Leyden ontzi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa: 14. lerroa:
[[Daniel Gralath]] fisikari poloniarra lehendabizikoa izan zen karga gordetze ahalmena handitzeko asmoz zenbait hontzi paraleloan konektatzen.
[[Daniel Gralath]] fisikari poloniarra lehendabizikoa izan zen karga gordetze ahalmena handitzeko asmoz zenbait hontzi paraleloan konektatzen.


XX. mendearen hasieran, Leyden ontziaren tamaina handiegiak, dielektrikoen hobekuntzak eta irrati-teknologia berriaren aplikazioan Leyden ontziak sortzen zuen induktantzia eta erresistentzia ez desiragarriak kondentsadore konpaktu modernoen asmakuntzara eraman zuten, Leyden ontzia baztertuz.[[Kategoria:Elektrizitatea]][[Kategoria:Gailu elektrikoak]]
XX. mendearen hasieran, Leyden ontziaren tamaina handiegiak, dielektrikoen hobekuntzak eta irrati-teknologia berriaren aplikazioan Leyden ontziak sortzen zuen induktantzia eta erresistentzia ez desiragarriak kondentsadore konpaktu modernoen asmakuntzara eraman zuten, Leyden ontzia baztertuz.[[Kategoria:Elektrizitatea]]
[[Kategoria:Gailu elektrikoak]]
[[Kategoria:Tresna zientifiko historikoak]]

00:30, 3 urtarrila 2015ko berrikusketa


Leyden ontzia

Leyden ontzia edo leyden botila beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, karga elektrikoak metatu eta gordetzea ahalbidetzen duena. Historiako lehenengo kondentsadore elektrikoa izan zen.

Historia

Leyden ontziaren ideia bi aldetatik deskubritua izan zen independenteki: Batetik, 1744an Ewald Georg von Kleist zientzialari eta legelari alemaniarrak beirazko ontzi bat aluminiozko paperez bildu zuen eta igurzteko makina batez aluminioa elektrikoki kargatu zuen. Saiakuntza hartan Kleistek deskarga nabarmeta jaso zuen. Bestetik, 1746an eta Kleisten zaiakuntzaren berri izan gabe, Pieter van Musschenbroek fisikari herbeheretarrak, Leidengo Unibertsitatean lanean zebilerarik, saiakuntza bat burutu zuen urez betetako ontzi batek karga elektrikoak pilatu zitzakeen jakiteko asmoz. Ontzia tapoi edo buxon batez itxita zegoen, zeina metalezko hagaxka batek zeharkatzen baitzuen, uretan murgilduz. Ontzitik kanpo geratzen den hagaxkaren zatira elektrikoki kargatutako eroale bat hurbildu zuen. Saiakeran zehar, Musschenbroeken laguntzaile batek eroalea ontzitik banatu ondoren deskarga elektriko bortitza jaso zuen eskua hagaxkara hurbiltzean.

Urtebete beranduago, William Watson britainiarrak, ontzia eztainuzko xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, Jean Antoine Nolleti ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.

Leyden ontziak erakustaldi publikoetan erabiltzen hasi ziren elektrizitatearen ahalmena agertzeko. Erakustaldi horietan animalia txikiak (xaguak eta txoriak, besteak beste) hiltzeko gai ziren deskargak sortzen zituzten.

Daniel Gralath fisikari poloniarra lehendabizikoa izan zen karga gordetze ahalmena handitzeko asmoz zenbait hontzi paraleloan konektatzen.

XX. mendearen hasieran, Leyden ontziaren tamaina handiegiak, dielektrikoen hobekuntzak eta irrati-teknologia berriaren aplikazioan Leyden ontziak sortzen zuen induktantzia eta erresistentzia ez desiragarriak kondentsadore konpaktu modernoen asmakuntzara eraman zuten, Leyden ontzia baztertuz.