Mito: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Mårten Eskil Winge - Tor's Fight with the Giants - Google Art Project.jpg|thumb| Bikingoen [[Thor]] jainkoa, erraldoien aurkako gudan. [[Mårten Eskil Winge]]ren margolana (1872).]]
[[Fitxategi:Mårten Eskil Winge - Tor's Fight with the Giants - Google Art Project.jpg|thumb| Bikingoen [[Thor]] jainkoa, erraldoien aurkako gudan. [[Mårten Eskil Winge]]ren margolana (1872).]]
'''Mitoa''' (grezieraz μῦθος, ''mythos'', «relato», «cuento» dena) aspaldian gertatu omen ziren gertakariak narratzen dituen kontaketa fantastiko da. Kontakizun hauek miragarriak dira eta naturaz gaindiko botereak duten pertsonaiak dira nagusi, hala nola, [[jainko]]ak, [[heroi]]ak, [[munstro]]ak... Bestalde mitoak jatorri ezezaguneko kondaira sakratuak eta gizakiari ulergaitzak egiten zaizkion gertakariei buruzko sinesteak islatzen dituzte.
'''Mitoa''' (grezieraz μῦθος, ''mythos'', «relato», «cuento» dena) aspaldian gertatu omen ziren gertakariak narratzen dituen kontaketa fantastikoa da. Kontakizun hauek miragarriak dira eta naturaz gaindiko botereak duten pertsonaiak dira nagusi, hala nola, [[jainko]]ak, [[heroi]]ak, [[munstro]]ak... Bestalde mitoak jatorri ezezaguneko kondaira sakratuak eta gizakiari ulergaitzak egiten zaizkion gertakariei buruzko sinesteak islatzen dituzte.





20:51, 19 urtarrila 2015ko berrikusketa

Bikingoen Thor jainkoa, erraldoien aurkako gudan. Mårten Eskil Wingeren margolana (1872).

Mitoa (grezieraz μῦθος, mythos, «relato», «cuento» dena) aspaldian gertatu omen ziren gertakariak narratzen dituen kontaketa fantastikoa da. Kontakizun hauek miragarriak dira eta naturaz gaindiko botereak duten pertsonaiak dira nagusi, hala nola, jainkoak, heroiak, munstroak... Bestalde mitoak jatorri ezezaguneko kondaira sakratuak eta gizakiari ulergaitzak egiten zaizkion gertakariei buruzko sinesteak islatzen dituzte.


Mitoen eginkizunak

Mitoak eginkizun asko dauzka, baina hiru dira garrantzitsuenak: Azalpenezkoa, esanahikoa eta pragmatikoa. Mitoak azaltzeko eginkizuna duenarekin esan nahi dena jatorria azaldu, justifikatu edo garatzen dutela da. Adibidez, Biblian esaten da emakumearen jatorria gizonezkoaren saihets batetik datorrela. Mitoak funtzio pragmatikoa duenean esan nahi dena egitura sozial baten oinarria dela da, hau da mito batek determina dezake zeintzuk gobernatu ahal duten eta zeintzuk ez. Funtzio honi esker azaltzen eta justifikatzen da egoera bat zergatik den modu batean eta ez beste batean. Azkenik mitoa eginkizun esanahikoa denean esan nahi dena da ez direla bakarrik historiak eskaintzen duten azalpen eta justifikazio politikoak, kontsolamendu, bizi helburu edo lasaitasuna eman ahal diete gizabanakoei baita ere. Horrela gertatzen da heriotzari, sufrimenduari edo garaipenei buruzko mitoetan. Hiru funtzio edo eginkizun hauek askotan konbinatua agertzen dira.


Mitoen ezaugarri nagusiak

  • Mitoa irudimenezkoa da, hau da, ez da arrazoiaren bidez sortua.
  • Ez kritikoak da, hau da, kondairan kontatzen zaiguna agertzen den bezala sinetsi behar da, ezin da kuestionatu, ezin da zalantzan jarri, bere horretan sinetsi behar da eta, horretarako, fedea behar da. Adibidez, kristau bat ezin du kuestionatu Biblian agertzen dena, fededuna izan behar da horretarako.
  • Arbitrarioa da, hau da, unibertsoan gertatzen diren gauzak jainkoen borondatez gertatzen dira, jainkoek horrela erabaki dutelako.
  • Dinamikoa da giza portaera eragiten era zuzentzen dutelako.
  • Indar naturalak pertsonifikatu eta jainkotu egiten ditu. Sua eta haizea., esaterako, jainkoak dira eta pertsonok ditugun jokabide berdinak dituzte (beraien artean haserretu, maitemindu, borrokatu,...) egiten dira. Horretaz gain, munduko gertakariak (ekaitzak, suteak, lehorteak,...) beraien menpe daude.
  • Oraina ere azaltzen dute gertakari horiek. Adibidez, gaiztakeriaren azalpena Adan eta Evaren tentazioan oinarritzen da.