen X-15, 3-65-97 hegaldian. 81 kilometroko altitudera igo zen. Aireontziaren muturra 15 gradu eskuinera desbideratzen ari zen. 70 kilometroko altitudera jaisten ari zenean, aireontziak presio aerodinamikoaren areagotze azkarra jasan zuen eta Adamsen aireontzia biraka hasi zen Mach 5eko abiadura bortitzean. X-15 aireontzia 20 kilometroko altitude ingurura jaisten ari zela Mach 3,93ko abiaduran, bertikalki 15 g (positiboak zein negatiboak) eta albotik 8 g jasaten ari zen, aireontziaren diseinu-mugak gaindituz. Ondorioz, jaurtiketa unetik 10 minutu eta 35 segundura, aireontzia apurtu eta Michael James Adams bertan hil zen.

Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak hilosteko astronauta hegalak intsignia eman zion bere azken hegaldiagatik.

1991an NASAk bere izena idatzi zuen Floridako Kennedy zentro espazialeko Space Mirror Memorial oroitarrian.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael James Adams