Archaea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa: 37. lerroa:


* [[Methanococcus]]
* [[Methanococcus]]
* [[Methanobacterium]]
* [[Methanobrevibacter]]
* [[Methanobacterium]]
* [[Methanobacterium]]



22:58, 9 urtarrila 2015ko berrikusketa

Archaea
Sailkapen zientifikoa
Domeinua Archaea
[[Carl Woese, Otto Kandler, Mark Wheelis|]], 2024
Azpibanaketa
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura
AurkitzaileaCarl Woese (en) Itzuli eta George E. Fox (en) Itzuli

Arkeobakterioak edo Archaeae mikrobio zelulabakarrak dira. Prokariotoak dira, bakterioen antzera. Hala ere, bakterioekin alderatuta desberdintasun handiak dauzkate, batik bat maila genetikoan. Izan ere, genetikoki arkeobakterioak hurbilago daude eukariotoengandik bakterioengandik baino.

Historia

1990 urtera arte arkeobakterioak beste bakterioekin batera sailkatzen ziren. Urte hartan, baina, mikrobiologoek beste Domeinu bat sortu zuten talde honentzat. Gaur egun, beraz, bizidun guztiak hiru domeinutan sailkatzen dira: Arkeobakterioak, Bakterioak eta Eukariotoak. Lehenengo biek Prokariotoa eremua osatzen dute.

Arkeobakterioak gune termaletan aurkitu zituzten lehenengoz

Arkeobakterioak eta Eubakterioak (azken hauek, bakterio izenarekin deituak) Moneroen erreinuan sailkatzen ziren 1990 arte. Biak organismo prokariotoak direnez, ontzat jo da urte askotan sailkapen hori. Arkeobakterioak maila molekularrean hobeto ezagutzen direnetik banandu egin dira bakterioengandik, talde propio bat sortuz.

Ezaugarriak

Mikroskopio optikoan aztertuta arkeobakterioek antz handia dute bakterioekin, ezin dira bereizi. Morfologia zein itxuraren aldetik ia berdinak dira. Maila genetikoa eta biokimikoan, ordea, alde handia dago talde batetik bestera.

Egiturari dagokionez agian nabariena mintz-lipido desberdinak izatea da (kate hidrokarbonatuak esateko, ez dira gantz-azidoak). Bestalde, gai genetikoak eta oro har prozesu genetikoek eukariotoen zenbait ezaugarri izaten dituzte. Bizimoduaren aldetik arkeobakterio batzuk metanogenoak dira (behien digestio-aparatuan sortzen den metanoa arkeobakterioek ekoizten dute), eta asko muturreko baldintzak jasateko gai dira: asko anaerobioak, termofiloak edota halofiloak dira. Ezaugarri hauengatik hasieran pentsatu zen arkeobakterioak prokarioto primitiboenak izango zirela (izan ere honetatik dator izena). Hala ere azken urteotan agertu da pentsatu zen baino askoz hedatuta daudela: eubakterioek okupatzen dituzten leku arruntetan ere hasi dira aurkitzen. Ozeanoan esateko, arkeobakterio asko aurkitu egin dira. Posible da beraz, datorren urteotako aurkikuntzek mundu prokariotoari buruz dugun ikuspegia zeharo aldatuko dutela. Izan ere ikerlari askoren ustez ezagutzen diren bakterio-motak batez ere laborategian kultiba daitezkeenak dira, baina azken estimazioen arabera bakterio horiek espezie prokariotiko guztietatik % 1 besterik ez litzateke izango.

Arkeobakterioak ingurugiro oso latzetan bizi daitezke

Ekologiaren aldetik arkeobakterioak muturreko habitatetan bizi dira; habitat oso latzak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: ur beroaren iturrietan (80º C-ko tenperaturetan), itsaso edo laku oso gazietan (gatzaren kontzentrazioa: %10-ekoa), ingurugiro oso anaerobioetan (zingira eta paduren hondoetan), gas sulfhidriko ugari duten tokietan (habitat hiper-azidoetan), etab.

Arkeobakterioak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: metanogenoak (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas metanoa sortzen dute CO2 erreduzitzerakoan), halofiloak (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta termoazidofiloak (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, azido sulfuriko duten iturri termaletan, adibidez).

Sailkapena

Archaea metanogenoak

Archaea halofiloak

Archaea termoazidofiloak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Archaea Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura