Agustin Hiponakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.240.72 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 83.213.245.237 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Bandalismoa
16. lerroa: 16. lerroa:




== Era Gay ==
== Bizitza ==


{| class="toccolours" align="right" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:0 0 1em 1em; font-size: 95%;"
{| class="toccolours" align="right" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:0 0 1em 1em; font-size: 95%;"

14:41, 9 otsaila 2015ko berrikusketa

Artikulu hau filosofoari eta Elizaren doktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Agustin (argipena)».
San Agustin Hiponakoa
San Agustin Hiponakoa
Datu pertsonalak
Izen osoa San Agustin Hiponakoa
Jaio 354ko azaroaren 13a
Thagaste (Aljeria)
Hil 430eko abuztuaren 28a
Hipona (Aljeria)

San Agustin Hiponakoa[1] edo Aurelio Augustino (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a) filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.



Bizitza

Agustin Hiponakoaren bizitza urtez urte
Urtea (adina) Gertakaria

354 Taghasten jaiotzen da.
371 (17) Kartagora heltzen da lehen aldiz.
383 (29) Erromara doa irakasle.
386 (32) Kristau egiten da.
389 (35) Afrikara itzultzen da.
395 (41) Hiponako apezpiku.
400 (46) Aitorkizunak idazten ditu.
417 (63) Jainkoaren hiria idazten du.
430 (76) Hiponan hiltzen da.

Agustinen bizitzaren lehenengo aldiari buruzko xehetasunak Agustinek berak idatziriko Aitorkizunak lanean aurki daitezke, kritiko zenbaiten ustez sinesgabetasunetik federa eta gaizkitik ongira doan aurrerapenen erakusketa bat besterik ez bada ere. Agustin egun Aljeriako ekialdean dagoen Taghasten jaio zen, orduko erromatar probintzia zen Numidian. Bere aita Patricius izena zuen eta hiritar apal bat zen, aberastasun handirik gabea. Agustinek berak kontatzen duenez, aita zakarra zen eta sensualitate eta bestelako plazerren zalea, asmo txarrekoa ez bazen ere. Berebere jatorria zuen amak Monnica zuen izena (gerora, Santa Monika bihurtuko zena) eta kristau-dotrinatik haren irudi bertutetsua agertu bada ere, Agustinek berak bere amari buruz egiten dituen laudorioak gehiegizkoak direla dirudi eta berarekin izan zuen jarrera arretatsugatik eskerronez eginak direla ulertu behar direla baieztatu da. Ama kristaua zuen, baina aita bere bizitzaren amaieran soilik bildu zen kristautasunera. Amaren eragina izan arren, Agustinek ez zuen kristautasuna onartu.

Agustinek bere lehen ikasketak Taghasten eta Maduran egin zituen, greziar eta erromatar kultura ikasiz. Bere jaioterrian agintari aberatsa zen Romanianoren laguntzari esker, 16 urte zituelarik Kartagora joan zen ikasketak jarraitzeko, bertan bikote harreman bat hasi zuen emakume batekin eta 372 urtean Adeodatus semea izan zuen berarekin. Garai beretsuan, aita hil zitzaion, azkenean kristautua. Gaztetan, Agustinen beraren hitzetan, arinkeriaz eta bihurrikeriaz jokatu ondoren, 19 urterekin Zizeronen Hortensius lana irakurri eta filosofiarako grina piztu zitzaion. Ondoren, manikeo bihurtzen da. Taghasten eta Kartagon 375etik aurrera erretorika irakatsi zuen, Romanianoren babespean betiere, Taghasten manikeo izateagatik amaren gaitzespena jaso ondoren. Aitorkizunak lanean garai hartako bere gehiegikeriak nabarmentzen dituen arren, ez omen zen horrenbesterako bere portaera urte haietan eta gerora kristau bihurtzean izandako aldaketa azpimarratzeko egiten duela aipatu. Azkenik, 383an Erromara joatea erabaki zuen, Kartagoko ikasleen jakinimin ezaz gogaiturik eta jakintza-giro berria aurkitu nahian. Joan baino lehenago, erabateko haustura egin ez bazuen ere, aldendu egin zen manikeismotik, Fausto apezpiku manikeoarekin topaketa baten ondoren desilusionaturik. Ordurako ere, amarekin bakeak eginda bazegoen ere, berari ezer esan gabe alde egin behar izan bazuen ere.

Erroman urtebete eman zuen, baina ez zuen aurkitu Kartagotik alde egitean bilatzen zuen giroa. Gaixotu egin zen eta lagun manikeo baten laguntza jaso zuen ibtartean. Erromako Simako prefetaren eraginez, Milanen magister rethoricae izateko aukeratua izan zen. Bertan, Milango Anbrosio apezpikua ezagutu zuen eta bere eraginez eta Plotino neoplatonikoaren testu zenbait irakurrita, kristautasunera bihurtu zen 386. urtean. 387an, Monnica ama hiltzen da. Garai honetan lan ugariak idatzi zituen adibidez, Contra Academicos, Soliloquia eta De Immortalitate animae.

391. urtean apaiz izendatua izan zen Hiponan, Valerio apezpiku zuelarik. Hiponan beste zenbait lan idatzi zituen manikeoen eta donatisten aurka, Bibliako Sorrera liburuari eta San Pauloren Gutunei liburuak besteak beste. 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten, garai hartan Dotrina Kristauaz, Aitorkizunak, Hirutasun Deunaz (De Trinitate) , Bibliako Sorrera liburuari buruzko iruzkinak. 411. urtetik aurrera hauek idatzi zituen, besteak beste: Pelagianoen aurka, De libero arbitrio, Jainkoaren Hiria.

430. urtean hil zen Hiponan, bandaloek hiria setiatu eta hiru hilabetera. Ordurako, Erromako hiria bandaloen esku jausia zen. Hil ondoren bere gorpua Paviara eraman zuten eta han gordetzen da.

Filosofia

Ontologia

Filosofia platonikoaren iturrietatik eragin nabarmen jaso zuen Agustin Hiponakoak bere pentsaera osatzerakoan, errealitate sentikor eta materialaren eta ideien mundu jakingarriaren arteko bereizketa bereganatuz. Eszeptikoak ez bezala, egia bat badela baieztatuz eta zentzumenen mundua iragankorra eta ulertezina dela defendatuz, egiazko ideien munduaren sorburua jainkoa dela sinetsi zuen, izatearen, egiaren eta ongiaren jatorri. Ariman bilatu behar da egiazko printzipio horiek aurkitzeko.

Epistemologia: fedea eta arrazoia

Agustin Hiponakoak jainkoarekiko sinesmena eta jakintza uztartu egin zituen eta fedea jainkoarengana eta, beraz, jakintzara heltzeko modu bakarra dela defendatu ere egin zuen [2][3]. Ariman aurkituko den fedeak egiaren berri ematen badigu ere, arrazoiak egia horiek baieztatu egin ditzake, nahi eta arrazoiak, fedeak gidaturik aritzen ez denean, egiazkoak ez diren ezagutzak sor ditzakeen. Baina arrazoiak fedea arrazoizkoa dela ere erakusten du. Beraz, oro har, fedea arrazoiaren gainetik kokatzen da, haren lagungarri izan daitekeen arren. Ospetsua da, ildo horretatik bere esaera: "Intellige ut credas; crede ut intelligas" (euskaraz, "Uler ezazu sinesteko, sinest ezazu ulertzeko") [4].

Teologia

Agustin Hiponakoa urrundu egiten da Plotino eta beste neoplatonikoen jainko kontzeptuaz: neoplatonikoen teorietan batasun edo jainkotik mundua berez sortzen den bitartean, Agustin Hiponakoak jainkoak mundua sortzea erabaki egiten duela defendatu zuen, jainkoa borondatea duen sortzaile eta ekintzaile gisa ulertuz. Horrela, bere fedea ez da panteismo bat, ez eta determinismo bat, jainkoa izaki aske eta pertsonal bat baizik. Edonola ere, Agustin Hiponakoa ez zen saiatu jainkoaren frogapenak garatzen eta jainkoa gizaki bakoitzaren barnean bilatu behar zela defendatu zuen. Munduaren sortzailea izateaz gainera, jainkoa gizakiaren helmuga zela pentsatzen zuen, graziaren bitartez lortuko dena eta hil ondoren betiere.

Antropologia

Agustin Hiponakoaren filosofiaren beste gai nagusi bat arima da, bere baitan oroimena, borondatea eta adimena biltzen dituena[5]. Agustinen antropologian, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia da, gizakiaren dualismo bati jarraiki. Baina arima gainetik jartzen du, gizakia gorputz hilkor eta mundukoiez baliatzen den arima arrazoiduna dela defendatuz.

Arima jainkotik zuzenean badator ere, gorputzarekin harreman estua duenez gizakia bekaturako joera du liberum arbitrium edo erabakimen askearen bitartez. Bekatua erabakimen askea gaizki erabiltzeagatik gertatzen da eta errealitate materialistari arreta jartzea du ondorio. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu eta jainkoarengandik datorkion benetako askatasunaren edo graziaren beharra du. Ezin da soilik bere indarren bitartez egia ezagutzera iritsi; ahula da, jatorrizko bekatuak ahulduta baitago. Orduan graziak gizakia bultzatzen du barrutik, bere izaerari dagokiona baino fede eta ezagutza garaiagoa lor dezan.

Etika

Gizakiaren helmuga zoriontasuna da, baina Agustin Hiponakoaren arabera, hil ondoren lortuko dena, jainkoarekin bildu ondoren.

Gaizkiaren existentziari dagokionean, gazkia ez-izatearen ondorioa dela baieztatu zuen, jainkoak sortu eta den guztia ona baita. Horrela, manikeoen teoriak ukatu egiten ditu, beraien arabera gaizkia ongiarekin batera sortu baitzen.

Politika

Politika agustindarraren dotrina Jainkoaren hiria liburuan agertzen da, zeina Erromako erorketaren ondorioz idatzi baitzuen gertakariaren azalpenak emateko. Bertan, historiaren bilakaera fededun eta ez-fededunen arteko gatazka gisa azaltzen du, Ongiaren Hiria eta Gaizkiaren Hiria metafora gisa erabiliz. Azkenean eta helmuga jakina duen bilakaera bati jarraiki, Jainkoaren Hiriak lortuko du garaipena, Apokalipsis liburua adierazten duenaren arabera. Botere politikoa elizaren mendean izatea defendatuko du bitartean, erakunde politikoak gizatiarrak eta ondorioz akastunak diren arren. Hala ere, erakundeen beharra defendatu egingo du, beraiei izaera jainkotiarra emanez.

Jainkoaren Hiria

San Agustinek idatzitako Jainkoaren Hirian pentsakera hau izladatzen zuen: Gizakiak denboran bizi dira, beren egintza kolektiboki garatzen dute historian. San Agustinek, Erroma barbaroen eskuetan erori ondoren, ikerketa egiten du gizadiaren historia denboraren garatze kolektibo hori mugitzen duten mekanismoez.

Bizitza banakoa haragiaren eta izpirituaren aurkakoen arteko borroka bezala, gizadiaren historia bi hiriren arteko borroka da: alde batetik, hiri tenporala , bere buruarenganako maitasunak, Jainkoari dion mesprezioak eta menperatu-nahiak ezaugarritua;bestaldetik, Jainkoaren Hiria, gauza guztien gainetik Sortzailearenganako maitasuna duen hiri mistikoa, ondorioz bertako hiritarrek karitatean oinarritzen dituztelarik beren harremanak.

Bi hiri horiek bizkide dira gizadieran hasieratik, eta elkarren aurka borrokan jarraituko dute aldien amaierara arte.

Lanak

  • Contra Academicos (386)
  • De vita beata (386)
  • De ordine (386)
  • Soliloquia (386)
  • De dialectica (387)
  • De immortalitate animae (387)
  • De musica (388)
  • Tractatus in Ioannis Evangelium (388)
  • De quantitate animae (388)
  • De magistro (389)
  • De libero arbitrio (388-395)
  • Enarrationes in psalmos (388-396)
  • De vera religione (389/91)
  • De utilitate credendi ad Honoratum (391)
  • Contra Manichaeos de duabus animabus (392)
  • Psalmus contra partem Donati (393)
  • De fide et symbolo (393)
  • De Genesi ad litteram libri XII (393/394)
  • Expositio epistulae ad Galatas (394/395)
  • De diversis quaestionibus LXXXIII (396)
  • De doctrina Christiana libri IV (396/97)
  • Contra epistolam quam vocant fundamenti (397)
  • Confessiones (397-401)
  • De natura boni (399)
  • De catechizandis rudibus (399/400)
  • De trinitate libri XV (399-419)
  • Contra Faustum Manichaeum libri XXXIII (400)
  • Contra epistolam Parmeniani libri III (400)
  • Adnotationes in Iob (400)
  • De baptismo contra Donatistas libri VII (ca. 400)
  • Contra litteras Petiliani libri III (401-405)
  • De peccatorum meritis et remissione et de baptismo parvulorum ad Marcellinum libri III (411/12)
  • De spiritu et littera (412)
  • De natura et gratia contra Pelagium (413-415)
  • De civitate Dei (413-426)
  • In evangelium Ioannis tractatus CXXIV (414-416)
  • De gestis Pelagii (416)
  • Contra Pelagium et Coelestium de gratia Christi et de peccato originali libri II (417)
  • De nuptiis et concupiscentia libri II (419-421)
  • Contra Iulianum haeresis Pelagianae defensorem libri VI (421)
  • Enchiridion ad Laurentium sive de fide, spe et charitate (421-423)
  • De gratia et libero arbitrio (426/27)
  • Retractiones (428)
  • De praedestinatione sanctorum et de dono perseverantiae (428/429 )
  • Contra secundam Iuliani responsionem (429/30)


Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Agustin da era arautua, eta ez Augustin (Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izenak)
  2. "Jainkoa bada jakintza, Jainkoaren maitalea da egiazko filosofoa." idazten du "Jainkoaren hiria" lanean ((Latinez) Si sapientia Deus est, verus philosophus est amator Dei).
  3. "Credo ut intelligam", hau da, "ulertzeko sinisten dut" aforismoa ere berari zor zaio.
  4. 43. sermoiko hitzak.
  5. Agustin Hiponakoaren filosofiaren gai nagusiak jainkoa eta arima dira eta beste guztien gainetik jartzen ditu, bere Bakarrizketak lanean adierazten duenez: (Latinez) Deus eta animan scire cupio. Nihilne plus? Nihilne omnino, hau da, euskaraz "Jainkoa eta arima nahi ditut ezagutu. Besterik ez?. Besterik ez" (Bakarrizketak: Zer maitatu behar den).

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agustin Hiponakoa Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Agustin Hiponakoa