Medialuna parkea: berrikuspenen arteko aldeak
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
== Kanpo loturak == |
== Kanpo loturak == |
||
{{Atari|Iruñea|Iruñea}} |
|||
* [http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3010& Medialuna parkea. Nafarroako Turismo Bulegoa.] {{eu}} |
* [http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3010& Medialuna parkea. Nafarroako Turismo Bulegoa.] {{eu}} |
||
11:06, 12 martxoa 2015ko berrikusketa
Medialuna parkea | |
---|---|
Medialuna parkearen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Nafarroa Garaia |
Koordenatuak | 42°48′53″N 1°38′01″W / 42.81482°N 1.6336°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Arkitektura | |
Medialuna parkea edota Ilargierdiaren parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen parke bat da, hain zuzen ere, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko harresien mutur batean kokatua dago.
Historia
1935an Victor Eusa arkitektoak eraiki zuen, zalantzarik gabe XX. mendeko nafar arkitektorik nabarmenetakoa zenak.
Parkea
67.000 metro karratu ditu luze-zabaleran eta hiriko harresi-barruti zaharraren mutur batean dago, San Bartolome bastioiaren eta Nafarroa Beherea etorbidearen artean. Etorbide horrek Iruñea Frantziarako irteerarekin lotzen du (Iruñetik joanez gero).
Ametsezko tokia da, erromantikoa benetan. Parkeak ikuspegi zoragarriak ditu, Arga ibaiaren gaineko behatoki ederrari eta luzeari esker. Arrainak urmaelean, patinaje pista, hainbat eta hainbat espeziez hornitutako zuhaizti zabala, horien artean sekuoia erraldoi lerden-lerdena. Lorategi batean, Pablo Sarasate iruindar biolin-jolearen omenezko monumentua dago. Iparraldeko aldean, lau txorrotako iturri apaingarria, baina erabilgarria ere, dago.
Berdegunearen bihotzean kafetegi txukun eta apaina dago, kanpoan terraza zabala duena. Batez ere udako arratsalde eta gau berotsuetan egoten da girotua.
Ikus gainera
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |