Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Fix URL prefix
16. lerroa: 16. lerroa:
| faxa =946360581
| faxa =946360581
| eposta = informacion@meatzaldea.eus
| eposta = informacion@meatzaldea.eus
| webgunea = http://http://www.meatzaldea.eus/
| webgunea = http://www.meatzaldea.eus/
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}

15:14, 25 otsaila 2015ko berrikusketa

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Meatze jardueran erabilitako makinaria Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGallarta
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986
ZuzendariaHaizea Uribelarrea Leandro
Webguneahttp://www.meatzaldea.eus/

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallartan dago ikusgai, Abanto-Zierbena udalerri bizkaitarrean. Museoaren kokapenak badu arrazoi sendoa, izan ere hala herria nola eskualde osoak, Meatzaldea izenekoak, lotura handia eduki du meatzaritzaren jarduerarekin[1]. Kontxa II. aire zabaleko meatzaren ondoan dago museoa, bertatik Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.


1986an sortutako "Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea" delakoa sustatzaile nagusia izan da.

Museoaren eraikina

Abanto eta Zierbenako udalak Casto de Zabala arkitektoari ardura eman zion Gallartako abere-hiltegiaren diseinua egin zezan. Hiltegiaren kokapena ezin hobea zen begiralde eta aireztapenari dagokionez, Gallarta zaharraren sarreran egongo zen, Gallartatik Ortuellarako errepidearen eskuinaldean hain zuzen. 1908. urtean ireki zuten eta bere jarduera 1990. urtean eten zen. Herriko abere-hiltegi honen eta inguruetako beste askoren itxiera euren kalterako izan da, eskualdeko abere-hiltoki handiak indartuz. Gaur egun udal hiltegi zaharra, eraldaketa baten ostean, meatzaritzaren museo bilakatu da. Bizkaiko meatz guztietatik bildutako tresna, makina, mineral, dokumentazio, argazki...ikus ditzakegu bertan, baita Euskal Herriko bagoi eta bagoneten bildumarik zabalena ere.

Etorkizuna

Etorkizun hurbilera begiratuz museoak handiagotuko du bere erakusketa eremua, ondoan eraiki berri duten eraikinari esker. Bilboko IMB arkitektura estudioek diseinatu duten eraikin modernoa da Kontxa II. meatzaren ertzean dagoena. 5 metroko luzera duen erlaiz deigarrian begirategi bat zabaldu da, horrela bisitariek aire zabaleko meatzaren ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera dute. Barruko erakusketa lekuaz gain, kanpoan aisialdirako beste eremu berri bat atonduko dute. Bertan meatzetako tresna eta makinaria handiak kokatuko dituzte. Toki berri honek ondoan dagoen museoa osatuko du.

Helburuak

Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa