Laguntza:Irudiak nola igo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Igoera}}
{{Igoera}}
Orri honetan irudiak nola igotzen diren erakusten da. Irudia edo edonolako fitxategi bat ere izan daiteke. Berauekin lan egiten jakitea nahi izanez gero, irakurri [[Wikipedia:Irudiekin lan egiten]].
Orri honetan irudiak nola igotzen diren erakusten da. Irudia edo edonolako fitxategi bat ere izan daiteke. Igo ondoren, irudiak artikuluetan nola txertatu ikusteko, ikus: [[Laguntza:Irudiak]]; beste gomendio batzuetarako ikus: [[Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak]].


== Irudiak Commons-era igotzeko ==
== Irudiak Commons-era igotzeko ==

17:51, 25 urtarrila 2015ko berrikusketa

Orri honetan irudiak nola igotzen diren erakusten da. Irudia edo edonolako fitxategi bat ere izan daiteke. Igo ondoren, irudiak artikuluetan nola txertatu ikusteko, ikus: Laguntza:Irudiak; beste gomendio batzuetarako ikus: Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak.

Irudiak Commons-era igotzeko

Wikimediako proiektu guztiak, irudien biltegia den Wikimedia Commons dute. Euskarazko Wikipedian txertatu nahi den irudia Commons-era igo beharra dago. Horrela, gainontzeko proiektu eta hizkuntzetan ere egongo da erabilgarri.

Goiko loturaz baliatu zaitezke Wikimedia Commonsera joateko eta bertan igotzeko. Bestela, irudiak igotzeko lotura zuzena hau da (lehenago saioa hasi beharra dago).

Lizentziak

Irudi eta fitxategi askeak soilik igo daitezke Wikimedia Commonsera. Igo nahi duzun irudia edo fitxategia domeinu publikokoa izan behar da, edo beste lizentzia aske batekoa (adibidez: GFDL, Creative Commons "Aitortu" edo "Aitortu/Partekatu"...).

Commons-en ez dituzte Fair use motako irudiak onartzen, eta copyrighta bortxatzen dutenak, oraindik gutxiago. Azken hauek Wikimedia Fundazioarekin lotutako edozein proiektutan debekatuta daude, eta kontua blokeatzeko arrazoi izan daitezke.

Commons-era igotzen diren fitxategiak ere gaika ganoraz kategorizatu behar dira, beste erabiltzaileek erraz aurki ditzaten. Kategorien izenak ingelesez jarri behar dira, MediaWiki softwarearen internalizazioaren arazoa konpondu arte.

Irudiak Wikipedian txertatzeko

Irudiak behin Commons-era igo ondoren, Euskal Wikipedian dagokien artikuluan txertatu daitezke. Horretarako, hemengo jarraibideak segi daitezke: Laguntza:Irudiak.