Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Alfontso XIII.a Espainiakoa''' (izen osoa [[gaztelania]]z: ''Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena''; [[Madril]], [[1886]]eko [[maiatzaren 17]]a - [[Erroma]], [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]], [[1941]]eko [[otsailaren 28]]a) jaio zenetik [[1931]] arte [[Espainia]]ko erregea izan zen . Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, [[1902]]ko [[maiatzaren 17]]an.
'''Alfontso XIII.a Espainiakoa''' (izen osoa [[gaztelania]]z: ''Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena''; [[Madril]], [[1886]]eko [[maiatzaren 17]]a - [[Erroma]], [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]], [[1941]]eko [[otsailaren 28]]a) jaio zenetik [[1931]] arte [[Espainia]]ko erregea izan zen. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, [[1902]]ko [[maiatzaren 17]]an.


== Biografia ==
== Biografia ==

15:53, 14 urtarrila 2015ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Alfontso XIII.a Espainiakoa (izen osoa gaztelaniaz: Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena; Madril, 1886eko maiatzaren 17a - Erroma, Italiako Erresuma, 1941eko otsailaren 28a) jaio zenetik 1931 arte Espainiako erregea izan zen. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, 1902ko maiatzaren 17an.

Biografia

Alfontso XII.aren hilondoko semea, erregetu bitartean bere ama Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa izan zen erregeorde. Adin txikia bitartean, 1898an Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen, iparramerikarren esku-hartzeak erabaki zituen askatasun gerren ondorioz. Espainiaren Inperioa bukatua zen. Bi urte geroago, aldiz, Mendebaldeko Afrikako zati bat hartu zuen Espainiak (Muni), Marokora hedatuko zen kolonizazioari ekinez.

1902. urtean koroatu zen eta 1906an ezkondu zen Viktoria Eugenia Battenbergekoa ingeles aristokratarekin. Atentatu bat izan zuen erregearen jarraigoak egun hartan (erregeak izan zuen bigarrena, bietatik zauririk gabe irten zen). 1912ko frantses-espainiar itunak Marokoko egoera argitu bazuen ere, ahalegin militar eta ekonomiko bereziak eskatu zizkion Espainiako estatuari, egokitu zitzaien alderdiko erresistentzia askoz ere indartsuagoa izan baitzen. Lehen Mundu Gerran Espainia neutral izan zelarik, ekonomia espainiarra arras bizkortu zen, gerran zeuden herrien merkatu berriak zabaldu egin baitzitzaizkion. Sistema politikoak, alabaina, porrot egin zuen: burgesiaren alderdi dinastikoak ahuldu, ezkerreko alderdi sozialista eta sindikatuak (CNT eta UGT) hazi eta gorpuztu eta Euskal Herriko nahiz Kataluniako higikunde abertzaleak sendotu ziren.

1923ko irailaren 13an, Alfontso XIII.aren onespenarekin —eta patronaleko zati handi baten, Eliza Katolikoaren, Armadaren eta kontserbadore gehienen laguntzarekin—, Miguel Primo de Riverak Estatu kolpea jo eta diktadura ezarri zuen. 1927an bukatu zen Marokoko gerra eta, 1930. urtean, Primo de Rivera erretiratu eta alderdi guztiak berriz ere plazaraturik, Alfontso XIII.a bakar samar gelditu zen nagusi ziren errepublikaren aldeko indarren aurrean. 1931ko apirilaren 12ko Udal Hauteskundeek egoera hau berretsi baizik ez zuten egin; 1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta erregek ihes egin zuen Espainiatik. Azaroaren 26an, lege baten bidez, Parlamentuak goi saldukeriaren errudun jo zuen errege, eta erregetzako eskubideak kendu zizkien hari eta haren ondorengo guztiei:

« A todos los que la presente vieren y entendieren, sabed: Que las Cortes Constituyentes, en funciones de Soberanía Nacional, han aprobado el acta acusatoria contra don Alfonso de Borbón y Habsburgo-Lorena, dictando lo siguiente:
«Las Cortes Constituyentes declaran culpable de alta traición, como fórmula jurídica que resume todos los delitos del acta acusatoria, al que fue rey de España, quien, ejercitando los poderes de su magistratura contra la Constitución del Estado, ha cometido la más criminal violación del orden jurídico del país, y, en su consecuencia, el Tribunal soberano de la nación declara solemnemente fuera de la ley a don Alfonso de Borbón y Habsburgo-Lorena. Privado de la paz jurídica, cualquier ciudadano español podrá aprehender su persona si penetrase en territorio nacional.
Don Alfonso de Borbón será degradado de todas sus dignidades, derechos y títulos, que no podrá ostentar ni dentro ni fuera de España, de los cuales el pueblo español, por boca de sus representantes elegidos para votar las nuevas normas del Estado español, le declara decaído, sin que se pueda reivindicarlos jamás ni para él ni para sus sucesores.
De todos los bienes, derechos y acciones de su propiedad que se encuentren en territorio nacional se incautará, en su beneficio, el Estado, que dispondrá del uso conveniente que deba darles.
Esta sentencia, que aprueban las Cortes soberanas Constituyentes, después de publicada por el Gobierno de la República, será impresa y fijada en todos los ayuntamientos de España, y comunicada a los representantes diplomáticos de todos los países, así como a la Sociedad de Naciones».
En ejecución de esta sentencia, el Gobierno dictará las órdenes conducentes a su más exacto cumplimiento, al que coadyuvarán todos los ciudadanos, tribunales y autoridades.
»
1931ko azaroaren 26ko Legea[1]

Lege hura, ordea, Francisco Franco generalisimoak indargabetu zuen, 1938ko abenduaren 15ean onartutako legearen bitartez. Hala ere, ez zion erregetza eman Alfontso XIII.ari, nahiz eta hark altxamenduaren hasieratik lagundu zion —«lehen orduko falangista» zela zioen Alfontso XIII.ak[2]— eta milioi bat pezeta eman zituen 1937an frankisten alde.

Erroman hil zen, 1941eko otsailaren 28an.

Bibliografia

  • Shlomo Ben-Ami (1984): La Dictadura de Primo de Rivera. 1923-1930. Editorial Planeta. ISBN 84-320-4328-1.
  • Morgan C. Hall (2005): Alfonso XIII y el ocaso de la monarquía liberal, 1902–1923. Madril, Alianza Editorial. ISBN 84-206-4790-X.
  • Javier Moreno Luzón (editorea) (2003): Alfonso XIII, un político en el trono. Madril, Marcial Pons. ISBN 84-95379-59-7.
  • Ramón Tamames eta Xavier Casals (2004): Miguel Primo de Rivera. Bartzelona, Ediciones B.

Erreferentziak

  1. Condena al rey Alfonso XIII y a sus descendientes.
  2. José María Zavala: «Entregados a Franco. Los Borbones ante la Guerra Civil», La Aventura de la Historia, 97. zenbakia (2006ko azaroa), 48-53. orrialdeak. ISSN: 1579-427X.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia) Aldatu lotura Wikidatan