1812ko angloamerikar gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zehatzagoa eta ulergarriagoa
No edit summary
21. lerroa: 21. lerroa:
| oharra =
| oharra =
}}
}}
'''1812ko angloamerikar gerra''', 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren ([[Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua]], eta kolonia kanadarrak) artean egin zuten gerratea izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz izan ziren.
'''1812ko angloamerikar gerra''', 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren ([[Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua]], eta kolonia kanadarrak) artean egin zuten gerratea izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz izan ziren.


Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Horretarako arrazoiak luzaro izan dira eztabaidagai. Estatu Batuek beren herrialde subirano eredua garatu nahi zuten, baina Britaniar Inperioaren itzala luzea zen Atlantikoan, bereziki [[Trafalgarko gudua|Trafalgarko gudu]]ko Espainia eta Frantziaren porrotaren ondoren. Orain, britainiarrek itsas blokeoa ezarri zieten [[Frantzia]]ri eta, horrenbestez, Estatu Batuekiko merkataritzari.
Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Horretarako arrazoiak luzaro izan dira eztabaidagai. Estatu Batuek beren herrialde subirano eredua garatu nahi zuten, baina Britaniar Inperioaren itzala luzea zen Atlantikoan, bereziki [[Trafalgarko gudua|Trafalgarko gudu]]ko Espainia eta Frantziaren porrotaren ondoren. Orain, britainiarrek itsas blokeoa ezarri zieten [[Frantzia]]ri eta, horrenbestez, Estatu Batuekiko merkataritzari.

18:36, 16 otsaila 2015ko berrikusketa

1812ko angloamerikar gerra
1812ko Gerrateko irudi batzuk
Data18121815
LekuaIpar Amerika
EmaitzaGanteko ituna (1814), statu quo ante bellum.
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak  Erresuma Batua
Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak James Madison
Ameriketako Estatu Batuak Henry Dearborn
Ameriketako Estatu Batuak Jacob Brown
Ameriketako Estatu Batuak Winfield Scott
Ameriketako Estatu Batuak Andrew Jackson
Ameriketako Estatu Batuak William Henry Harrison
Ameriketako Estatu Batuak William Hull
Ameriketako Estatu Batuak Oliver Hazard Perry
Erresuma Batua Lord Liverpool
Erresuma Batua George Prévost
Erresuma Batua Isaac Brock
Erresuma Batua Roger Hale Sheaffe
Erresuma Batua Gordon Drummond
Erresuma Batua Robert Ross
Erresuma Batua Edward Pakenham
Erresuma Batua Charles de Salaberry
Erresuma Batua Tecumseh
Galerak
  2.260 hildako borrokan.
  4.505 zauritu.
15.000 (est.) hildako beste kausagatik.
1.600 hildako borrokan.
3.679 zauritu.
3.321 hildako beste kausagatik.

1812ko angloamerikar gerra, 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren (Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua, eta kolonia kanadarrak) artean egin zuten gerratea izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz izan ziren.

Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Horretarako arrazoiak luzaro izan dira eztabaidagai. Estatu Batuek beren herrialde subirano eredua garatu nahi zuten, baina Britaniar Inperioaren itzala luzea zen Atlantikoan, bereziki Trafalgarko guduko Espainia eta Frantziaren porrotaren ondoren. Orain, britainiarrek itsas blokeoa ezarri zieten Frantziari eta, horrenbestez, Estatu Batuekiko merkataritzari.

Bestalde, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren gaineko kontrolari buruzko gatazka zegoen, 1811n bertan behera utzi baitzuen Estatu Batuetako kongresuak. Halaber, britaniarrek merkataritza-ontziak eta marinelak derrigorrez errekrutatzen ziharduten Britainiarren Errege Itsas Armadarako eta, gainera, britainiarrak Estatu Batuak kontinentean barrena metropolitik aparte zabaltzearen kontra zeuden. Ondorioz, britaniarrek indiar indigenei lagundu zieten.

Gerraren garapena

Britainiarren armada Europako gerran lanpetuta zegoenez, hasieran defentsa-estrategiaz jardun zuten, amerikarrek Kanadako lurralde batzuk inbaditu arren, itsasoko erasoz uxatuz. Beraz, estatubatuarrek Kanadan lurrez sartzea erabaki zuten.

1814an britainiarrek hiru armada bidali zituzten Ipar Amerikara Estatu Batuak inbaditzekotan: Mainen sartu ziren, eta Washington Hiria ere hartu zuten, eraikin publikoak suntsituz, Etxe Zuria barne.

Bestalde, estatubatuarrek ipar-mendebaldean eta hego-ekialdean indiarrak garaitu zituzten: britainiarrek lagunduta, indiar indigenen estatu independentea sortu nahi zuten, baina menperatuak izan ziren. Britainiarrek New York, Baltimore eta New Orleans inbaditu nahi izan zuten arren, estatubatuarrek atzera eragin zieten.

Gerrako azken borroka New Orleansko gudua izan zen: estatubatuarrak izan ziren garaile. Hala ere, ordurako bakea sinatuta zuten alde biek. Ganteko Hitzarmenarekin bake-akordioa lortu zuten: mugak lehen zeudenetan utzi zituzten, eta alderdi biak garaile sentitu ziren. Kanadakoak, hegoaldeko herrialdeak ez zituelako menperatu, pozik zeuden; eta estatubatuarrek ere ospatzen zuten nazio-batasunaren espirituak indar handia zuela eta nazioartean ahaltsuak zirela erakutsi zutelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1812ko angloamerikar gerra Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:Link FA Txantiloi:Link GA Txantiloi:Link GA