Coimbrako katedral zaharra: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 40°12′31″N 8°25′37″W / 40.208561°N 8.426922°W / 40.208561; -8.426922
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa: 19. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
Ondoan zegoen [[Conímbriga]] hiri erromatarra harpilatu ondoren [[suebo]]ek ''Aenimiun'' (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an [[Alfontso I.a Portugalgoa|Afonso Henriques]] erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme [[Antso I.a Portugalgoa]] bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.
Ondoan zegoen [[Conimbriga]] hiri erromatarra harpilatu ondoren [[suebo]]ek ''Aenimiun'' (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an [[Alfontso I.a Portugalgoa|Afonso Henriques]] erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme [[Antso I.a Portugalgoa]] bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.


XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan ''Porta Especiosa'' atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera [[pizkunde]]ko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.
XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan ''Porta Especiosa'' atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera [[pizkunde]]ko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.

14:33, 7 otsaila 2015ko berrikusketa

Coimbrako katedral zaharra
Universidade de Coimbra – Alta e Sofia
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaCoimbra
Portugalgo udalerriaCoimbra
FreguesiaCoimbra (Sé Nova, Santa Cruz, Almedina e São Bartolomeu)
Koordenatuak40°12′31″N 8°25′37″W / 40.208561°N 8.426922°W / 40.208561; -8.426922
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1146
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaCoimbrako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea

Coimbrako katedral zaharra (portugesez: Sé Velha de Coimbra) Coimbran dauden bi katedralen artean zaharrena da, eta Portugalgo eraikin katoliko erromaniko garrantzitsuenetakoa.

Historia

Ondoan zegoen Conimbriga hiri erromatarra harpilatu ondoren sueboek Aenimiun (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an Afonso Henriques erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme Antso I.a Portugalgoa bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.

XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan Porta Especiosa atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera pizkundeko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.

1772an Pombalgo markesak apezpikutzaren egoitza ondoan zegoen Jesusen eliza manieristara aldatu zuen eta Coimbrako katedral berria (Sé Nova) sortu zen, orain artekoa berriz Coimbrako katedral zaharra (Sé Velha) izenaz ezagutu zen ordutik aurrera.

Ezaugarriak

Katedralaren horma sendoetako almenek eta lehio estuek gotorleku edo dorretxe itxura ematen diote. Aurpegiek hainbat hormabular ditzute zoruaren malda konpentatzeko, izan ere muino baten aldapan eraikia baitago.

Katedralaren kanpoaldeko egitura nabarmenena Porta Especiosa da. Hiru solairu dituen ataria da eta João de Ruão (Jean du Rouen) eskultore frantsesak eraiki zuen 1530ko hamarkadan.

Barnealdean habearte nagusi bat eta alboetan beste bi ditu. Sarrera mendebaldean dago eta absidea ekialdean, hiru kaperak osatzen dutelarik. XIII mendeko klaustroa erromaniko eta gotikoaren artean koka liteke.

Iruditegia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coimbrako katedral zaharra Aldatu lotura Wikidatan