Francis Crick: berrikuspenen arteko aldeak
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Francis Crick lotu du, Wikidataren arabera. |
|||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
1973an Crick-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, [[Leslie Orgel]] kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Cricken ustez. |
1973an Crick-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, [[Leslie Orgel]] kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Cricken ustez. |
||
Crick eta Orgelen iritziz molekula bizidun baten agerpenak (DNArena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du [[unibertso]]an, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. |
Crick eta Orgelen iritziz molekula bizidun baten agerpenak (DNArena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du [[unibertso]]an, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panspermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke. |
||
== Crick eta LSDa == |
== Crick eta LSDa == |
23:27, 9 martxoa 2015ko berrikusketa
Francis Harry Compton Crick (Northampton, Ingalaterra, 1916 - San Diego, Ameriketako Estatu Batuak, 2004) 1962an Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuen britainiar biologo eta irakaslea izan zen, James D. Watsonekin batera DNAren egitura molekularra 1953an aurkitu eta ezagutarazi zuena.
Biografia
Txikitatik erakutsi zuen Crickek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin Londresera abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. Fisika ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta Bigarren Mundu Gerran fisikari gisa lan egin ostean biologia ikasteari ekin zion.
1947. urtetik aurrera Crickek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951n hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: DNAren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen molekula garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watsonek eta Crickek Cambridgeko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta Nature aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, DNAren kristalizazioa ikertu ondoren X izpien bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.
Biologia molekularrean aritu ostean, 1973an San Diegoko Unibertsitatean (AEB) hasi zen lanean neurozientziaren eremuan, garunaren zirrikitu ezkutuak argitu nahian. 1976an unibertsitate horretako irakaslea bihurtu zen.
Koloneko minbizi batek jota hil zen 2004an.
Panspermia gidatua
1973an Crick-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, Leslie Orgel kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Cricken ustez.
Crick eta Orgelen iritziz molekula bizidun baten agerpenak (DNArena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du unibertsoan, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panspermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke.
Crick eta LSDa
Bere bizitzaren azken urteetan Crickek lankide batzuei aitortu zien LSDa -dosi txikietan- hartu zituela behin baino gehiagotan, bere ideiak argitzen eta buruketak azkartzen laguntzen ziolako. LSDari esker -onartu zuen- DNAren egitura molekularra bururatu zitzaion gai horretaz lanean ari zela.
Era berean jakina da Crick Dick Kempekin harremanetan egon zela, 1970eko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Crick |
- (Frantsesez) DNAren helize bikoitza. Hor aipatzen dira DNAren egitura molekularra aurkitzeko Watsonek eta Crickek egindako esperimentuak. Haien biografiak ere agertzen dira.
- (Ingelesez) Direct panpermia. Panpermia gidatuaren buruzko iritziak
- (Gaztelaniaz) Crick eta LSDa