Elizabeth Anscombe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa: 33. lerroa:
[[Kategoria:2001eko heriotzak]]
[[Kategoria:2001eko heriotzak]]
[[Kategoria:Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak]]
[[Kategoria:Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak]]
[[Kategoria:Emakume filosofoak]]

13:00, 4 urtarrila 2015ko berrikusketa

Fitxategi:Younganscombe.jpg
Elizabeth gaztea zenean.

Gertrude Elizabeth Margaret Anscombe (Limerick, Irlanda, 1919ko martxoaren 19a - Cambridge, Ingalaterra, 2001eko urtarrilaren 5a) britainiar filosofo eta teologoa izan zen, Ludwig Wittgensteinen dizipulua. Beste publikazioen artean, Intention eta Collected Philosophical Papersen egilea da.

Biografia

Oxfordeko Unibertsitatearen St. Hugh's Collegen ikasi zuen, 1941an graduatzen eta filosofiaren katedra okupatu zuen Cambridgen 1970.urtetik bere erretiroko urtera arte 1986an. Unibertsitatearen lehenengo urtean katolizismora bihurtu zen.

Peter Geachekin, filosofia eta logikako irakasle batekin, ezkonduta egon zen. Bera bezala, Ludwig Wittgensteinen dizipulua izan zen. Zazpi seme izan zituen, hiru mutil eta lau neska. Bakarrik haietako bat filosofa da, Mary, eta bera ere ezkonduta dago filosofo batekin.

1942an ezagutu zuen Wittgensteini Cambridgen eta denbora gutxi pasa eta gero bere dizipulu leial bat bihurtu zen. Elizabeth izan zen salbuespena Wittgenstein izan zuen mesfidantza orokorrean emakume akademikoetan eta old man maitasunezko ezizenarekin deitzen zion normalean.

Wittgnstein urte batzuk geroago, minbizia zuenean, Anscombe eta Geachen etxera joan zen haiekin bizitzera hilabete batzuk. Wittgenstein hil eta gero esfortzu asko egin zituen bere legatu filosofikoa, alemanez idatzita batez ere,itzultzeko. Aipatzeko da bere itzulpena ingelesera Ikerketa filosofikoen testuaz.

Bere partez, gogoratuta izango da bere liburuaz, Intention, 1957an idatzi zuena. Liburu hau kontuan hartu izan da gaur egungo filosofia akzioaren oinarrizko dokumentu bezala. Bere 1959ko monografian, An Introduction to Wittgenstein's Tractatus, ikasten du modu magistral batean Wittgensteinen lehengo liburua. Ere ezaguna izango da 1981eko Collected Philosophical Papersen hiru liburukietan zauden artikuluetatik. Haiek inpaktu handi bat izan zuten zirkulu akademikoetan. Haietatik oso ezaguna da 1958ko lana Modern Moral Philosophy, zeinek papera oso garrantzitsu bat izan zuen gizakion bertutearen nozio aristotelikan eta buruzko filosofiaren ikerketaren orain egungo interesaren berritzean. Ihes egin zuen beti erakusketa sistematikoetaz eta planteamendu globaletaz.

Bere zorroztasun eta buruko argitasun ikaragarriak eta bere originaltasun eta azkartasuna izan zuten lekua testu laburretan.Irakurtzen zituen ahots oso polit batekin bere itxurarekin jo egiten zituenak,ez bazen asko interesatzen bere itxuraz.

Bere testuetan saihesten ditu leku komunak ,ez du errepikatzen betiko doktrinak,marrazten du azkar eta zehaztasunez problemaren nukleoa inork inoiz planteatu izan balio eta denok sinesten ditugun topiko batzuk erabiltzen ditu. Horregatik oso zaila da laburtzea bere ekarpena gaur egungo filosofiara.

The First Personliburuan azpimarratzen du asimetria gramatikala lehenengo pertsonaren eta hirugarren pertsonaren artean dualismorik eutsi barik. The Intentionality of Sensation liburuan esaten du sentsazioen objektuan ezin dira tratatu forma extensional batean baina ere esaten du ezin direla laburtu buruko gauzei.