Giordano Bruno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Giordano Bruno lotu du, Wikidataren arabera.
55. lerroa: 55. lerroa:
[[Kategoria:1600eko heriotzak]]
[[Kategoria:1600eko heriotzak]]
[[Kategoria:Italiako filosofoak]]
[[Kategoria:Italiako filosofoak]]
[[Kategoria:XVI. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]] [[Kategoria:XVI. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Erromatar Eliza Katolikoak eskumikatuak]]
[[Kategoria:Erromatar Eliza Katolikoak eskumikatuak]]

12:48, 4 urtarrila 2015ko berrikusketa

Giordano Bruno
Giordano Bruno
Giordano Bruno.
Datu pertsonalak
Izen osoa Filippo Bruno
Jaio 1548
Nola (Italia)
Hil 1600eko otsailaren 17a
Erroma (Italia)

Giordano Bruno (Nola, Campania 1548 - Erroma 1600eko otsailaren 17a) italiar filosofoa izan zen. Heresiaz akusatua eta bizirik errea izan zen.

Biografia

Jaiotzez Filippo izena jarri zioten. Nola herrian jaio zen, Napolin, Giovanni Bruno izeneko soldaduaren semea. Domingotar fraide sartu zenean hartu zuen Giordano izena. Geroago, 1572an, apaiztu egin zen.

Filosofian oso interesatua zegoen. Filosofo zahar batzuen ideiek biziki erakarri zuten: Hermes Trismegistus eta Platon.


1576an Napolitik alde egin behar izan zuen, Inkisiziotik ihesi. Handik pixka batera Erromatik ihesi egin behar izan zuen. Horrekin batera, dominikoen ordena utzi egin zuen. Genevara joan eta kalbinismoa besarkatu zuen. Erromatar Eliza Katolikoak eskumikatu egin zuen. Orduan Giordano Frantziara joan eta bertan urte asko pasa zituen, mezenas ahaltsuen gerizpean. Garai horretan hogei liburu eman zituen argitara, esaterako Cena de le Ceneri (1584), edota De l'Infinito, Universo e Mondi (1584). Azken lan honetan Kopernikoren ideiak aldeztu zituen.

1586an, eztabaida gogor baten ondoren, Frantzia utzi eta Alemaniara joan zen. Han, luteranoek ere eskomikatu egin zuten. 1591n Veneziara joateko gonbitea onartu zuen eta bertan Inkisizioak atxilotu zuen. Sei urtez preso eduki zuten Erroman, epaitu baino lehen. Bere epaiketa Bellarmino kardinalak ikuskatu zuen. Brunok ez zien bere ideiei uko egin eta heretiko deklaratu zuten. Agintari zibilen esku utzi zuten 1600eko urtarrilaren 8an eta bizirik erre zuten urte bereko otsailaren 17an, Erromako "Campo dei Fiori" plazan. Gaur egun plaza horretan eraikia dago bere omenezko estatua.

Kosmologia XVI. mendearen erdialdean

XVI. mendearen erdialdean Kopernikoren ideek ez zuten oraindik zabalkunde handirik. Ideia horiek besarkatu zituen lehen filosofoa Giordano Bruno izan zen. Brunok atera zituen ondorioak, XX. mendetik begiratuta, oso argiak izan ziren, baina orduko ideia tradizionalen kontrakoak ziren. Astronomo gutxik onartu zuten Kopernikoren astronomia. Horien artean, zuhurtasunez bada ere, Michael Maestlin (1550-1631) eta Cristoph Rothmann alemaniarrak. Thomas Digges ingelesak A Perfit Description of the Caelestial Orbes liburua argitaratu zuen, atxikipen entusiasta eginez. Zerrenda honetan ezin ditugu kontatu Galileo (1564-1642) eta Kepler (1571-1630), oso gazte baitziren, eta ezta Giordano Brunoere, ez baitzen astronomoa, filosofoa baizik; Kopernikoren ideiak onartzen zituen filosofo bakarra, bestalde. Bere idazkietan entusiasmo bizia erakusten du ideia hauekin. Aristoteles eta Platonen arabera, Unibertsoa mugatua eta esferikoa zen. Izarrak esfera batean finkatuak zeuden eta denak Lurretik distantzia berean. Lurra, jakina, zentroan zegoen geldi. Planetak ere esfera solido batzuetan finkatuak zeuden eta bertan mugitzen ziren. Kopernikok berdintsu pentsatzen zuen planetei buruz, baina Lurra mugiarazten zuen, zentro geldia Eguzkia zelarik. Esferaren goiko partea mugatua ala infinitua ote zen ez zuen argitzen: filosofoentzat uzten zuen auzi hori.

Giordano Brunoren ideiak

Brunoren ustez, Lurrari errotazio-mugimendua aitortzen bazitzaion, ustezko beste mugimendu batzuk baztertu behar ziren eta ez zegoen motiborik izarrak distantzia berean zeudela edo izarren ingurua mugatua zela pentsatzeko. [Thomas Digges]] ere ondorio horietara iritsia zen 1576an. Baina Diggesen arabera, izarren ingurua jainkoaren eta aingeruen etxea zen. 1584an Brunok bi dialogo filosofiko garrantzitsu argitaratu zituen: bertan planeten esferak baztertzen ditu beste astronomo batzuek baino lehen (Cristoph Rothmannek 1586an eta Tycho Braheek 1587an). Beretzat Unibertsoa homogeneoa eta infinitua da. Ez ditu Eguzkia eta Lurra beste astroen gainetik ipintzen. Uste zuen planeta-sistemak zirela Unibertsoaren oinarrizko unitateak. Gaur egun bere ideia asko gaindituta badaude ere, beldur gabe esan daiteke Giordano Bruno aitzindaria izan zela, bere ikuspegian XX. mendeko kosmologiaren oinarrizko kontzeptuak aurreikusten baitziren.

Giordano Brunoren ideiak eta Eliza katolikoa

Esan izan da Kopernikozalea izateagatik erre zutela, baina hori ez da guztiz horrela. Bere teologia aski aldendua zegoen kristau dotrina ofizialetik eta dozetismoa egotzita epaitu zuten. Bere lan guztiak Index Librorum Prohibitorum delakoan sartu zituzten, 1603an.

Laurehun urte geroago, Joan Paulo II.aren garaian Bruno kondenatzearen “errakuntza” onartu zuen Elizak.

1600ean bizirik erre zuten bere ideia teologikoek eta zientifikoek sortzen zuten ezinegonagatik. Ordurako erdi-aroko ideiak hil-hurren ziren. Sententzia eman zutenean, famatua egin den esaldi hau bota omen zuen: "Beldurrago zarete zuek epai hau irakurtzean ni entzutean baino", alegia, Elizak bazekiela nolabait martiri bat sortzen ari zela.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giordano Bruno Aldatu lotura Wikidatan